Artxiboa

‘zinema’rekin etiketatutako sarrerak

Utzi iruzkin bat eta irabazi sariak!

2009(e)ko Azaroak 13 Eider Jauregi 17 iruzkin

eitb.com-ek sari ederrak irabazteko aukera ematen dizu hemen, Zinemako Blogean, irakurgai dituzun edozein albistetan zure iritzia eta kontakturako email bat uzteagatik.

Zinema-aretoetan dauden filmei buruzko iritzia, zinema munduan gertatzen diren albiste bitxien ingurukoa, gustuko dituzun pelikulen gainekoa… nahi duzuna komenta dezakezu!

Hauexek dira lehen opariak:

- ETB2ko ”Date el bote” saioko joko ofiziala (EITB produktuak). Irabazlea: Txontxu (zozketa: azaroak 2)

-Filmetako errezetak biltzen dituen ”Cocine” liburua (EITB produktuak). Irabazlea: bela (zozketa: urriak 19)

-George, kuxkuxeroa DVDa (EITB produktuak). Irabazlea: Esther (zozketa: urriak 5)

- Rey de Copas Atlheticen historiari buruzko dokumentala (EITB produktuak). Irabazlea: Sergio (zozketa: irailak 21)

- Rudy, txerri azkarra DVDa (EITB produktuak). Irabazlea: Haritz (zozketa: irailak 7)

- Oh Happy Day musika CDa (EITB produktuak). Irabazlea: Haritz (zozketa: abuztuak 24)

- Mihiluze jokoa, PCrako (EITB produktuak). Irabazlea: Xan (zozketa: abuztuak 10)

- Robots euskerazko filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Arkaitz: (zozketa: uztailak 27)

- Ice Age 2 euskerazko filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Ali (zozketa: uztailak 13)

- Aupa Etxebeste! filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Josu (zozketa: ekainak 30)

- Go!azen filmaren dvda (EITB Produktuak). Irabazlea: Marian (zozketa: ekainak 15)

- Heroes telesaileko hiru kamiseta. Irabazleak: Jonan, begioker, Itziar (zozketa, ekainak 1)

- Mihiluze jokoa, PCrako (EITB Produktuak). Irabazlea: Jonan (zozketa,maiatzak 18)

- Filmetako errezetak biltzen dituen “Cocine” liburua (EITB Produktuak). Irabazlea: Ana (zozketa, maiatzak 5)

Aurkitu Wally zinema-aretoetan

2009(e)ko Ekainak 3 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Universal estudioak Non dago Wally? liburuak zinemara egokitzeko eskubideak erosi ditu. AEBtako prentsak adierazi duenez familia osoarentzako film bat egiteko asmoa du Universalek.

Martin Hadford ilustratzaile britainiarrak sortu zuen liburu sorta 80ko hamarkadaren amaieran. Wally da liburu guztietako protagonista, marra txuri eta gorridun jertsea, borladun txanoa, makila eta bakero urdinak dituen turista luzexka, hain zuzen ere. Liburu hauetako helburua Wally aurkitzea da. Aipaturiko pertsonaia jendez beteriko garai guztietako paisaietan nahasten da.

Hasiera batean Paramount eta Nickelodeon estudioek zuten Wallyren istorioa egokitzeko ardura. Buruan zituzten zuzendariaren eta gidoilariaren izenak: John Schultz eta Adam Rifkin, hain zuzen ere. Hala ere, Paramountek atzera egitea erabaki zuen eta Universalek erosi ditu eskubideak.

“Isidoro Katua”k zinemara egingo du jauzi

2009(e)ko Ekainak 2 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Scooby-Dook eta Garfielek bere sasoian egin zuten moduan, orain, Isidoro Katua ere zinemara eramango dute.

Magic LanternEntertainment eta FitzRoy Media ekoiztetxeek egingo dute Isidoro Katuaren filma eta arduradunek azaldu dutenez, ekintza erreala eta ordenagailu bidez eginiko kontakizuna izango da. ”Isidoro ez da ohiko katua, zinikoa eta umoretsua da, gaur egungo ikuspegitik joko asko eman dezakeen pertsonaia da”, adierazi dute filmaren arduradunek.

Isidoro Katua George Gatelyk sortu zuen 1973 urtean eta 80ko hamarkadan telebistan eskainitako telesail bati esker egin zen ezagun mundu guztian, eta gaur egun, oraindik ere, katu laranjaren hainbat abentura argitaratzen dira.

Isidoro Katua filma 2011.urterako egongo omen da prest, baina oraindik ez dakite ziur zinema-aretoetan estreinatuko den edota DVDan argitaratuko ote den zuzenean.

Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskainitako gure txokoak.

Komunera joan al naiteke?

2009(e)ko Maiatzak 27 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Zenbat aldiz pasa zaizu zinemara joan eta barruan zaudela komunera joateko beharra izatea? Zaila da filmaren zein unetan joan erabakitzea. Zure arazoei irtenbidea emango dien erreminta jaio da. Runpee webguneak filma eten eta komunera joateko une egokiena zein den adieraziko dizu. Oso zehatza da eta filmean garrantziarik ez duten minutuak zehazten ditu. Jarraian gaur egun karteldegian dauden filmen zerrenda. Zinemara joan eta zalantzaren bat baduzu…

Noche en el museo 2:
Komunera joan edota tabernan zerbait erosteko bi une apropos daude. Lehenengoa filma hasi eta 45 minutura Larry eta Napoleon eztabaidan ari direla, hain zuzen ere. 3 minutu dituzu. Bigarren aukera 65. minutuan, Larry eta Amelia Espazioaren Museora sartzen diren unean. Lauzpabost minutuko tartea duzu.

Angeles y Demonios:
Filma hasi eta 70 minutura lehen huts tartea. Rober eta zaindaria Vaticanoko artxiboetan sartu eta argia joaten den unea aprobetxatu daiteke. Une egokia da sekuentzia luzea baita eta ez da ia ezer pasatzen. Guztira 3 minutu dituzu.

Star Trek:
Zineman sartu eta ordubetera hiru minutuko tartea duzu zure zereginak egiteko. Atzera kontaketa Spockek honakoa esaten duenean hasten da: ”Orain desagertzeko arriskuan dagoen espezie bateko kide naiz.”

X-Men Orígenes: Lobezno
Besaulkitik jaikitzeko aukera paregabea filma hasi eta 50 minutura, Lobezno bere atzapar berriez konturatzen den unean.

Hannah Montana: la película
Gutxi gorabehera filma hasi eta 34 minutura une egokia izan daiteke, pertsonaiak eskola berriaz ari direnean, hain justu.

Ikusi itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskeinitako gure tarteak.

Categories: Bitxikeriak Tags: , ,

Zinezaleek grebarako deialdia luzatu dute Tuenti sarean

2009(e)ko Maiatzak 11 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Azken egunotan Tuenti sare sozialean bolo-bolo dabil greba deialdirako gonbita. Zer dela eta greba? Zinema-aretoetako sarreraren prezioaren etengabeko gorakada da horren arrazoia. Deialdia egin dutenek maiatzaren 15ean inor zinemara joan ez dadila iradoki dute. Greba egiteko egun aproposa dirudi, ostirala ikusle gehieneko eguna eta filmen estreinaldi eguna baita Hegoaldean.

Grebaren helburua bakarra eta garbia da: prezioaren jaitsiera lortzea. Izan ere, greba deitu dutenen esanetan egoera jasangaitza da.

Dagoeneko 100.000tik gora pertsonek bat egin dute grebarekin. Txarteldegiko datuak jakinarazten direnean ikusi beharko da grebak zer nolako jarraipena izan duen.

Zer iruditzen zaizu ekimena? Ados al zaude?

Ezagutu zinema albisteak eta kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

Ikusleek aukeratuko dituzte hurrengo MTV sariak

2009(e)ko Maiatzak 6 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

MTVk erabiltzaileen esku utzi du MTV Movie Awards sarirako filmak izendatzeko ardura. Publikoak emaniko sarietan ohikoa denez gazteenei zuzenduriko filmak izan dira aipatuenak.

Crepúsculo filma da hautagai nagusia 7 sari irabazteko aukera baitu. Bere atzetik daude Slumdog Millionaire 6 hautagaitzekin, High School Musical 3: Fin de curso bostekin eta El caballero oscuro laurekin.

Edizio honetan lehen aldiz ikusleek erabakiko dituzte hautagaiak, Van Toffler MTVko lehendakariak komunikatu batean jakinarazi duenez. 2.0 zinema sarietara heldu da: ”Crepúsculotik hasi eta Slumdog Millionaireraino urte honetako sari banaketa ekitaldia gure jarraitzaile sutsuenei dagokie.’

MTVko sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 31n izango da Los Angelesen eta telebista kateak zuzenean emango du.

Gehiago irakurri…

Beyonceren ”Obsessed”, asteburuko film ikusiena AEBetan

2009(e)ko Apirilak 27 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gazte estatubatuarra hainbat astez musika zerrenden gorenean izan da. Hala ere, badirudi musikan arrakasta izatea ez dela nahikoa berarentzat. Orain abeslari izateaz gain, aktorea ere bada. Edo hori antzeman daiteke Obsessed filma ikusita. Beyonce filmeko protagonistetako bat da Idris Elba aktorearekin batera. Beyonce protagonistatzat duen filma ikusienen zerrendako lehen postura igo da. Lehen asteburuan 21, 5 milioi euro bildu ditu.

Beyonce eta Idris Elba bikote egonkor bat da, baina euren harremana kolokan jarriko du emakume batek. Ali Larter aktorea izango da hirugarren pertsona hori eta Beyoncek antzezten duen emakumearen bizimoduaz eta honen bikoteaz jabetzen saiatuko da. Ali Larter ezaguna da Heroes telesailean eginiko lanarengatik.

Irakurri zinemaren inguruko albiste gehiago eta kontsultatu zinema-programazioa.

Zine kritikari hoberena, zu zeu

2009(e)ko Martxoak 16 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez


Zinema-aretotik barre algaraz irtetea gustuko duen horietakoa bazara bi aukera: Hotel para perros edo Los muertos van deprisa.

Amores perros, 21 gramos eta Babel filmak gustuko izan bazenituen ez galdu hiru pelikulon gidoigileak zuzendu duen lehen lana: Lejos de la tierra quemada.

Nazismoaren ondorengo demokraziaren berri izan nahi baduzu, ikusi: Raf Facción del Ejercito Rojo filma.

Zer gertatuko litzateke Lurrean ikusten duen pertsona bakarra bazina? Ezagutu hurbiletik sentipenok A ciegas filmean.

Underworld sagako lehen bi atalak ikusi badituzu ezin duzu gudaren jatorria ikusi gabe gelditu. Underworld: la rebelión de los licántropos.

Zinema independentearen zalea bazara… The visitor

Aurretik aipaturiko ezerk konbentzitu ez bazaitu… La ecuación del amor y de la muerte

Karteldegian dauden filmeetako bat ikusteko parada izan baduzu asteburuan, utzi aipu bat gure blogean.