Hirugarren postua La cruda realidad filmarentzat izan da. Millennium 2 filmaren estreinaldiak kalte egin dio eta bigarren postutik hirugarren postura erori da. Hala ere, 1,27 milioi euro batzea lortu du. G-Forceko akuriek postu bat galdu dute eta aste honetan laugarren postuan dira milioi bat eurotik gora bilduta. Bosgarren eta hamargarren postuen artean kokatu diren filmek 300.000 eta 500.000 euroren artean batu dute. Atzeko talde horretatik pixka bat aldendu da La huerfana filma ia 500.000 euro bilduta.
Seigarren postuan dagoen El secreto de sus ojos eta hamargarrenean dagoen Vicky bikingoaren artean 60.000 euroko diferentzia dago. Zazpigarren postua Malditos Bastardosentzat da. Estreinatu eta zortzi astera Top 10ari eusten dio Quentin Tarantinoren filmak. Zortzigarren pistua Woody Allenen Si la cosa funciona filmarentzat da. 500 dias juntos, asteko estreinaldietako bat, zuzenean bederatzigarren postuan sartu da.
Millennium 2 filmak salbu, gainerako asteko estreinaldiek irabazi baxuak lortu dituzte. Millennium 2 filmarekin batera, 500 dias juntos izan da Top 10ean leku bat egitea lortu duen asteko estreinaldi bakarra.
Alejandro Amenabarren Agora film berria 2009ko estreinaldirik onena da momentuz. Izan ere, estreinatutako astean 5,3 milioi euro bildu ditu. Modu horretan, Angeles y Demonios filmaren zifrak gainditzea lortu du. Tom Hanksen filmea zen aste honetara arte urteko estreinaldirik onena, 5 milioi euro pasatxo bilduta. Eta, atzo jaieguna izaki, lorturiko zifrei atzo bilduriko dirua gehitu beharko zaie.
Jarraian datorren txartel-leihatiletako zerrendak ez ditu atzoko datuak jasotzen eta beraz, filmek lorturiko diru kopurua handiagoa izango da.
Ágora. Alejandro Amenabarren berrienak urteko irekierarik onena izan du. Lehen asteburuan 5,3 milioi euro batu ditu eta zifra horiei asteleheneko datuak gehitu behar zaizkienez, 6,6 eta 6,8 milioi eurotara iritsiko da.
G-Force. Akuri espioiak indartsu heldu dira eta Disneyen film berriak 2,6 milioi euro bildu ditu lehen asteburuan.
Rec 2. Lehen postutik hirugarrenera jaitsi bada ere, 1,3 milioi euro bildu ditu eta dagoeneko ia 4 milioi euro zakuratu ditu.
Malditos bastardos. Asteak pasa arren, Tarantinoren sasikumeek diru gehien biltzen duten 10 filmen zerrendan daude. Aste honetan bildutakoarekin 9 milioi euroko langa gainditu du.
Vicky el vikingo. Aurum etxeak banaturiko filma G-Force filmaren estreinaldiaren kaltetuenetako bat izan da. 660.000 euro bildu ditu eta bi astetan 2,1 milioi euro bildu ditu.
Si la cosa funciona. Woody Allenen berrienak beste 620.000 euro batu ditu eta 1,7 milioi euro ditu zakuan, jada.
Los sustitutos. Bruce Willisen berrienak 600.000 bildu ditu aste honetan eta dagoeneko 3,3 miliotik gora batu ditu.
Bost eguneko atsedenaldi ederra izan berri dugu eta ziur zuetako askok eta askok zinemara joateko probestu duzuela. Izan ere, eguraldiak ez du gehiegi lagundu kanpoan ibiltzeko.
Astearte honetan kaleratu da Aste Santuko 10 pelikula ikusienen zerrenda. Ados al zaude rankingarekin? Horietakoren bat ikusi al duzu? Zer iruditu zaizu? Eman zure iritzia:
Badira jada hiru aste Walt Kowalski ipurterrearen istorio hunkigarria Hegoaldeko zinema-aretoetara iritsi zela. Beste asteburu batez filmik ikusiena izan da Clint Eastwoodek zuzendu eta aktore gisa parte hartzen duen pelikulak. Oraindik ez duzula Gran Torino ikusi? Zeren zain zaude?
Zure iritzia