Artxiboa

‘Steven Spielberg’rekin etiketatutako sarrerak

Paramount ‘Paramormal Activity 2′ prestatzen ari da

2009(e)ko Urriak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

LA Times egunkariak dioenaren arabera, Paramount Pictures etxeak Paranormal Activity filmaren bigarren zatia egiteko eskubideak bereganatu ditu. Lehen zatia urteko filmeetako bat da jada eta historiako filmerik errentagarrienetako bat ere bada. Paranormal Activity filmak 10.000 dolarretako aurrekontua izan zuen eta dagoeneko 62 milioi dolar bildu ditu AEBetako zinema-aretoetako leihatiletan. Iragan asteburuan 22 milioi dolar bildu zituen, Saw VI filmaren aurretik.

Datorren azaroaren 27an helduko da filma zinema-aretoetara. Hala ere, aurretiaz urriaren 31n hasiko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ikusteko aukera izango da. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean ikusgai izango da Antzoki Zaharrean 22:30etik aurrera.

Robert Redfordek Lincolnen hilketari buruzko filma egingo du

2009(e)ko Abuztuak 19 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Robert Redford zuzendaritzara itzuliko da. Leones por corderos filma egin zuenetik bi urtera, zinegile estatubatuarrak politikaren munduan murgiltzea erabaki du; politikari buruzko film bat egitea, hobe esan. Hala, Abraham Lincoln AEBetako 16. presidentearen hilketari buruzko pelikula prestatzen ari da.

The Conspirator izena izango du filmak eta The Hollywood Repoter aldikariak kalertu duenez, filma Mary Surrattengan oinarrituko da, Lincolnen hilketa prestatu zuten pertsonetako batengan, alegia.

Oraindik ez dago izen jakinik baieztatuta, baina lehen zurrumurruen arabera,  James McAvoy britainiarra izan daiteke Frederick Aiken, Surratten abokatuaren papera egingo duena. Surratt errudun izendatu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten.

Hau ez da, gainer, Hollywooden Lincolni buruz prestatzen ari diren film bakarra. Izan ere, Steven Spielberg ere pertsonaia honen biografia prestatzen ari da. Film horretan Liam Neeson litzateke protagonista.

Ez gaudo oraingo filmak!

Spielbergek ‘Harvey’ film klasikoaren moldaketa grabatuko du

2009(e)ko Abuztuak 4 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Ukitzen duen oro urre bihurtzen da (E.T., Indiana Jones, La lista de Schindler, Parque Jurasico, Salvar al soldado Ryan…) eta horixe bera egin nahi du orain ere Steven Spielbergek. Horretarako, 1950ean James Stewart protagonista zuen filma berpiztea erabaki du.

Variety aldizkariak jakitera eman duenez, Tom Hanks (Angeles y Demonios) edo Will Smith (Hanckok, Siete almas) izan daitezke oraingoan protagonistak. Izan ere, bai batak zein besteak behin baino gehiago lan egin dute Spielbergekin eta gustuko ditu oso, zuzendariak. 2010ean hasiko da grabaketa.

‘Harvey’k untxi erraldoi imaginario baten lagun egiten den gizon baten istorioa kontatzen du. Harreman bitxi horrek egoera komiko ugari sortzen ditu baina bere familiak buruko osasun zentro batean sartzea erabakitzen du.

Oraingoz, kontsulta itzazu egun zinemetan dauden filmen ordutegiak!

Steven Spielbergek Martin Luther Kingen bizitza eramango du zinemara

2009(e)ko Maiatzak 19 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Steven Spielbergen DreamWorks etxeak Martin Luther Kingen bizitza film batean kontatzeko eskubideak erosi ditu. Variety aldizkariak aurreraturikoaren arabera, beraz, AEBetako eskubide zibilen ikurraren bizitza film batean ikusi ahal izango dugu. Proiektua azkenean gauzatzen bada Spielbergen eta honen bazkide den Stacey Sniderren betiko ametsa beteko da. Hainbat urtez borrokan aritu dira filma egin ahal izateko beharrezkoak diren baimenak lortu ahal izateko.

Spielberg oso gustura dago AEBetako historiaren zati bat kontatzeko aukera izango duelako: ”Oso harro gaude historiaren zati bat kontatzeko aukera eman zaigulako. Zinemaren botere sortzailea eta Kingen bizimodua uztartuz harro egon gaitezkeen istorio indartsua egin genezake.”

King 1968an erail zuten Memphis hirian 39 urte zituela. Bakearen Nobel Saria jaso zuen AEBetako arraza diskriminazioaren aurka eginiko lanarengatik. Buruzagi zibil horrek bere hitzaldiak eta gainerako lanak erregistratu zituen. Bera hil ostean jabego intelektual hori bere oinordekoen eskuetara igaro zen.

DreamWorksen filma izango da Kingen lan osoa erabiltzeko baimena izango duen lehena. ‘I have a dream’ diskurtso ezaguna erabiltzeko aukera ere izango du ekoiztetxeak. Baliabide guztiak erabiliz Kingen bizitzaren erretratu leiala egitea da helburua.