Harvey Milk eta La sombra del poder -egun zinemetan ikus dezakegu- filmetako protagonistek betirako bukatu zutela esan zuten arren, badirudi dena bere onera itzuli dela eta elkarrekin daudela.
Izan ere, Sean Pennek dibortzio-eskaera aurkeztu zuenetik hiru aste igaro diren honetan, bi Oscar sariren jabeak Kaliforniako auzitegi batean aurkeztutako eskaera hori erretiratu egin du, People aldizkariak jakitera eman duenez.
“Ematen du berriz ere adiskidetu egin direla” adierazi du Lynn Soodik dibortziotan aditu den abokatuak: “Ez litzateke bestela logikoa dibortzio-eskaria erretiratzea”.
Bigarren aldia da dibortzio-prozesua abian jarri ostean bikoteak atzera egiten duela. Ea oraingoan luzarorako den!
Une honetan, Paolo Sorrentinorekin grabatuko duen film berriaren proiektuan buru belarri sartuta dago Sean Penn, 48 urteko aktorea. Bere ibilbide musikala amaitu ondoren, iraganarekin kontuak kitatu eta aita hil zuen naziaren bila joango den rock izar baten papera egingo du.
Robin Wright, berriz, Canneseko Zinema Jaialdian ikusi dugu egun hauetan, epaimahaikidea baita.
Share on Facebook

Sean Pennek Paolo Sorrentinoren zuzendaritzapean lan egingo du azken horren This Must Be the Place film berrian. Pennek birritan irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Oscar saria Mystic River eta Mi nombre es Harvey Milk filmetan eginiko lanarengatik. Sean Penn bere musika ibilbidearen azken txanpan dagoen rock izarra da. Iraganarekin kontuak kitatu nahi ditu eta II. Mundu Gerran bere aita erail zuen naziaren bila hasiko da.
Sorrentinok ingelesez grabatu duen lehen filma da. Aurretiaz nazioarteko ospea eskuratu zuen Las consecuencias del amor eta Il divo filmeekin.
Variety aldizkariaren arabera, Pennek The Three Stooges, Cartel eta Fair Game filmak grabatzen amaitu behar du Sorrentinoren berrienarekin hasi aurretik. Grabatuta, baina oraindik estreinatu gabe du bestalde, The Tree of Life, Terrence Malicken berriena.
Share on Facebook
2009(e)ko Apirilak 30
admin

Sean Penn aktore estatubatuar ezaguna -Harvey Milk filmean ikusi dugu berriki- eta Robin Wright emaztea -La sombra del poder filmeko protagonista- banandu egin dira, behin betirako ustez, 13 urte eta gero.
48 eta 43 urteko aktore ezagunek dibortzio-eskari aurkeztu zuten 2007ko abenduan baina bertan behera utzi zuten 2008ko apirilean, eta elkarri beste aukera bat ematea erabaki zuten. Urtebete beranduago, baina, berriz ere aukeztu ditu paperak Sean Pennek Kaliforniako auzitegi batean.
Maddonaren senarra izandakoak apirilaren 23an aurkeztu omen zuen eskaria “People” aldizkariaren arabera, eta bertan Dylan Frances (18 urte) eta Hopper Jack (15 urte) seme-alaben zaintza-partekatua eskatu du.
Emazteari inolako pentsiorik eman behar ez izatea ere eskatu omen du.
Robin Wright zinema-izar ederra ez du oraindik ezer esan eta komunikabide guztiak bere adierazpenen zain dira.
Share on Facebook
Utzi imajinatzeari, baliteke eta hiru aktoreok film berean ikustearen ametsa errealitate bihurtzea.
MGM estudioak eta Farrelly, Peter eta Bobby anaiak Los tres chiflados filmeko protagonistak izango direnekin negoziaziotan ari dira. Filma Moe Howard, Larry Fine eta Curly Howardek bere garaian eginiko umorezko film laburretan oinarrituta dago. Hasieran aipaturiko hiru aktoreen artean ia lana ziurtatua duen bakarra Sean Penn da, duela gutxi Mi nombre es Harvey Milk filmean eginiko lanarengatik Oscar saria jaso duen bera. MGM Jim Carrey ere proiektura gerturatu nahian dabil. Horretarako ordea, duela gutxi Di que sí filmean ikusi ahal izan dugun aktoreak 40 kilo gizendu beharko du. Benicio Del Toro mexikarrarekin ere hizketan ari dira hirukoteko hirugarren pertsonaia izan dadin. Duela gutxi, Che el argentino eta Che, guerrilla estreinatu ostean lanez lepo dabil Benicio Del Toro.
Hiru pertsonek batera ongi emango al dute kameraren aurrean? Eman zure iritzia horren gainean txoko honetan.
Share on Facebook
Zure iritzia