Artxiboa

‘Robin Wright’rekin etiketatutako sarrerak

Sean Penn eta Robin Wright, berriz elkarrekin

2009(e)ko Maiatzak 22 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Harvey Milk eta La sombra del poder -egun zinemetan ikus dezakegu- filmetako protagonistek betirako bukatu zutela esan zuten arren, badirudi dena bere onera itzuli dela eta elkarrekin daudela.

Izan ere, Sean Pennek dibortzio-eskaera aurkeztu zuenetik hiru aste igaro diren honetan, bi Oscar sariren jabeak Kaliforniako auzitegi batean aurkeztutako eskaera hori erretiratu egin du, People aldizkariak jakitera eman duenez.

“Ematen du berriz ere adiskidetu egin direla” adierazi du Lynn Soodik dibortziotan aditu den abokatuak: “Ez litzateke bestela logikoa dibortzio-eskaria erretiratzea”.

Bigarren aldia da dibortzio-prozesua abian jarri ostean bikoteak atzera egiten duela. Ea oraingoan luzarorako den!

Une honetan, Paolo Sorrentinorekin grabatuko duen film berriaren proiektuan buru belarri sartuta dago Sean Penn, 48 urteko aktorea. Bere ibilbide musikala amaitu ondoren, iraganarekin kontuak kitatu eta aita hil zuen naziaren bila joango den rock izar baten papera egingo du.

Robin Wright, berriz, Canneseko Zinema Jaialdian ikusi dugu egun hauetan, epaimahaikidea baita.

Sean Penn eta Robin Wright banandu egin dira

2009(e)ko Apirilak 30 admin Iruzkinik ez

Sean Penn aktore estatubatuar ezaguna -Harvey Milk filmean ikusi dugu berriki- eta Robin Wright emaztea -La sombra del poder filmeko protagonista-  banandu egin dira, behin betirako ustez, 13 urte eta gero.

48 eta 43 urteko aktore ezagunek dibortzio-eskari aurkeztu zuten 2007ko abenduan baina bertan behera utzi zuten 2008ko apirilean, eta elkarri beste aukera bat ematea erabaki zuten. Urtebete beranduago, baina, berriz ere aukeztu ditu paperak Sean Pennek Kaliforniako auzitegi batean.

Maddonaren senarra izandakoak apirilaren 23an aurkeztu omen zuen eskaria “People” aldizkariaren arabera, eta bertan Dylan Frances (18 urte) eta Hopper Jack (15 urte) seme-alaben zaintza-partekatua eskatu du.

Emazteari inolako pentsiorik eman behar ez izatea ere eskatu omen du.

Robin Wright zinema-izar ederra ez du oraindik ezer esan eta komunikabide guztiak bere adierazpenen zain dira.