Daily Mail egunkariaren arabera, Peter Kosminsky zuzendaria Ingalaterrako Harry printzipearen gaineko pelikula biografiko bat prestatzen ari da. Filma prestaketa fasean badago ere, ba omen du izenburua, The Spare, hain zuzen ere.
Filmean parte hartuko dutenen izenik ez da konfirmatu oraindik, baina filma 2010eko udazkenean grabatuko da Ingalaterran eta Ekialde Hurbilean. Buddy TV web orriak dioenaren arabera, protagonistaren rola betetzeko hautagai nagusiak Robert Pattinson, Crepusculoko banpiroa eta Rupert Grint, Harry Potterren lagun ilegorria lirateke.
Filmak printzipearen bizitzako unerik garrantzitsuenak islatu nahi ditu: bere gurasoen banaketa, bere amaren heriotza eta Afganistango esperientzia militarra, besteak beste.
Momentuz, filma prestaketa fasean dago, baina baliteke 2011rako edo zinema-aretoetara heltzea.
Zorioneko dira Crepusculo sagaren jarraitzaileak. Izan ere, baliteke lau film beharrean bost izatea. Boo Boo Stewart aktore gazteak harrotu ditu balizko bosgarren atalaren gaineko zurrumurruak. Hala esan zuen Access Hollywoodi eginiko adierazpenetan: “Luna nuevaren ostean hiru film gehiago izango dira: Eclipse, Amanecer eta baliteke beste bat ere izatea.”
Asmoa Sony etxeak Harry Potterrekin egin duena errepikatzea da, kasu honetan Stephene Meyer idazlearen Amanecer liburua bitan banatzea. Meyerren laugarren liburuak bi film egiteko adina material biltzen du bere baitan. Lau liburuetan lodiena eta trinkoena da, 800 orrialde baino gehiagorekin.
Summit Entertaiment ekoiztetxeak aktore gaztearen adierazpenak gezurtatu ditu, baina ez du aukerarik baztertu: “Aktoreak frankiziarekiko eta bere rolarekiko duen garra estimatzen dugu, baina film kopuruaren gainean egin duen iruzkina ez da zuzena.” Ekoiztetxeak ikusleen esku utzi du sagaren etorkizuna: “Aukera guztiak hor daude. Hala ere, orain buruan dugun gauza bakarra Meyerren ikuspuntua ahalik eta hobekien islatzea da eta geroago ikusiko dugu ikuslegoak non bukatzea nahi duen.”
Luna Nueva datorren azaroaren 18an helduko da zinema-aretoetara. Eclipse filma grabatzen ari dira une honetan eta momentuz azken filma izango zena 2011n estreinatzea aurreikusten da.
Crepusculo sagako Eclipse hirugarren atalak badu partaide berri bat: Xavier Samuel aktore australiarra, hain zuzen ere. Film horretan Riley banpiroaren rola beteko du.
Aktore australiarra zinemako sagarik arrakastatsuenetako bateko partaide izango da. Besteak beste, Robert Pattinson, Edward Cullen, Kristen Stewart edota Bella Swan aktoreen alboan lan egin ahal izango du.
Riley Bellaren eta Edwarden unibertsitatera heldu berri da eta Victoriaren lagun egingo da Bella albo batera uzteko. Bellak Jacoben eta Edwarden artean aukeratu beharko du eta badaki bere erabakiak banpiroen eta giza otsoen arteko guda berpiztu dezakeela.
Abuztuan hasiko dira Crepusculo sagako hirugarren filma grabatzen Kanadako Vancouver hirian. David Slide izango da zuzendari eta zinema-aretoetara 2010eko ekainean heltzea aurreikusten da. Melissa Rosenberg izango da Eclipse filmeko gidoilaria, Crepusculo eta Luna nueva filmetan gertatu bezala.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta itzazu zinema-aretoetako ordutegiak.

Eclipseren filmazio lanak badu hasiera eguna. Robert Pattinson, Kristen Stewart eta gainerako protagonistak datorren abuztuaren 17an hasiko dira Eclipse grabatzen Vancouverren Summit Entertainment produktoraren arabera.
Grabaketa lanak hilabete eta erdi geroago amaitzea aurreikusten da, urriaren 31n, hain zuzen ere. Hirugarren atala David Slade zinegileak zuzenduko du eta 2010eko ekainean helduko da AEBetako zinema-aretoetara.
Zuzendari britainiarrak Chris Weitzen lekukoa jasoko du. Izan ere, Weitz da urtea amaitu aurretik estreinatuko den Luna nuevaren zuzendaria. Pattinson eta Stewart aktoreez gain, Dakota Fanning (Push, La vida secreta de las abejas) eta Michael Sheen (Underworld: la rebelión de los licántropos) aktoreek ere hartuko dute parte Crepusculoren bigarren atalean.
Crepusculoren saga Amanecer Meyerren laugarren liburuarekin itxiko da. Amanecer ere film bihurtzea aurreikusita dago, baina oraingoz ez dakigu zuzendariaren izenik.
Hala ere, Amanecer eta Eclipse filmen aurretik helduko da zinema-aretoetara Luna nueva. Azaroaren 20rako aurreikusita dago estreinaldia.

New Yorkeko taxi-gidari batek Crepusculo filmeko Robert Pattinson aktore ezaguna harrapatu du jarraitzaileengandik ihesi zebilela.
Pattinsonek New Yorkeko kale bat arineketan igaro zuen bere jarraitzaileak saihesteko eta taxi batena aurka talka egin zuen. Talkaren ondorioz aldakan kolpea hartu zuen. Aktorea Remember Me filmaren grabaketa lanetan ari da New York hirian. Lekukoen arabera Pattinsonek bere kabuz alde egin zuen istripuaren tokitik. Gertakaria larriagoa izan zitekeen, baina taxi-gidariak ibilgailua geldiaraztea lortu zuen.
Pattinson une honetako zinema munduko izarretako bat da mundu osoko nerabeentzat Crepusculo film arrakastatsuenean agertu zenetik. Ospe horri esker MTV Movie Awards sarietako azken ekitaldian hiru sari jaso zituen.
Arrakastaren eta jarraitzaileen etengabeko eskakizunen ondorioz, bizkartzain bat kontratatu zuen New Yorken grabaketa lanetan ari den artean. Remember Me produkzioaren iturriek adierazi dutenez ”uneoro une batez bederen berau ikusi nahi duten hainbat eta hainbat pertsona ditu inguruan.”
Urte amaieran Luna nueva banpiroen sagako bigarren filma helduko da zinema-aretoetara.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinemari eskainitako gure txokoa.

New Yorkeko taxi-gidari batek Crepusculo filmeko Robert Pattinson aktore ezaguna harrapatu du jarraitzaileengandik ihesi zebilela.
Pattinsonek New Yorkeko kale bat arineketan igaro zuen bere jarraitzaileak saihesteko eta taxi batena aurka talka egin zuen. Talkaren ondorioz aldakan kolpea hartu zuen. Aktorea Remember Me filmaren grabaketa lanetan ari da New York hirian. Lekukoen arabera Pattinsonek bere kabuz alde egin zuen istripuaren tokitik. Gertakaria larriagoa izan zitekeen, baina taxi-gidariak ibilgailua geldiaraztea lortu zuen.
Pattinson une honetako zinema munduko izarretako bat da mundu osoko nerabeentzat Crepusculo film arrakastatsuenean agertu zenetik. Ospe horri esker MTV Movie Awards sarietako azken ekitaldian hiru sari jaso zituen.
Arrakastaren eta jarraitzaileen etengabeko eskakizunen ondorioz, bizkartzain bat kontratatu zuen New Yorken grabaketa lanetan ari den artean. Remember Me produkzioaren iturriek adierazi dutenez ”uneoro une batez bederen berau ikusi nahi duten hainbat eta hainbat pertsona ditu inguruan.”
Urte amaieran Luna nueva banpiroen sagako bigarren filma helduko da zinema-aretoetara.
Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinemari eskainitako gure txokoa.

Gutxinaka-gutxinaka Luna nueva filmaren nondik norakoak ezagutzen ari gara. Hor goian ageri diren argazkiek filmeko une ezberdinak jasotzen dituzte. Lehenengoan Bella eta Edwarden arteko maitasun istorioak aurrera darraila ikusi daiteke. Bigarrenean Bella Laurent banpiroarekin topo egiten duen unea ikus daiteke. Topaketa horrek ondorio dramatikoak izango ditu.
Luna Nueva filmaren grabaketa lanek aurrera darraite. Italiako Montepulciano herrian ari dira grabatzen eta jende asko bertaratu da gertu-gertutik euren idoloak ikusteko.
Filma datorren azaroaren 20an helduko da zinema-aretoetara. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure tarteak.

Luna nuevaren gidoia AEBetako St. Louis hiriko ile-apaindegi bateko zaborrontzian agertu da. Gidoia aurkitu zuenak lehen unean dirua lortzeko erabiltzea pentsatu zuen. Hala ere, abokatuarekin hitz egin ostean, gidoia zegokionari itzultzea erabaki zuen. Summit Entertainmet ekoiztetxeko buruzagiek Luna nuevaren aurkezpenera gonbidatu dute ordainetan. Aipaturiko filma urte amaieran estreinatuko da zinema-aretoetan.
Luna nuevaren liburuaren alboan Remember Me deituriko proiektuaren gidoi bat agertu zen. Remember Meren grabaketa lanak udan hasiko dira eta aktoreen zerrendan dago Robert Pattinson banpiro gaztea.
Eta nola heldu zen Vancouverren grabatzen ari diren filmeko gidoia AEBetako St. Louis hirira? Uste guztien arabera Anna Kendrick dago horren guztiaren atzean. Anna Kendrick, Jessica da filmean, Bellaren laguna. Duela gutxi hegoaldeko hiriburuan izan zen Up In The Air filmaren grabaketan, horra azalpena.
Igaro zaitez zinemari eta zinema-aretoei eskainitako gure txokoetatik.