Artxiboa

‘Penelope Cruz’rekin etiketatutako sarrerak

Penelope Cruz eta Javier Bardem ezkondu egin dira

2010(e)ko Uztailak 14 admin Iruzkinik ez
Javier Bardem eta Penelope Cruz

Javier Bardem eta Penelope Cruz

Azken hilabeteetan hainbat zurrumurru izan dira Penelope Cruz (Los abrazos rotos, NineG-Force…) eta Javier Bardem (Vicky Cristina Barcelona,  El amor en los tiempos de cólera, NO country for old men) aktoreeen inguruan: haur esperoan zeudela, ezkondu egin zirela…. azkenik, gaur goizaldean baieztatu du Peneloperen ordezkariak albistea: Pe eta Bardem hilabete hasieran ezkondu ziren Bahama uharteetan.

Komunikatu motz bat bidali dute ondorengoa argituz: “Ezkontza hilabete hasieran izan zen, Bahama uharteetan, lagun batzuen etxean. Bikotekideen senideak bakarrik izan ziren ospakizunean!.

Antza denez, John Galiano moda-diseinatzailearen soineko bat aukeratu zuen ezkontzarako Penelope Cruzek. Ez da jakitera eman nola zihoan jantzita Javier Bardem.

2009ko azarotik bolo-bolo ibili da bi aktore ezagun horien balizko ezkontzaren albistea “prentsa arrosa delakoan”. Behin baino gehiagotan zabaldu izan dute data ere, baina azkenean, “ezustean” harrapatu dituzte paparazziak.

Zorionak bada, Penelope eta Javier!

De Niro eta Clooney, Oscar saria irabazteko faboritoen artean

2009(e)ko Urriak 7 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Oscar sarien irabazleak ezagutzeko bost hilabete falta diren honetan, kritika hasi da bere faboritoen zerrenda ezagutarazten. Horien artean, aipagarriak dira Robert De Niro eta George Clooney. Hala ere, faboritoen zerrenda osatuko duten film gehienak estrenatu gabe daude oraindik.

Robert De Nirok aldeko zenbait komentario jaso ditu Everybody’s Fine filmean eginiko lanarengatik. Aipaturiko filma datorren abenduaren 4an estreinatuko da AEBetako zinema-aretoetan. George Clooneyk bestalde, Hollywoodeko Akademiaren sarietarako bosgarren hautagaitza lortu dezake The men Who Stare at Goats eta Up in the air filmengatik.

De Niro zein Clooney AwardsCircuit.com atariak osatu duen faboritoen zerrendan ageri dira. Aipaturiko atariak gizonezko aktore onenaren sarirako Morgan Freeman (Invictus), Daniel Day-Lewis (Nine) eta Jeremy Renner (The Hurt Locker) aktoreen aldeko apustua egiten du.

Emakumezko aktore onenaren sarirako, Carey Mulligan (An Education), Meryl Streep (Julie & Julia), Gabourey Sidibe (Precious), Hilary Swank (Amelia) eta Penelope Cruz (Los abrazos rotos, Nine) aktoreen izenak aipatu dira.

Sari potoloena, beste behin, film onenaren Oscar saria izango da. Aurten bada berritasun bat gainera atal horretan, bost beharrean hamar izango baitira film onenaren sarirako hautagaiak. Peter Jacksonen The Lovely Bones eta Rob Marshallen Nine dira hautagai nagusiak. Hala ere, indartsu datoz, baita ere, A Serious Man, Coen anaien berriena, eta James Cameronen Avatar filma.

Oscar sarien 82. ekitaldia martxoaren 7an izango da Los Angeleseko Kodak antzokian eta hautagaien zerrena otsailaren 2an jakinaraziko dute Beverly Hillseko Samuel Goldwyn antzokian.

Colin Farrellek ordezkatuko du Johnny Deep ‘Don Quijote’n

2009(e)ko Abuztuak 11 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Terry Gilliam zuzendari eta Monty Python taldeko kideak 2000tik gainean zeraman “arantza” kendu ahal izango du azkenean. Izan ere, laster hasiko dira El hombre que mato a Don Quijote grabatzen, 9 urtez atzeratu ostean.

Mantxako zaldunaren inguruko oso ikuspegi berezia emango du zuzendariak film horretan. Londreseko exekutibo batek atzera egingo du denboran, XVII. mendeko Espainiara iritsiz, eta Don Quijoteak bere Sancho Panzarekin nahastuko du.

Hori bai, izan diren atzerapen guztiak direla eta; azkenean, Johnny Deppek (Enemigos Publicos) ez du filmean parte hartzerik izango eta bere papera Colin Farrellek (Cuestion de honor) egingo du. Hain zuzen ere, Piratas de Caribe filmaren 4. atalaren grabazioarekin bat egiten duelako honek utzi behar izan du proiektua Deppek.

Hasieran bertan aritzekoak ziren Jean Rochefort eta Vanessa Paradise ere ez dira bertan izango, gainera. Gilliamek esan du Penelope Cruzen estiloko norbait gustatuko litzaiokeela Dulcinearen papererako.

Film hori iritsi bitartean kontsulta ezazu egungo zinema-programazioa!

Tampoco estarán en esta nueva intentona Jean Rochefort ni Vanessa Paradise, por lo que el de Farrell es el único fichaje seguro. Gilliam ha reconocido que para el papel de Dulcinea le gustaría alguien como Penélope Cruz en sus primeros años.

Penelope Cruz mundua salbatzera datorren akuri bat da ”G-Force” filmean

2009(e)ko Maiatzak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Jerry Bruckheimer Hollywoodeko ekoizle garrantzitsuenetako batek G-Force filmaren aurrerapena aurkeztu du prentsaren aurrean. 3 dimentsioen teknika erabiltzen duen lehen aldia da. Akuri talde batek mundua libratu beharko du hondamenditik.

Abentura beteriko komedia horrek errealitatea eta animazioa nahasten ditu. Gobernuko programa sekretu batek animaliak trebatzen ditu espioitza lanak egiteko. Punta puntako teknologiaz hornituta dauden akuri horiek munduaren jabe egin nahi duen aberats bati egin beharko diete aurre.

The Abyss filmean eginiko lanarengatik efektu berezien Oscar saria jaso zuen Hoyt Yeatman da zuzendaria. Aktoreen artean aipagarriak dira Sam Rockwell, Tracy Morgan, Penelope Cruz (Los abrazos rotos) eta Nicolas Cage (Señales del futuro).

Hasierako asmoa bi dimentsiotan grabatzea zen. Produkzio lanetan hasi eta gutxira hiru dimentsiotan egitea iradoki zuen Bruckheimerrek. Izan ere ekoizlearen hitzetan hori da gaur egun ikuslearekin bat egiteko modua.

Filma datorren irailaren 3an helduko da zinema-aretoetara. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskeinitako tarteak.