Artxiboa

‘Los abrazos rotos’rekin etiketatutako sarrerak

De Niro eta Clooney, Oscar saria irabazteko faboritoen artean

2009(e)ko Urriak 7 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Oscar sarien irabazleak ezagutzeko bost hilabete falta diren honetan, kritika hasi da bere faboritoen zerrenda ezagutarazten. Horien artean, aipagarriak dira Robert De Niro eta George Clooney. Hala ere, faboritoen zerrenda osatuko duten film gehienak estrenatu gabe daude oraindik.

Robert De Nirok aldeko zenbait komentario jaso ditu Everybody’s Fine filmean eginiko lanarengatik. Aipaturiko filma datorren abenduaren 4an estreinatuko da AEBetako zinema-aretoetan. George Clooneyk bestalde, Hollywoodeko Akademiaren sarietarako bosgarren hautagaitza lortu dezake The men Who Stare at Goats eta Up in the air filmengatik.

De Niro zein Clooney AwardsCircuit.com atariak osatu duen faboritoen zerrendan ageri dira. Aipaturiko atariak gizonezko aktore onenaren sarirako Morgan Freeman (Invictus), Daniel Day-Lewis (Nine) eta Jeremy Renner (The Hurt Locker) aktoreen aldeko apustua egiten du.

Emakumezko aktore onenaren sarirako, Carey Mulligan (An Education), Meryl Streep (Julie & Julia), Gabourey Sidibe (Precious), Hilary Swank (Amelia) eta Penelope Cruz (Los abrazos rotos, Nine) aktoreen izenak aipatu dira.

Sari potoloena, beste behin, film onenaren Oscar saria izango da. Aurten bada berritasun bat gainera atal horretan, bost beharrean hamar izango baitira film onenaren sarirako hautagaiak. Peter Jacksonen The Lovely Bones eta Rob Marshallen Nine dira hautagai nagusiak. Hala ere, indartsu datoz, baita ere, A Serious Man, Coen anaien berriena, eta James Cameronen Avatar filma.

Oscar sarien 82. ekitaldia martxoaren 7an izango da Los Angeleseko Kodak antzokian eta hautagaien zerrena otsailaren 2an jakinaraziko dute Beverly Hillseko Samuel Goldwyn antzokian.

‘Los abrazos rotos’, ‘Camino’ eta ‘Retorno a Hansala’, 2009ko Zinema europarraren saria irabazteko hautagai

2009(e)ko Irailak 8 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Pedro Almodovarren Los abrazos rotos, Javier Fesserren Camino eta Chus Gutierrezen Retorno a Hansala 2009ko Europako Zinemaren Saria irabazteko 48 hautagaien artean daude.

Datozen asteetan Europako Zinema Akademiako 2.000 kideek euren bozka emango dute eta irabazleen izenak azaroaren 7an jakinaraziko dira Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian.

Saria irabazteko beste hautagaien artean aipagarriak dira Lars von Trierren Anticristo, Anne Fontaineren Coco Chanel, Ken Loachen Looking for Eric edota Danny Boyleren Slumdog Millionaire filmak.

Almodovar, Coixet eta Amenabar, Canneserako hautatuak

2009(e)ko Apirilak 23 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Pedro Almodovar eta Isabel Coixet Canneseko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Urrezko Palmondoa irabazteko hautagai dira. Bi zuzendari espainiarrekin batera sail ofizialean leihatuko dira Jane Champion, Ang Lee eta Quentin Tarantino zuzendariak.

Almodovarren Los abrazos rotos eta Coixeten Map of the sounds of Tokiorekin batera ondorengo filmak izango dira Urrezko Palmondoa irabazteko lehian: Jane Campionen Bright Star, Ang Leeren Taking Woodstock, Alain Resnaisen Les Herbes folles, Quentin Tarantinoren Inglorious Basterds eta Lars von Trierren Antichrist.

Lehiaketatik kanpo proiektatuko da Amenabarren Agora filma.

Up animaziozko filmak emango dio hasiera 2009ko Canneseko Nazioarteko Jaialdiari maiatzaren 13an eta amaitzeko Jan Kounenen Coco Chanel & Igor Stravinsky filma proiektatuko da maiatzaren 24an.

Zinezalea bazara eta ikusi nahi duzun filma noiz eta non proiektatzen den ez badakizu, igaro zaitez zinemako karteldegiari eskainitako web orrialdetik.