Artxiboa

‘Londres’rekin etiketatutako sarrerak

‘This is It’, Jacksoni buruzko filma, Euskal Herrira ere iritsiko da

2009(e)ko Urriak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Datorren urriaren 28an This is It filma estreinatuko da aldi berean mundu osoan. Aipaturiko zintak bere heriotzaren ondorioz egin ez zen Londresko kontzertu sortaren entseguetako irudiak biltzen ditu. Horrez gain, hiru dimentsioko sekuentzien aukeraketa bat eta Michael Jacksonen lagunekin eta kolaboratzaileekin izandako elkarrizketak ere jasotzen ditu filmak. This is it bi astez soilik izango da zinema-aretoetan.

Ez da Euskal Herriko zinema-areto guztietan ikusteko aukerarik izango. Hori dela eta, bizkor ibili beharko da filma proiektatzen den zinema-aretoa bilatu eta sarrera erosteko. This is It filmaren bi bertsio izango dira ikusgai: hiru dimentsiotan eta bi dimentsiotan. Barakaldoko Yelmo Cineplex Megapark, Leioako Cinesa Artea, Durangoko Zugaza, Portugaleteko Ballonti, Gasteizko Yelmo Cines, Donostiako Antiguo Berri, Iruñeko Golem La Morea, Uharteko Cinebox Itaroa eta Baionako Mega CGR zinema-aretoetan ikusgai izango da This is It filmaren hiru dimentsioko bertsioa. Hala ere, toki horietaz gain beste hainbatetan ere ikusi ahal izango da, baina bi dimentsiotan: Gasteizko Boulevarden, Irungo Cinebox Mendibilen, Usurbilgo Cinebox Urbilen, Errenteriako Multicines Niessenen, Donostiako Ocine La Bretxan, Irungo Ocine Txingudin, Iruñeko Saide Carlos IIIn, Santurtziko Serantesen, Basauriko Bilbondon, Barakaldoko Max Ocion, Bilboko Zubiarten eta Getxoko Lauren Getxon.

Joan den irailaren 27tik salgai daude This is It filma ikustera joateko sarrerak. www.entradas.com eta Generaltickets atarietan erosi ahal izango dira sarrerak. Cinesa Artea eta Antiguo Berri aretoen kasuan euren webguneetan ere erosi ahal izango dira sarrerak.

Brunoren aurkezpen bitxiak

2009(e)ko Ekainak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Sacha Baron Cohen herrialde bakoitzerako jantzi berezi bat erabili du. Aipaturiko trajeek harridura sorrarazi dute aktorea agertu den toki bakoitzean.

Hilaren 16an Pariseko Eliseoko zelaietan agertu zen. Agerraldi horretan filmeko Bruno pertsonaiaz mozorrotuta plazaratu zen.
Ekainaren 17an Londresera joan zen eta errege-guardiaren uniformearekin agertu zen Londres erdialdean.
Ostiralean Madrilgo Las Ventas zezen plazatik irten zen toreatzailez jantzita.
Igandean prentsaurrean biluzik zegoela zirudien mozorro batekin agertu zen.

Sacha Baron Cohenek uztailaren 10ean estreinatuko du bere lan berria zinema-aretoetan. Cohenek homosexual austriar baten rola beteko du. Cohenek Boratekin erdietsi zuen arrakasta errepikatzea espero du. Aipaturiko filmarekin Oscar sarietako bat irabazteko hautagaia izan zen eta komediako aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen.

Kontsulta ezazu zinemari eskainitako gure txokoa.