Bikote arraro hori igoko da Broadwayko antzeztokietara. Hugh Jackman X-Men Origenes: Lobezno filmeko protagonista eta egungo James Bond izango dira A Steady Rain antzezlaneko protagonistak. Biek Chicagoko bi polizien rola beteko dute.
40 urteko australiarra Broadwayra itzuliko da 2004an The Boy From Oz musikalean eginiko lanarengatik Tony saria irabazi eta gero. 41 urte dituen Daniel Craig aktorea Londresko zenbait antzerki produkziotan agertu izan da, baina honakoa da Broadwayeko antzeztokietan agertuko den lehen aldia.
A Steady Rain, Keith Huff Chicagoko antzerkigileak produzitu zuen. 2006an Broadwaytik kanpo antzeztu zen. Antzezlanak bi egunetan gertaturikoaren gainean Chicagoko bi poliziek dituzten bertsio ezberdinak kontatzen ditu.
Ea zer nola doakien 007 agenteari eta Lobeznori antzerkian. Zineman ikustea nahiago baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Zein hobeto mutante amorratu eta basatia baino Hollywooden bidea irekitzen hasteko? Gauza bera pentsatuko zuen Miley Cyrus aktoreak ere. Aktoreak Hannah Montanaren rola eta irudi goxoa albo batera utzi nahi ditu.
Hollywoodek Hugh Jackman (X-Men Origenes: Lobezno) eta Miley Cyrus bezalako aktore ezberdinak batuko ditu, El guardaespaldas filmaren bertsio eraberrituan.
Duela hilabete hasi ziren zurrumurruak. Jackman eta Cyrus elkarrekin bazkaltzen ikusi zituzten Kaliforniako jatetxe batean. Hasiera batean, Cyrusek Lobeznoren beste atalen batean parte hartzeko aukeraz hitz egin zen, baita elkarrekin musikal bat egiteko aukeraz ere. Azkenean El Guardaespaldas filmaren bertsio berriak batuko ditu bi aktoreak.
Varietyaldizkariak argitaraturiko informazioaren arabera, 1992an Kevin Costner eta Whitney Houston protagonistatzat izan zituen filmaren gidoian oinarrituta dago filma. Gidoiak aldaketa batzun jasan ditu eta Matt Lieberman izan da aldaketok egiteko arduraduna. Jackman polizia bat da. Bahitzeko mehatxua duen oinordeko aberatsaren rola beteko du, bien bitartean, Miley Cyrus aberats baten alaba da. Polizian nerabea babestekoz eregina izango du.
Oraindik ez da zabaldu ez filmaketaren hasiera egunik, ez estreinaldiaren datarik eta ezta zuzendariaren izenik ere.
X-Men: Lobezno filma datorren apirilaren 30ean iritsiko da Hegoaldeko zinema-aretoetara. Filma estreinatu aurretik X-men en bertsio bat ikusgai dago Interneten Variety aldizkari espezializatuak adierazitakoaren arabera.
Fox etxeak Variety aldizkariari adierazio dioenez sarean dabilen bideoa amaitu gabeko bertsioa da, behin-behineko soinuarekin eta musikarekin eta azken filmak duena baino itxura ilunagoarekin.
Lobezno 2009ko estreinaldi handietako bat da. Aktoreen zerrendan daude aste honetan bertan La lista filmearekin zinema-aretoetan ikusi ahal izango dugun Hugh Jackman, Liev Schreiber eta Ryan Reynolds, besteak beste. Film berri hori aurreko hiru filmen aurretiazko istorioa da.
Variety aldizkariak salatu duenez denbora asko igaro da estreinaldi garrantzitsu batek azkenekoz honelako eraso bat jasan zuenetik. Beste behin barne filtrazioen eztabaida piztu daiteke.
Zure iritzia