Artxiboa

‘Johnny Depp’rekin etiketatutako sarrerak

Megan Fox eta Johnny Depp, zinema izarrik sexyenak Empireren arabera

2009(e)ko Urriak 21 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Empire aldizkariak zinema munduko izar sexyenekin zerrenda bat osatu du. Emakumezko aktore sexyenen 50eko zerrenda bat egin du batetik eta gauza bera egin du gizonezkoekin ere.

Megan Fox eta Johnny Depp dira Empire aldizkariaren arabera zinemako izarrik sexyenak. Transformers filmeko aktoreak momentu gozoa bizi du ezbairik gabe. Duela gutxi, Scream Award sarietan 2009ko zientzia fikziozko emakumezko aktore onenaren saria jaso du. Horrez gain, Armaniren irudi berria izango dela ere jakin dugu duela gutxi. Victoria Beckham berari kendu dio Armaniren modelo gisa. Dudarik gabe momentuko aktorea da.

Eta zer esan Johnny Depp aktoreaz? Askorentzat betiko Jack Sparrow izango da Johnny Depp. Aipatutiko gizona beti dago eder, bai ilea narrastuta dagoela eta baita apainduta dagoela ere. Jada 46 urte baditu ere, oraindik ere ikusleak erotzen jarraitzen du.

Empire aldizkariak eginiko zerrendan aktore belaunaldi berria ageri da. Horien artean aipagarriak dira Kristen Stewart (Crepusculo), Freida Pinto (Slumdog Millionaire), Zac Efron edo Megan Fox bera ere. 23 urterekin zerrendako lehen postura heltzea lortu du Megan Foxek. Belaunaldi berriarekin batera zerrendan ageri dira aktore zaharragoak ere, Marylin Monroe edo Grace Kelly. Jarraian zerrenda osoa.

Gehiago irakurri…

Heath Ledgerren lau aurpegiak

2009(e)ko Irailak 11 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Johnny Depp (Enemigos publicos), Jude Law, Colin Farrell (Cuestión de honor) eta Heath Ledger, pertsona bera dira El imaginario Doctor Parnassus filmean. Ledgerrek amaitu gabe utzi zuen filma eta bere hiru lagunek filma grabatzen jarraitu zuten, hildako aktorearen omenaldi gisa.

Terry Gilliamek zuzenduriko zinta fantastikoan Ledgerrek Tonyren rola betetzen du. Tonyk Parnassus doktoreari lagunduko dio bere alabaren arima deabruaren atzaparretatik askatzen.

Heath Ledger 2008ko urtarrilaren 22an zendu zen eta ezin izan zuen hasitako lana amaitu. Zuzendariak filma amaitzea lortu zuen Johnny Depp, Jude Law eta Colin Farrell aktoreen laguntza desinteresatuari esker. Hollywoodeko hiru aktoreek Ledger lagunari omenaldia egin nahi izan zioten berak hasitako lanari amaiera emanez.

Abentura horrek hainbat zailtasun gainditu behar izan ditu banatzailea aurkitzeko. Izan ere, sinbolismoz beteriko istorioa izateaz gain, istorio ezohikoa da.

Ledger pantaila handian ikusteko azken aukera izango da. Gogoan izan Heath Ledger mito bihurtu zela, El caballero oscuro filmean Jokerren rola betetzeagatik hil osteko gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria jaso ondoren.

El imaginario del Doctor Parnassus urriaren 23an estreinatuko da eta bi hilabete geroago helduko da AEBetako zinema-aretoetara.

Colin Farrellek ordezkatuko du Johnny Deep ‘Don Quijote’n

2009(e)ko Abuztuak 11 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Terry Gilliam zuzendari eta Monty Python taldeko kideak 2000tik gainean zeraman “arantza” kendu ahal izango du azkenean. Izan ere, laster hasiko dira El hombre que mato a Don Quijote grabatzen, 9 urtez atzeratu ostean.

Mantxako zaldunaren inguruko oso ikuspegi berezia emango du zuzendariak film horretan. Londreseko exekutibo batek atzera egingo du denboran, XVII. mendeko Espainiara iritsiz, eta Don Quijoteak bere Sancho Panzarekin nahastuko du.

Hori bai, izan diren atzerapen guztiak direla eta; azkenean, Johnny Deppek (Enemigos Publicos) ez du filmean parte hartzerik izango eta bere papera Colin Farrellek (Cuestion de honor) egingo du. Hain zuzen ere, Piratas de Caribe filmaren 4. atalaren grabazioarekin bat egiten duelako honek utzi behar izan du proiektua Deppek.

Hasieran bertan aritzekoak ziren Jean Rochefort eta Vanessa Paradise ere ez dira bertan izango, gainera. Gilliamek esan du Penelope Cruzen estiloko norbait gustatuko litzaiokeela Dulcinearen papererako.

Film hori iritsi bitartean kontsulta ezazu egungo zinema-programazioa!

Tampoco estarán en esta nueva intentona Jean Rochefort ni Vanessa Paradise, por lo que el de Farrell es el único fichaje seguro. Gilliam ha reconocido que para el papel de Dulcinea le gustaría alguien como Penélope Cruz en sus primeros años.

Johnny Deppen atzetik dabiltza “Enemigos publicos” filmean

2009(e)ko Ekainak 30 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

FBI primitiboaren etsai nagusia izango da Johnny Depp AEBetan hilaren 1ean estreinatuko den filmean. Michael Mannek zuzenduriko filmak banku lapur horren bizitzako azken urtea kontatuko du.

Depp John Dilingerren nortasunean barneratuko da. Aktore estatubatuarrak honela definitzen du bere pertsonaia: “Heroi existentziala zen, egunero azken lapurreta eguna zela zioen. Ez zen ukiezina, ez zen inozoa, baina etorkizunerako egitasmorik gabe bizi zen.” Aktoreak horrelako adierazpenak egin zituen Los Angelesen eginiko aurkezpenean.

Johnny Deppen iritziz, gaur egun oso zaila da mota horretako pertsonak aurkitzea: “Jendea beste mota batekoa zen lehen, bazegoen inozentzia puntu bat. Ez dakit bere antza izan dezakeen pertsonaren bat egon daitekeen, Marcos komandantea agian. Izan ere, Mexikoko indiarrak babesten saiatzen da eta gardentasunean eta inozentzian ere antzerakoa da.”

Dilingerren aurkaria Melvin Purvis FBIko agentea izan zen. Filmean Christian Bale aktoreak (El caballero oscuro, Terminator Salvation) du rol hori betetzeko ardura. Melvin Purvisek dirudi gaizkilea harrapatzeko gai den bakarra. Bale aktoreak Purvisen istorioarekiko benetako pasioa sentitzen duela aitortu zuen. Misioan zehar hainbat aldiz huts egin zuen. Azkenean, legea gailentzea lortu zuen, hala ere, FBI utzi zuen eta geroago bere buruaz beste egin zuen.

Enemigos públicos datorren abuztuaren 14an helduko da Hegoaldeko zinema-aretoetara.

Johnny Depp, “Piratas del Caribe”ren laugarren filma egiteko irrikitan

2009(e)ko Ekainak 23 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Johnny Deppek laugarren aldiz Jack Sparrowen rola betetzeko prest dagoela adierazi du, baldin eta gustuko gidoia aurkezten badiote.

Deppek pertsonaia maite duela adierazi du eta beste behin bera interpretatzeko aukerarik badu, saiatzea gustatuko litzaioke beti ere istorioakbere espektatibak betetzen baditu. Adierazpenok egin ditu Enemigos publicos bere film berriaren aurkezpenean.

“Ezbairik gabe zinema ez da perfektua. Piratas del Cariberen lehen zatiak identitate propioa izan zuen eta bigarrenak eta hirugarrenak ere euren identitatea zutela imajinatzen dut. Hala ere, tramak nahasmena eragin zuen hor zehar entzun dudanez.”

Estreinaldirako datarik ez badago ere, Disney etxeak eta Jerry Bruckheimer produktoreak Piratas del Cariberen laugarren filma egingo dutela diote zurrumurruek.

Zinema gustuko baduzu jakin ezazu zeintzuk diren asteko estreinaldiak.