Artxiboa

‘istripua’rekin etiketatutako sarrerak

Cate Blanchettek istripua izan du ‘Un tranvia llamado deseo’ filmaren aurre-estreinaldian

2009(e)ko Irailak 3 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gau polita behar zuena erabat ilundu zen aktore australiarrarentzat. Izan ere, zauritu egin zen Un tranvia llamado deseo filmaren aurre-estreinaldian. Aktore australiarrak Andrew Upton senar eta gidoilari australiarrarekin batera zuzendu du filma.

Joel Edgerton aktoreak halabeharrez hiruroigeko hamarkadako irrati batekin kolpatu zuen buruan. Sydney Morning Herald egunkariak argitaratutakoaren arabera, areto guztian entzun zen kolpearen hotsa eta honenbestez, lurrera erori zen. Segituan lurretik altxa zen eta une batez proiekzioarekin jarraitu zuen, burutik odola zeriola bazegoen ere. Berehala ohartu zen zauriaren larritasunaz eta agertokitik atera zen. Azkenean bertan behera gelditu zen aurre estreinaldia eta egun batez atzeratu da.

Blanchettek DuBois harrapari sexualaren rola betetzen du. Tennessee Williamsen antzezlanean oinarrituta dago. 1951n izen bereko beste film bat egin zen Elia Kazan eta Marlon Brando protagonistatzat zituela.

Bilatu ezazu aipaturiko filma zinema-aretoetan.

Katie Holmes onik atera da Don´t be afraid of the dark grabaketako ezbehar batetik

2009(e)ko Uztailak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Tom Cruisen emaztea bere hurrengo filma grabatzen ari da, Don´t be afraid of the dark beldurrezko filma, hain zuzen ere. Atzo ezbehar bat izan zuen filmeko eszenetako bat grabatzen ari zela. Zorionez onik atera da, baina ikara barnean du oraindik. Radaronlinek dioenaren arabera, eszena bat grabatzen ari ziren eta aldez aurreko abisurik gabe autoko bateria lehertu zen. Segituan ke laino handi bat sortu zen eta segundu gutxira sua piztu zen.

Ezbeharrak hunkituta utzi du aktorea eta eguna libre hartu zuen gertaturikoa ahazteko. Bien bitartean, efektu berezietako teknikoek eztanda zerk eragin zuen ikertu zuten. Zorionez, Katie ez zegoen autoaren barruan leherketa gertatu zen unean eta ondorioz, ez zuen zauririk izan.

Katiek beste hainbat eszena grabatu ditu leherketaz geroztik, baina grabaketetako segurtasunaren gainean hausnartzera eraman du aktorea. Istripuaren eszena geroago grabatuko dute, lehen ordu hauetan oso urduri baitago Holmes.

Ez galdu karteldegiko berritasunak!

Stallonek besoa apurtu du The Expendables filmaren grabazioan

2009(e)ko Apirilak 17 Eider Jauregi Iruzkin 1

Urteak ez dira alferrik igarotzen… ezta Ramborentzat ere. 62 urte bete berri ditu Sylvester Stallonek eta sasoi betean dagoen arren, besoa puskatu berri du Brasilen egiten ari den filmaketa batean.

Antza denez, Stallonek ez zuen bikoizketarik nahi akzio handiko eszena bat grabatzeko. Hala, saltoz, tiroz eta leherketaz betetako sekuentzia bat errodatzen ari zela, lurretik bueltan ibili zen eta besoa apurtu zuen.

Informazioak oso fidagarria dirudi, Brasilgo prentsa guztian atera baita, baina filmaren blog ofizialean esan dutenez, ondo omen dago.

Stallone berak idatzitako eta zuzendutako filma da The Expendables, eta bera da protagonista. Berarekin ikusiko ditugu, gainera, Jason Statham, Jet Li, Mickey Rourke (El luchador), Dolph Lungren, Eric Roberts eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako Gobernadorea ere.

AEBertan 2010eko apirilaren 23an estreinatuko da filma.

Zinema-aretoetako programazioa kontsultatu eta kultur albisteak irakurri.