Artxiboa

‘“Iron Man 2″’rekin etiketatutako sarrerak

Iron Man 2, asteko estreinaldirik “potenteena”

2010(e)ko Apirilak 30 Ainara Ortiz Iruzkinik ez

iron man robert downey juniorAste honetan estreinaldi ugari, 9 pelikula berri baitakarzkigu karteldegiak. Hasteko, zientzia fikzio eta akzio-zaleak direnek gustora hartuko dutena: Iron Man II.

Aurpegi ezagun asko ikusiko ditugu burdinezko super-heroiaren bigarren misio honetan: Robert Downey Junior sartuko da hainbat tona burdin eta altzairu azpian. Alboan izango ditu Gwyneth Paltrow, Don Cheadle, Mickey Rourke, Samuel L. Jackson eta Scarlett Johanson, besteak beste

Guztiek dakite Tony Scott enpresagizon aberatsa dela Iron Man. Etorkizuneko mundu lehiakorrean, berak du mundu kontrolpean izateko teknologiarik aurreratuena eta hortaz, baliotsuena ere bai. Batzuk eta besteak Iron Man estutzen saiatuko dira aurkikuntza horiek Ameriketako Estatu Batuetako armadarekin parteka ditzan, baina gure super-heroia ez dago bitarteko horiek behar ez den eskuetan, esku arriskutsuetan uzteko prest…

honeymoonsZientzia-fikzioa alde batera utzi eta dramaren esparrura jo behar dugu orain. Izan ere, aste honetan genero honetako pelikula asko estreinatuko dira. Horietako bi, Donostian beste inon baino lehen ikusteko aukera izan genuen: Goran Paskaljevicen Honeymoons, esate baterako.

Hain zuzen ere, aurreko ostiralean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari hasiera emateko aukeratutako filma dugu Honeymoons edo Eztei Bidaiak. Urrezko Globoetan eta Canneseko Zinemaldian nominazio bana jasota dator nazioartean izen handia duen Goran Paskaljevic zuzendari serbiarra. Balkanetatik ihesi, Albaniara edota Austriara bizitza hobe baten bila doazen bi ezkonberri bikote aurkezten dizkigu. Lau lagun hauek amets europarrak ordea, mugako pasabidean berta behera geratuko dira bezperan kosovon gertatutako atentatu baten ondorioz atxilotzen dituztenean

welcomeDonostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aste honetan ikusi dugun Welcome drama ere gaurtik ikusgai da zinema-areto guztietan eta aurrekoarekin antzekotasun handia duen istorioa kontatzen digu, gainera.

17 urteko Billalek Irango Kurdistangoa izanik, Ekialde Hurbila eta Europa osoa zeharkatu ditu Ingalaterran dagoen andregaiarekin elkartu ahal izateko. Mantxako Kanala zeharkatzear dagoenean, ordea, arazo burokratikoak tarteko, galerazi egiten diote pasabidea. Europa kontinentala eta Ingalaterra banatzen dituen itsaso zatia igeri zeharkatzea erabakitzen du orduan Billalek eta Simon igeriketa irakaslearen babesa izango du horretarako.

eldiaquediossefuedeviajeHurrengoa ere ez da, ez, istorio goxoa; Le jour ou Dieu est parti en voyage (jainkoak bidaia abiatu zuen eguna), Ruandako gatazka etniko ankerretan girotutako istorioa.

1994an kokatzen gaitu Frantzia eta Belgikaren arteko koprodukzio honek. Hutu eta Tutsien arteko triskantzak hasiak dira dagoeneko eta atzerritarrak herrialdetik ihesi doaz.

Belgiar familia bateko kideek Ruanda utzi aurretik etxeko ganbaran babeslekua prestatzen diote bertakoa den Jackelin haur zaindariari, baina bere senitartekoetatik urrun egotea jasan ezinik, bere herrira itzultzeko bide arriskutsuari ekingo dio neskak.  Bidean, hildako seme-alaben gorpuak topatuko ditu eta basoan hartu beharko du babes, harrapat ez dezaten

Emakumezko izena du hurrengo filmak eta Eduard Cortés zuzendari espainiarrarena da: Ingrid.

Hiri handi batean bizi den gizonezko bat erabat liluratuta dago bere bizilagun berriarekin, Ingrid izeneko artista bohemioa da; ederra eta misteriotsua aldi berean… baina magiaren mundu iluna gustoko duena.

en el limite del amorDrama ilunak alde batera utzi eta amodioari gorazarre egiten duen The Edge of love edo En el límite del amor drama erromantikoa segidan.

Maitasun triangelu bat: erpinetalo batean, Dylan Thomas Galesko olerkaria. Bestean, bi emakume: Vera Philips kantari liberala eta Caitlin Macnamara, neska alai eta abenturazalea. Edo beste modu batean esanda; Mathew Riis galaia, Keira Knightleyrekin eta Sienna Millerrekin.

Bigarren Mundu gerran Londresen girotutako istorio honetan, gizon bera maite duten bi emakumeak, aurkari izatetik, lagun izatera pasako dira.

fish tankFish Tank (arrainontzia) izena du hurrengo estreinaldiak: etxean zein eskolan elkarbizitza arazoak dituen hamabost urteko nerabe baten azalean jartzen gaitu Andrea Arnold Zuzendariak

Mia ez da inon eroso sentitzen; izaera arazoak ditu, etxean amarekin etengabeko liskarrak eta lagunek ere baztertu egten dute. Amak Connor gazte misteriotsua etxera ekartzen duenean Miaren eta bere amaren mundua irauli egingo da, maitasunaren aitzakian.

Italiar doinukoa da hurrengo drama edo komedia erromantikoa: Perdona si te llamo amor.

perdona si te llamo amor“Barka, kuttuna deitzen badizut” Federicco Moccia idazlearen best sellerean oinarritutako filma.

Alex serio eta arduratsuaren bizitza goitik behera iraultzen du Niki neska gazte alai eta maitakorrak.

Benetako maitasuna ezagutuko du orduan Alexek, baina zoriontsasunaren beldur, bere iraganeko andregaiaren ondora itzuliko da, neska gazteari bihotza apurtuz.

Komedia da gure garkoa azken proposamena ere: gezurra eta gezurretan ibiltzearen inguruko hausnarketa dibertigarriak egiten dituena: The invention of lying edo Increible, pero falso.

Imajina ezazue jende guztiak egia esaten duen mundu bat. Gezurra esatea ezinezkoa da, teknikoki increible pero falsogauzatu egiña.  Zer gertatuko litzatzateke bertan biziko bagina eta gezurretan ibiltzeko gaitasuna garatuko bagenu?

Eskrupulo gutxi dituen Mark Bellison protagonistak egoeera hori biziko du eta gezurrak tarteko, dirua eta ospea irabaziko ditu.

Baina gezurrak hanka motza du… eta benetako maitasuna agertzen zaionean, egia esan  beste irtenbiderik ez dio utziko bizitzak.

Ikusi nahi al duzu estreinaldi hauetakoren bat? Kontsulta itzazu filmen ordutegiak eta utzi hemen zure iruzkina!!!

‘Iron Man 2′ filmaren trailerra

2010(e)ko Apirilak 12 admin Iruzkinik ez

Apirilaren 30ean estreinatuko da gure zinemetan Iron Man 2 filma. Hementxe duzu trailer originala, jatorrizko bertsioan.

Zinemetako ordutegiak gure karteldegian!

Mickey Rourkeren argazki ikusgarria Iron Man 2 filmean

2009(e)ko Abuztuak 18 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Ikusgarri ageri da gizona ezta? Zer iritzi duzu? Joango al zinateke bera ikustera zinemara? Ba al duzu Iron Man 2 ikusteko intentziorik? Esaiguzu!!!

Iron Man 2 filmaren lehen irudia

2009(e)ko Maiatzak 4 Eider Jauregi Iruzkin 1

2010eko udan estreinatuko da istorioa, baina burdinazko gizonaren jarraitzaileek ezin zuten gehiago itxaron, eta horregatik, Paramount etxeak lehen irudia kaleratzea erabaki du zaleen jakinmina pixka bat asetzeko.

Robert Downey Jr. ageri da lehen irudi horretan. Izan ere, Downey Junior da berriz ere Tony Stark enpresaburu aberatsa, Iron Man edo Burdinazko Gizonak bizitza errealerako duen pertsonaia.

1963 agertu zen lehen aldiz Marvel unibertsoko heroia, Tales of Suspense 39. zenbakiko komikian. Urteak igaro dira geroztik, baina osasuntsu dago: komikietatik zinemara jauzi egin du eta 2010ean estreinatuko den bigarren zatiaz gain, hirugarren zatia ere prestatzen ari dira. 2011n estreinatuko da hori, The Avengers izango da titulua eta Downey izango da berriz ere Tony Stark.

Aktore ezagunaz gain, ondorengo izar hauek ere ikusiko ditugu Iron Man 2 filmean: Mickey Rourke (El luchador), Scarlett Johanson (Vicky Cristina Barcelona), Don Cheadel (Hotel para perros), Samuel L. Jackson eta Sam Rockwell (Frost contra Nixon), besteak beste.

Film hau gure zinemetara iritsi bitartean, ikusi zein diren azken estreinaldiak.

Mickey Rourke eta Scarlett Johansson “Iron Man 2″ filmean

2009(e)ko Martxoak 13 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Mickey Rourke errautsetatik berpiztu dela dirudi. Epe luzez zinema munduko glamurretik urrun egon eta gero berriz ere dir-dir egiten hasi da. Nabaria da bere aurpegian 90eko hamarkadaren hasieran boxeoko profesional gisa egin zuen ibilbidea. Jada ezer gutxi gelditzen zaigu liluratu gintuen galai horretatik. Hala ere, pozgarria da berriz ere izen handiko filmetan ikustea, gaiztoarena egiten bada ere.

Gehiago irakurri…