Artxiboa

‘hannah Montana’rekin etiketatutako sarrerak

Imajinatzen Miley Cyrus “Batgirl”en paperean?

2009(e)ko Uztailak 29 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Dirudienez, Hannah Montanako protagonistak ”Batgirl”en trajea jantzi eta krimenaren aurka borrokatzeko nahia adierazi du. Batmanen atal berria 2010ean hasiko dira grabatzen, hala aitortu zuen duela egun batzuk Gary Oldmanek. Aktoreak gaineratu zuen ikusleek zerbait gehiago itxaron beharko dutela filma zinema-aretoetan ikusteko, baina produkzioa 2010. urtean zehar hasiko dela.

Hollyscoop webgunearen arabera aktore eta abeslaria entzunaldi batera aurkeztu zen Batgirl pertsonaiaz jantzita eta harrituta utzi zituen Warnerreko zenbait exekutibo. Warnerren gertuko iturriek honela deskribatu dute momentua: “Miley logelan saltoka hasi zen eta berak idatzitako lerro batzuk oinarri hartuta antzezpen txiki bat egin zuen. Hala ere, zenbaitek ez dakite aipaturiko rola betetzeko adinako aktore ona den ala ez.”

Momentuz, Disneyko izarrak eta ezta bere ordezkariek ere ez dute inolako adierazpenik egin.

Batmanen hirugarren atala
Tim Burtonek eta Joel Schumacherrek grabaturiko filmen ostean Christopher Nolanek hartu zuen Batman frankiziaren erantzukizuna. 2005ean estreinatu zen Batman Begins eta hiru urte geroago heldu zen El caballero oscuro. Bigarren hori historian diru gehien bildu duen bigarren filma da, orotara 703 milioi euro bildu baitzituen mundu osoan.

Konfirmatuta: Lobeznok eta Hannah Montanak elkarrekin lan egingo dute

2009(e)ko Uztailak 2 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Zein hobeto mutante amorratu eta basatia baino Hollywooden bidea irekitzen hasteko? Gauza bera pentsatuko zuen Miley Cyrus aktoreak ere. Aktoreak Hannah Montanaren rola eta irudi goxoa albo batera utzi nahi ditu.

Hollywoodek Hugh Jackman (X-Men Origenes: Lobezno) eta Miley Cyrus bezalako aktore ezberdinak batuko ditu, El guardaespaldas filmaren bertsio eraberrituan.

Duela hilabete hasi ziren zurrumurruak. Jackman eta Cyrus elkarrekin bazkaltzen ikusi zituzten Kaliforniako jatetxe batean. Hasiera batean, Cyrusek Lobeznoren beste atalen batean parte hartzeko aukeraz hitz egin zen, baita elkarrekin musikal bat egiteko aukeraz ere. Azkenean El Guardaespaldas filmaren bertsio berriak batuko ditu bi aktoreak.

Variety aldizkariak argitaraturiko informazioaren arabera, 1992an Kevin Costner eta Whitney Houston protagonistatzat izan zituen filmaren gidoian oinarrituta dago filma. Gidoiak aldaketa batzun jasan ditu eta Matt Lieberman izan da aldaketok egiteko arduraduna. Jackman polizia bat da. Bahitzeko mehatxua duen oinordeko aberatsaren rola beteko du, bien bitartean, Miley Cyrus aberats baten alaba da. Polizian nerabea babestekoz eregina izango du.

Oraindik ez da zabaldu ez filmaketaren hasiera egunik, ez estreinaldiaren datarik eta ezta zuzendariaren izenik ere.