James Mangold zuzendariak zuzentzen duen Knight & Day akziozko komedian Tom Cruise eta Cameron Diaz izango dira bi protagonistak. Egun hauetan ari dira grabaketa lanetan Bostonen eta Cruisez eta Diazez gain, aktoreen zerrendan daude Peter Sarsgaard, Viola Davis eta Olivier Martinez.
Emakume bakarti baten bizimodua goitik behera aldatuko da hasiera batean kalterik gabekoa dirudien hitzordu baten ondoren. Espioi batek energia infinitoaren giltza duen indar handiko bateria bat babesteko kontratatuko du.
Orain grabaketetan murgilduta dago lan-taldea eta 2010eko uztailaren 2an zinema-aretoetara heltzea aurreikusten dute.
Aktore estatubatuarra eta lantalde osoa gaur helduko dira Erromara Comer, rezar, amar filmeko zenbait sekuentzia filmatzeko. Erromara heldu aurretik beste zenbait eszena grabatu dituzte New Yorkeko hainbat auzotan. Erromatik Indiara mugituko da talde osoa eta handik Balira azkenik.
Filma izen bereko Elizabeth Gilberten liburu autobiografikoan oinarrituta dago. Ryan Murphyk zuzentzen du filma eta banaketa gogor baten ondoren bost kontinenteetan zehar bidaia abiatzen duen pertsonaiaren bizitza kontatzen du.
Julia Robertsen alboan lan egin dute Javier Bardem (Vicky, Cristina, Barcelona) eta Richard Jenkins (The visitor) aktoreek. Epeak betetzen badira, filma 2011n izango dugu ikusgai zinema-aretoetan.
Tom Cruisen emaztea bere hurrengo filma grabatzen ari da, Don´t be afraid of the dark beldurrezko filma, hain zuzen ere. Atzo ezbehar bat izan zuen filmeko eszenetako bat grabatzen ari zela. Zorionez onik atera da, baina ikara barnean du oraindik. Radaronlinek dioenaren arabera, eszena bat grabatzen ari ziren eta aldez aurreko abisurik gabe autoko bateria lehertu zen. Segituan ke laino handi bat sortu zen eta segundu gutxira sua piztu zen.
Ezbeharrak hunkituta utzi du aktorea eta eguna libre hartu zuen gertaturikoa ahazteko. Bien bitartean, efektu berezietako teknikoek eztanda zerk eragin zuen ikertu zuten. Zorionez, Katie ez zegoen autoaren barruan leherketa gertatu zen unean eta ondorioz, ez zuen zauririk izan.
Katiek beste hainbat eszena grabatu ditu leherketaz geroztik, baina grabaketetako segurtasunaren gainean hausnartzera eraman du aktorea. Istripuaren eszena geroago grabatuko dute, lehen ordu hauetan oso urduri baitago Holmes.
Piratas del Caribe sagaren laugarren atalaren grabaketa lanak 2010eko apirilean edota maiatzean hastea aurreikusita dagoela. Hala aurreratu du Disney etxeko Oren Aviv produkzio buruak Coming Soon webguneari eginiko elkarrizketa batean. Oren Avivek gaineratu du filma 2011n estreinatzea espero dutela eta trilogia berri baten hasiera izan daitekeela.
Proiektuan parte hartuko du beste behin Johnny Depp aktoreak Jack Sparrow kapitainaren rolean. Duela gutxi estatubatuarrak laugarrenez Sparrowen rola betetzeko prest zegoela adierazi zuen. Ziurrenera, Gore Verbinskyk eta Geoffrey Rushek ere proiektuan parte hartuko dute, beste behin, zuzendari eta aktore gisa, hurrenez hurren. Bestalde, ez dago argi Orlando Bloomek parte hartuko duen eta ez dirudi Keira Knightley bertan izango denik, birritan adierazi baitu ez duela sagara itzultzeko asmorik.
Katie Holmes, Tom Cruise eta euren harremanetik jaio zen Suri hiru urteko haurra atzo heldu ziren Melbournera jet pribatu batean. Izan ere, Katie Holmesek astelehenean hasiko ditu Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanak. Suspentseko filma 1973ko telebistako film batean oinarrituta dago.
Tom Cruise, Katie Holmes eta Suri euren alaba Melbourneko luxuzko apartamentu batean esnatu dira gaur. Etxe berean egongo dira Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanek irauten duten bitartean. Crown Towers hotelaren goiko aldean dagoen suite ikaragarri horrek maiordomoak, umezainak eta garbitzaileak izango dituzte euren esanetara. Filmaren gidoia Guillermo del Toro mexikarrak idatzi du.
Filma Melbourneko kaian grabatuko da. Gazte bat aitaren eta honen neska-lagunaren etxera doa bizitzera. Etxe berrian deabru itxurako izakiekin bizi dela konturatuko da.
Aktore australiarra Robin Hooden azalean sartuko da, oraindik izenbururik ez duen Ridley Scotten hurrengo filmean.
Robin Hoodek Ricardo erregearen zerbitzura lan egiten du eta Frantziako tropen aurkako borrokan parte hartuko du. Ricardoren heriotzaren ostean, Robin Nottinghamera mugituko da. Hiri horretan neurriz gaindiko zergak eskatzen ditu jaun eta jabe den sheriffak. Izaera handiko alargun batekin maiteminduko da. Anderearen begirunea irabazteko mertzenario talde bat bilduko du. Talde sortu berria koroa xirikatzen hasiko da, harik eta sheriffaren agindupean eginiko bidegabekeriak zuzentzeko.
Film berria Ingalaterran grabatzen ari dira eta orain bertan La sombra del poder filmean ikusi ahal dugun Russell Crowen alboan lan egingo dute Cate Blanchettek (El curioso caso de Benjamin Button), Vanesa Redgravek, Mark Strongek, Oscar Isaacek (Che, el argentino), Lea Seydouxek, Scott Grimesek, Kevin Durandek eta Alan Doylek.
Produkzio fasean dagoen filma 2010eko maiatzean helduko da zinema-aretoetara. Zinema gustuko baduzu ezagutu itzazu azken albisteak.