Artxiboa

‘estreinaldiak’rekin etiketatutako sarrerak

‘Angeles y Demonios’ ala ‘Noche en el Museo 2′?

2009(e)ko Maiatzak 25 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Bi estreinaldi horietako zein gustatzen zaizu gehien? Bien ala biak arrakasta itzela izaten ari dira eta lehia bizia daukate txarteldegi nahiz diru-bilketa alorrean.

Asteburu honetan ikusmin handia zegoen AEBetako bi estreinaldirekin zer gertatzen zen ikusteko. Batera pantailaratu dituzte, izan ere, Noche en el Museo 2 eta Terminator Salvation. Azkenean, Ben Stillerrek irabazi du apustua, 53,3 milioi dolar lortuz baina Christian Balek ere ez da batere gaizki geratu, bigarren postua eta 43 milioi dolar eskuratzera lortu baitu estreinaldi astean.

Star Trek izan da hirugarrena ranking horretan eta laugarren geratu da Angeles y Demonios, aurreko astean -estreinatu zenean- lider izan zen filma. Lehen astean 48 milioi dolar eskuratu zituen eta bigarren aste honetan 26.

Espainiako Estatuari dagokionez, Angeles y Demonios maiatzaren 15ean estreinatu zen, txarteldegiko lehen postua lortuz 5,1 milioi euro bilduta. Espainian 1,5 eta 3,5 milioi artean izaten da normalean asteko film arrakastatsuena eta bistakoa da Tom Hanksen azken abenturak erruz gainditu duela zifra hori.

Iragan berri den asteburu honetan estreinatu da Noche en el Museo 2 eta kasu honetan ez du Hanks gainditzea lortu, bigarren astea izanagatik 2,91 milioi euro eskuratu baititu Hanksek. Ben Stiller bigarren geratu da 1,95 milioirekin.

Frantzian ere bi film horiek dira lehiaren punta-puntan dabiltzanak.

Astebete pasatxo geratzen da Terminator Salvation estreinatzeko hemen (ekainak 5). Lortuko al du Angeles y Demonios filmak gorenean jarraitzea ala Noche en el Museo 2k aurreratuko du asteburu honetan?

Bi film horietakoren bat ikusi baduzu, emaguzu zure iritzia!

Izan zaitez kritiko

2009(e)ko Martxoak 30 Onintza Aiestaran 2 iruzkin


Ostiralean Hegoaldeko zinema-aretoetan 8 film berri estreinatu ziren. Ostiralero karteldegira iristen diren pelikula kopuruarekin alderatuta, ohi baino gehiago iritsi dira. Hala ere, nola aukeratu hainbesteren artean? Ondorengo filmeetakoren bat ikusteko parada izan baduzu emaiguzu horren gaineko zure iritzia. Honela, zinema-aretora joateko asmoa duen zinezale horri errazago egingo zaio hautatzea.

Confesiones de una compradora compulsiva.

Street fighter: la leyenda.

Mentiras y gordas.

Traidor.

La vida secreta de las abejas.

Retorno a Hansala.

Animal channel.

Superpoli de centro comercial.

Animatu eta parte hartu!

Zinema-aretoetako karteldegia

2009(e)ko Martxoak 18 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez


Zinema espainiarra, Pedro Almodovar edota Penelope Cruz gustuko duzuenek ezin duzue hutsik egin Los abrazos rotos filmarekin zinema-aretoetan duzuen hitzorduarekin.

Komedia erromantikoez gozatu eta zinema-aretoetan negar egiteko gogoz bazaudete bi aukera dituzue, biak Holywoodetik datoz: Una pareja de tres eta Duplicity.

Hollywooden egiten dena atsegin ez baduzu eta zinema independiente onenaren zalea bazara, zure aukera Capitan Abu Raed da.

Azkenik, orain arteko guztiak konbentzitu ez bazaitu eta maitasunak adinik ez duela uste baduzu hurreratu gertuen duzun zinema-aretoera eta ikusi En el septimo cielo film alemaniarra.

Gozatu film onenekin eta irteeran eman zure iritzia gune honetan.

Zine kritikari hoberena, zu zeu

2009(e)ko Martxoak 16 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez


Zinema-aretotik barre algaraz irtetea gustuko duen horietakoa bazara bi aukera: Hotel para perros edo Los muertos van deprisa.

Amores perros, 21 gramos eta Babel filmak gustuko izan bazenituen ez galdu hiru pelikulon gidoigileak zuzendu duen lehen lana: Lejos de la tierra quemada.

Nazismoaren ondorengo demokraziaren berri izan nahi baduzu, ikusi: Raf Facción del Ejercito Rojo filma.

Zer gertatuko litzateke Lurrean ikusten duen pertsona bakarra bazina? Ezagutu hurbiletik sentipenok A ciegas filmean.

Underworld sagako lehen bi atalak ikusi badituzu ezin duzu gudaren jatorria ikusi gabe gelditu. Underworld: la rebelión de los licántropos.

Zinema independentearen zalea bazara… The visitor

Aurretik aipaturiko ezerk konbentzitu ez bazaitu… La ecuación del amor y de la muerte

Karteldegian dauden filmeetako bat ikusteko parada izan baduzu asteburuan, utzi aipu bat gure blogean.