Artxiboa

‘eclipse’rekin etiketatutako sarrerak

Mundialak izugarrizko jipoia eman dio Zinemari

2010(e)ko Ekainak 30 admin Iruzkinik ez
Fernando Llorente España-Portugal partidan, ekainaren 29an

Fernando Llorente España-Portugal partidan, ekainaren 29an

Mundialak telebistako pantailari so ditu, antza denez, ikusle guztiak eta horrek izugarrizko eragina izan du zinemetan.

Azken asteburuko takilla datuak azken hamarkadako baxuenak izan dira: 500.000 lagunek bakarrik ikusi dute filmaren bat asteburu honetan Espainiako zinemaren batean; eta datu horiek eskutan, azken 8 urteotako ekainik “tristeena” izan omen da hilabete hau.

Munduan, dena dela, ez da fenomeno bera errepikatu, eta Latinoameriketan nahiz AEBetan oso emaitza onak izaten ari dira estreinaldietako filmak.

Marmaduke izan da gurean, asteburuko ikusle apurrak bildu dituen filma eta oraindik hemen estreinatu ez den Grown Ups, berriz, AEBetako filmik ikusiena, ikusle kopuru handia lortuz, gainera.

Gaur bertan Eclipse, Crepusculo sagako hirugarren filma, estreinatuko da Espainiako Estatuko zinemetan eta horrek bultzada bat ematea espero dute zinema arduradunek. Ea bada!!

Ikusi zinema-programazioa eta ez hutsik egin!!

Gero eta gutxiago geratzen da ‘Eclipse’ filma iristeko

2010(e)ko Ekainak 22 admin Iruzkinik ez

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart aktoreak Eclipseren promozioan buru belarri sartuta dabiltza.

Astelehen honetan, adibidez, aurkezpen jendetsua egin zuten Suedian, Estocolmen. Eta Europan zehar jarraituko dute hurrengo asteetan ere.

Zaleak irrikitan ari dira Crepusculo sagako hirugarren alea iristeko, baina gero eta gutxiago geratzen zaie.

Izan ere, ekainaren 30ean iritsiko da filma euskal zinemetara.

Ikusi trailerra!!

‘Crepusculo’ren istorioak bosgarren atala izan dezake

2009(e)ko Abuztuak 24 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Zorioneko dira Crepusculo sagaren jarraitzaileak. Izan ere, baliteke lau film beharrean bost izatea. Boo Boo Stewart aktore gazteak harrotu ditu balizko bosgarren atalaren gaineko zurrumurruak. Hala esan zuen Access Hollywoodi eginiko adierazpenetan: “Luna nuevaren ostean hiru film gehiago izango dira: Eclipse, Amanecer eta baliteke beste bat ere izatea.”

Asmoa Sony etxeak Harry Potterrekin egin duena errepikatzea da, kasu honetan Stephene Meyer idazlearen Amanecer liburua bitan banatzea. Meyerren laugarren liburuak bi film egiteko adina material biltzen du bere baitan. Lau liburuetan lodiena eta trinkoena da, 800 orrialde baino gehiagorekin.

Summit Entertaiment ekoiztetxeak aktore gaztearen adierazpenak gezurtatu ditu, baina ez du aukerarik baztertu: “Aktoreak frankiziarekiko eta bere rolarekiko duen garra estimatzen dugu, baina film kopuruaren gainean egin duen iruzkina ez da zuzena.” Ekoiztetxeak ikusleen esku utzi du sagaren etorkizuna: “Aukera guztiak hor daude. Hala ere, orain buruan dugun gauza bakarra Meyerren ikuspuntua ahalik eta hobekien islatzea da eta geroago ikusiko dugu ikuslegoak non bukatzea nahi duen.”

Luna Nueva datorren azaroaren 18an helduko da zinema-aretoetara. Eclipse filma grabatzen ari dira une honetan eta momentuz azken filma izango zena 2011n estreinatzea aurreikusten da.

Bryce Dallasek ordezkatuko du Rachelle Lefevre ‘Eclipse’n

2009(e)ko Uztailak 30 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Crepusculo sagako Summint Entertainmetn produkzio-etxeak aditzera eman duenez Crepusculon eta Luna nueva filmetan ageri zen Rachelle Lefevrek ez du Eclipsen parte hartuko. Victoriaren rola betetzen zuen Lefevreren ordez Bryce Dallas arituko da.

Produkzio-etxeak helarazitako komunikatu baten arabera, Lefevrek ez du Victoriaren rola betetzen jarraituko agenda arazoak tarteko.

Spiderman 3 edota Terminator Salvation filmetan parte hartu duen Bryce Dallasek ordezkatuko du Lefevre Crepusculoren hirugarren atalean. Abuztuan hasiko dira Eclipseren grabaketa lanak Vancouverren David Sladeren zuzendaritzapean.

Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

Xavier Samuel, ‘Eclipse’ filmeko banpiro berria

2009(e)ko Uztailak 21 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Crepusculo sagako Eclipse hirugarren atalak badu partaide berri bat: Xavier Samuel aktore australiarra, hain zuzen ere. Film horretan Riley banpiroaren rola beteko du.

Aktore australiarra zinemako sagarik arrakastatsuenetako bateko partaide izango da. Besteak beste, Robert Pattinson, Edward Cullen, Kristen Stewart edota Bella Swan aktoreen alboan lan egin ahal izango du.

Riley Bellaren eta Edwarden unibertsitatera heldu berri da eta Victoriaren lagun egingo da Bella albo batera uzteko. Bellak Jacoben eta Edwarden artean aukeratu beharko du eta badaki bere erabakiak banpiroen eta giza otsoen arteko guda berpiztu dezakeela.

Abuztuan hasiko dira Crepusculo sagako hirugarren filma grabatzen Kanadako Vancouver hirian. David Slide izango da zuzendari eta zinema-aretoetara 2010eko ekainean heltzea aurreikusten da. Melissa Rosenberg izango da Eclipse filmeko gidoilaria, Crepusculo eta Luna nueva filmetan gertatu bezala.

Zinema gustuko baduzu, kontsulta itzazu zinema-aretoetako ordutegiak.

‘Crepusculo’k ez du etenik eta spin-offa izan dezake

2009(e)ko Uztailak 7 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Summit Entertainmenteko zuzendaritzako kideak Crepusculoren arrakasta luzatzeko asmotan dira. Luna nueva bigarren liburuan agertzen den Volturi banpiro klana oinarri hartuta spin-off bat egiteko asmoa dute.

Beverly Hillsen ospatu zen Vision Awardsen baitan eman zuten berria Wyck Godfrey, Greg Mooradian eta Guy Oseary produktoreek. Izan ere, orduan aurreratu zuten posible zela Amanecer filma Crepusculoren amaiera ez izatea.

Ildo horri eutsiz produktoreek saga jarraitu nahi dutela adierazi zuten, baina Bellaren eta Edwarden arteko istoriotik urrunduta. Balizko istorio horretan Volturi familia izango litzateke protagonista. Volturi familia antzinako banpiro italiarren klan boteretsua da. Aipaturiko familia gainerako odol zurruputzaileek zelatatzeaz arduratuko da.

Balizko spin-off horretako protagonistak Michael Sheen (Underworld: la rebelión de los licántropos) eta Dakota Fanning (La vida secreta de las abejas, Push) lirateke. Luna nueva filmean ere agertzen dira, baina bigarren mailako rola betetzen dute. Bi aktoreok gainera badute nahikoa pisu eta ospe era honetako film arrakastasu bat eusteko. Bien bitartean, Crepusculoren bigarren atala urte amaieran helduko da zinema-aretoetara.

Zinema gustuko baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

‘Eclipse’, ‘Crepusculo’ren hirugarren atala, grabatzen hasiko dira

2009(e)ko Uztailak 2 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Eclipseren filmazio lanak badu hasiera eguna. Robert Pattinson, Kristen Stewart eta gainerako protagonistak datorren abuztuaren 17an hasiko dira Eclipse grabatzen Vancouverren Summit Entertainment produktoraren arabera.

Grabaketa lanak hilabete eta erdi geroago amaitzea aurreikusten da, urriaren 31n, hain zuzen ere. Hirugarren atala David Slade zinegileak zuzenduko du eta 2010eko ekainean helduko da AEBetako zinema-aretoetara.

Zuzendari britainiarrak Chris Weitzen lekukoa jasoko du. Izan ere, Weitz da urtea amaitu aurretik estreinatuko den Luna nuevaren zuzendaria. Pattinson eta Stewart aktoreez gain, Dakota Fanning (Push, La vida secreta de las abejas) eta Michael Sheen (Underworld: la rebelión de los licántropos) aktoreek ere hartuko dute parte Crepusculoren bigarren atalean.

Crepusculoren saga Amanecer Meyerren laugarren liburuarekin itxiko da. Amanecer ere film bihurtzea aurreikusita dago, baina oraingoz ez dakigu zuzendariaren izenik.

Hala ere, Amanecer eta Eclipse filmen aurretik helduko da zinema-aretoetara Luna nueva. Azaroaren 20rako aurreikusita dago estreinaldia.

Crepusculo saga 2011rako amaituta izango da

2009(e)ko Apirilak 24 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Summit Entertainmet ekoiztetxeak bosgarren martxa sartu eta ”Crepúsculo”ren saga 2011rako amaitzea aurreikusten dute eta ez 2013rako, hasiera batean iragarri zuten bezala.

Egun ”Luna nueva” bigarren filmaren grabazio lanetan buru belarri dabiltza ekoiztetxekoak, baina bien bitartean ”Eclipse” hirugarren lanaren aurreprodukzio lanetan ere ari dira. David Slade zuzendari britainiarrak izango du sagako hirugarren filma zuzentzeko ardura; Variety aldizkari espezializatuak zuzendari postua ”El orfanato” zuzendu zuen Juan Antonio Bayona espainiarrarentzat zela iragarri bazuen ere.

Summitek film bakoitzerako zuzendari bana aukeratzea erabaki du. Catherine Harwickek zuzendu zuen ”Crepúsculo” eta Chris Meitz gauza bera egiten ari da ”Luna nueva” bigarren zatiarekin.

2010ko udaberrian grabatzen hasiko dira ”Amanecer” izeneko sagako laugarren eta azken zatia eta beranduenera, 2011n zinema-aretoetan izango dugu ikusgai.