Tom Cruisen emaztea bere hurrengo filma grabatzen ari da, Don´t be afraid of the dark beldurrezko filma, hain zuzen ere. Atzo ezbehar bat izan zuen filmeko eszenetako bat grabatzen ari zela. Zorionez onik atera da, baina ikara barnean du oraindik. Radaronlinek dioenaren arabera, eszena bat grabatzen ari ziren eta aldez aurreko abisurik gabe autoko bateria lehertu zen. Segituan ke laino handi bat sortu zen eta segundu gutxira sua piztu zen.
Ezbeharrak hunkituta utzi du aktorea eta eguna libre hartu zuen gertaturikoa ahazteko. Bien bitartean, efektu berezietako teknikoek eztanda zerk eragin zuen ikertu zuten. Zorionez, Katie ez zegoen autoaren barruan leherketa gertatu zen unean eta ondorioz, ez zuen zauririk izan.
Katiek beste hainbat eszena grabatu ditu leherketaz geroztik, baina grabaketetako segurtasunaren gainean hausnartzera eraman du aktorea. Istripuaren eszena geroago grabatuko dute, lehen ordu hauetan oso urduri baitago Holmes.
Katie Holmes, Tom Cruise eta euren harremanetik jaio zen Suri hiru urteko haurra atzo heldu ziren Melbournera jet pribatu batean. Izan ere, Katie Holmesek astelehenean hasiko ditu Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanak. Suspentseko filma 1973ko telebistako film batean oinarrituta dago.
Tom Cruise, Katie Holmes eta Suri euren alaba Melbourneko luxuzko apartamentu batean esnatu dira gaur. Etxe berean egongo dira Don´t Be Afraid of the Dark filmaren grabaketa lanek irauten duten bitartean. Crown Towers hotelaren goiko aldean dagoen suite ikaragarri horrek maiordomoak, umezainak eta garbitzaileak izango dituzte euren esanetara. Filmaren gidoia Guillermo del Toro mexikarrak idatzi du.
Filma Melbourneko kaian grabatuko da. Gazte bat aitaren eta honen neska-lagunaren etxera doa bizitzera. Etxe berrian deabru itxurako izakiekin bizi dela konturatuko da.
Tom Cruisen emaztea den Katie Holmesek Don´t Be Afraid of the Dark filmean hartuko du parte. Guillermo del Torok egin du gidoia eta 1973ko telesail batean oinarritu da horretarako. Hala ere, estiloari dagokionez Latchkey´s Lament film laburra hartu du oinarritzat.
Gazte bat bere aitaren eta honen bikotearen etxera doa bizitzera. Bere aita deabruzko izakiekin bizi dela konturatuko da. Mark Johnsonek, Guillermo del Torok eta Matthew Robinsek produzitu dute filma eta Troy Nixey da zuzendaria. Zuzendariak komikiaren munduan egin du bere ibilbide profesionala eta zinegila gisa egiten duen lehen lana da.
Johnson eta Del Toro produktoreak beste proiektu batean lanean ari dira. Hater izango du izenburu filmak eta izen bereko David Moodyren beldurrezko eleberrian oinarrituta dago. Badirudi, El orfanato zuzendu zuen Juan Antonio Bayona izango dela filmeko zuzendaria.
Del Toro lanez gainezka dago. Une honetan The Hobbit filma prestatzen ari da. Guillermo Del Toro J.R.R. Tolkien idazlearen eleberria egokitzen dabil Peter Jacksonekin batera. Filmaren grabaketa lanak datorren urtean hasiko dira. Guillermo Del Torok produzitutako film bat ikusgai dago une honetan zinema-aretoetan: Rudo y Cursi, hain zuzen ere.