Artxiboa

‘Disney’rekin etiketatutako sarrerak

Warnerrek DC Enternainment sortu du Disneyri kontra egiteko

2009(e)ko Irailak 14 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Disneyk Marvel erosi ostean, Warnes Bros.ek atzean ez geratzea erabaki du eta DC Entertainment sortu du, DC Comicsen pertsonaiak zinemara eramateko helburuz.

DC Entertainment ez da, ordea, DC Comicen superheroiak zinemara eramateaz bakarrik arduratuko, bideojoko, telebista, Internet eta argitaletxeen munduan ere tokia egin nahi dute eta hilero-hilero komiki-istorio berriak kaleratuko dituzte.

Zinemari dagokionean, Batmanen sagarekin jarraituko dute El caballero oscuro filmaren arrakastaren ondoren. Batmanen atal berriaren aurretik, baina, Jonah Hex iritsiko da gure pantailetara, Josh Brolin, Megan Fox eta John Malkovich protaginista dituen westerra (2010), uztail erdialdera grabaketak hasi dituen The Losers, Ryan Reynolds protagonista izango duen The Green Lanter (2011) eta Guy Ritchiek zuzenduko duen Lobo, besteak beste.

Wonder Womanen moldaketa ere asmo horien artean dago eta zinemara eraman nahi dituzte Flash, Shazam eta Aquaman bezalako pertsonaiak ere. Eta hori guztia, Liga de Justicia, Batman eta Superman elkarrekin izango dituen filma kontuan hartu gabe.

Horiek denak iritsi bitartean, aprobetxatu egun zineman ditugun filmak ikusteko!

Disney berritasunez beteta dator!

2009(e)ko Abuztuak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Egun gutxi falta dira uda agurtu eta egunerokotasunera itzultzeko. Ikastetxeetako gelak haurrez beteko dira eta nagusienak lanera itzuliko dira. Irailarekin batera ere udan zehar erdi hutsak egon diren zinema-aretoak filmez eta jendez beteko dira. Ikasturtearekin batera, zure gustuko izan daitezkeen filmak iritsiko dira zinema-aretoetara Disneyren eskutik.

Irailaren 9an, espiotza lanetan aritzen diren akuriak zinema-aretoetara iritsiko dira G-Force filmean. Irailaren 2an zen estreinatzekoa baina Disneyk astebetez atzeratzea erabaki du. Beraz, gogoan izan, punta-puntako teknologia darabilten animaliatxo hauek lanean buru-belarri ikusi nahi badituzue, irailaren 9tik aurrera izango duzue horretarako aukera.

Jonathan Mostow zinegileak zuzentzen duen Los sustitutos filma irailaren 25era aurreratu da, hasiera batean urriaren 23rako aurreikusita bazegoen ere. Aktoreen zerrendan Bruce Willis eta Radha Mitchell nabarmentzen dira. Aste berean iritsiko da zinema-aretoetara Saw beldurrezko sagaren seigarren atala. Aurreko bi filmekin batera Toy Storyren abenturak 3 dimentsiotan ikusteko aukera izango duzue.

Azaroari hasiera emateko Greg Mottolaren Adventurland izango dugu ikusgai. Azaroaren erdialdera, hilaren 13an hain zuzen ere, Cuento de Navidad filma estreinatuko da zinema-aretoetan. Gabon gau berezia izango du Scrooge gaizkileak, baina benetan zer gertatzen zaion jakiteko, azaroaren 13ra arte itxaron beharko duzu.

Johnny Depp, “Piratas del Caribe”ren laugarren filma egiteko irrikitan

2009(e)ko Ekainak 23 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Johnny Deppek laugarren aldiz Jack Sparrowen rola betetzeko prest dagoela adierazi du, baldin eta gustuko gidoia aurkezten badiote.

Deppek pertsonaia maite duela adierazi du eta beste behin bera interpretatzeko aukerarik badu, saiatzea gustatuko litzaioke beti ere istorioakbere espektatibak betetzen baditu. Adierazpenok egin ditu Enemigos publicos bere film berriaren aurkezpenean.

“Ezbairik gabe zinema ez da perfektua. Piratas del Cariberen lehen zatiak identitate propioa izan zuen eta bigarrenak eta hirugarrenak ere euren identitatea zutela imajinatzen dut. Hala ere, tramak nahasmena eragin zuen hor zehar entzun dudanez.”

Estreinaldirako datarik ez badago ere, Disney etxeak eta Jerry Bruckheimer produktoreak Piratas del Cariberen laugarren filma egingo dutela diote zurrumurruek.

Zinema gustuko baduzu jakin ezazu zeintzuk diren asteko estreinaldiak.