Artxiboa

‘Daniel Craig’rekin etiketatutako sarrerak

Lobezno eta James Bond elkartuko dira Broadwayko agertokian

2009(e)ko Uztailak 10 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Bikote arraro hori igoko da Broadwayko antzeztokietara. Hugh Jackman X-Men Origenes: Lobezno filmeko protagonista eta egungo James Bond izango dira A Steady Rain antzezlaneko protagonistak. Biek Chicagoko bi polizien rola beteko dute.

40 urteko australiarra Broadwayra itzuliko da 2004an The Boy From Oz musikalean eginiko lanarengatik Tony saria irabazi eta gero. 41 urte dituen Daniel Craig aktorea Londresko zenbait antzerki produkziotan agertu izan da, baina honakoa da Broadwayeko antzeztokietan agertuko den lehen aldia.

A Steady Rain, Keith Huff Chicagoko antzerkigileak produzitu zuen. 2006an Broadwaytik kanpo antzeztu zen. Antzezlanak bi egunetan gertaturikoaren gainean Chicagoko bi poliziek dituzten bertsio ezberdinak kontatzen ditu.

Ea zer nola doakien 007 agenteari eta Lobeznori antzerkian. Zineman ikustea nahiago baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

Spielbergen Tintin 2011ko udazkenean helduko da zinema-aretoetara

2009(e)ko Maiatzak 29 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Steven Spielbergek zuzenduriko Las aventuras de Tintin: El secreto del unicornio filma 2011ko urria amaieran estreinatuko da mundu osoan. Bada salbuespen bat ordea, AEBetan urte bereko abenduan estreinatuko baita.

Paramount eta Sony banatzaileek nahiago izan dute filma AEBetan beranduago estreinatu. Izan ere, Tintin pertsonaiak AEBtatik kanpo arrakasta izateko aukera gehiago ditu, komikia 70 hizkuntza baino gehiagotara itzuli baita. Tintinen lehen abentura 1929an publikatu zen eta mundu osoan zehar 200 milioi aletik gora saldu dira.

Filma egiteko mugimenduak atzemateko gai den teknologia erabili dute, Beowulf filma imitatuz. Georges Reme ”Hergi” idazleak sorturiko pertsonaian oinarritutako filmak segida izango du. Izan ere, Peter Jackson El señor de los anillos filmeko zuzendariak egingo du sagaren bigarren atala. Baliteke, hirugarren atala ere Jacksonek egitea.

Billy Elliot gisa ezaguna egin zen Jamie Bell Tintin izango da oraingoan. Bere alboan lan egin dute ospe handiko Daniel Craig, Andy Serkis, Simon Pegg (Star Trek) , Nick Frost (Radio encubierta), Gad Elmaleh, Toby Jones eta Mackenzie Crook aktoreek.

Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure txokoak.

James Bond beltza izan al daiteke?

2009(e)ko Maiatzak 5 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Idris Elba aktore britainiarrak hurrengo James Bond izan nahi du. Urte hasieran La semilla del mal filmean ikusi ahal izan dugun aktoreak begi onez ikusiko luke superagentearen rola antzeztea. The Guardian egunkariari eginiko adierazpenetan Daniel Craigen ordezkoa izateko aukerak dituela adierazi du: ”Nork ez luke Bond izan nahi? Aukerak baditudan? Ez, baina horretarako behar den guztia dut. Korrika egiten, emakumeekin lakrikunkeriatan ibiltzen eta edaten ere badakit. Horrez gain, ingelesa naiz.”

Elbak 36 urte ditu eta Londres hiriko Hackney auzoan hazi da, aita Sierra Leonakoa da eta ama Ghanakoa baditu ere. Oraindik orain, Hackney auzoan bizi dira bere gurasoak. Idris Elba izugarrizko arrakasta izaten ari da Obsessed filmarekin AEBetan. Sean ”Diddy Combe” rapero ezaguna Elbaren bidean gurutzatu da, musikariak ere 007 agentea izan nahi baitu. Azken horrek ordea, desabantaila bat badu: ez da ingelesa eta ez du beharrezkoa den doinurik.

Orain arte Bond gizona izan den Daniel Craig britainiarraren iritziz Obama Etxe Zurira heldu ostean gizartea prest dago Bond beltz bat ikusteko.