Artxiboa

‘Crepusculo’rekin etiketatutako sarrerak

Luna nueva, Crepusculoren bigarren atala itxura hartzen ari da

2009(e)ko Ekainak 1 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gutxinaka-gutxinaka Luna nueva filmaren nondik norakoak ezagutzen ari gara. Hor goian ageri diren argazkiek filmeko une ezberdinak jasotzen dituzte. Lehenengoan Bella eta Edwarden arteko maitasun istorioak aurrera darraila ikusi daiteke. Bigarrenean Bella Laurent banpiroarekin topo egiten duen unea ikus daiteke. Topaketa horrek ondorio dramatikoak izango ditu.

Luna Nueva filmaren grabaketa lanek aurrera darraite. Italiako Montepulciano herrian ari dira grabatzen eta jende asko bertaratu da gertu-gertutik euren idoloak ikusteko.

Filma datorren azaroaren 20an helduko da zinema-aretoetara. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure tarteak.

‘Crepúsculo’ren bigarren atala zakarretara

2009(e)ko Maiatzak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Luna nuevaren gidoia AEBetako St. Louis hiriko ile-apaindegi bateko zaborrontzian agertu da. Gidoia aurkitu zuenak lehen unean dirua lortzeko erabiltzea pentsatu zuen. Hala ere, abokatuarekin hitz egin ostean, gidoia zegokionari itzultzea erabaki zuen. Summit Entertainmet ekoiztetxeko buruzagiek Luna nuevaren aurkezpenera gonbidatu dute ordainetan. Aipaturiko filma urte amaieran estreinatuko da zinema-aretoetan.

Luna nuevaren liburuaren alboan Remember Me deituriko proiektuaren gidoi bat agertu zen. Remember Meren grabaketa lanak udan hasiko dira eta aktoreen zerrendan dago Robert Pattinson banpiro gaztea.

Eta nola heldu zen Vancouverren grabatzen ari diren filmeko gidoia AEBetako St. Louis hirira? Uste guztien arabera Anna Kendrick dago horren guztiaren atzean. Anna Kendrick, Jessica da filmean, Bellaren laguna. Duela gutxi hegoaldeko hiriburuan izan zen Up In The Air filmaren grabaketan, horra azalpena.

Igaro zaitez zinemari eta zinema-aretoei eskainitako gure txokoetatik.

Ikusleek aukeratuko dituzte hurrengo MTV sariak

2009(e)ko Maiatzak 6 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

MTVk erabiltzaileen esku utzi du MTV Movie Awards sarirako filmak izendatzeko ardura. Publikoak emaniko sarietan ohikoa denez gazteenei zuzenduriko filmak izan dira aipatuenak.

Crepúsculo filma da hautagai nagusia 7 sari irabazteko aukera baitu. Bere atzetik daude Slumdog Millionaire 6 hautagaitzekin, High School Musical 3: Fin de curso bostekin eta El caballero oscuro laurekin.

Edizio honetan lehen aldiz ikusleek erabakiko dituzte hautagaiak, Van Toffler MTVko lehendakariak komunikatu batean jakinarazi duenez. 2.0 zinema sarietara heldu da: ”Crepúsculotik hasi eta Slumdog Millionaireraino urte honetako sari banaketa ekitaldia gure jarraitzaile sutsuenei dagokie.’

MTVko sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 31n izango da Los Angelesen eta telebista kateak zuzenean emango du.

Gehiago irakurri…

Crepusculo saga 2011rako amaituta izango da

2009(e)ko Apirilak 24 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Summit Entertainmet ekoiztetxeak bosgarren martxa sartu eta ”Crepúsculo”ren saga 2011rako amaitzea aurreikusten dute eta ez 2013rako, hasiera batean iragarri zuten bezala.

Egun ”Luna nueva” bigarren filmaren grabazio lanetan buru belarri dabiltza ekoiztetxekoak, baina bien bitartean ”Eclipse” hirugarren lanaren aurreprodukzio lanetan ere ari dira. David Slade zuzendari britainiarrak izango du sagako hirugarren filma zuzentzeko ardura; Variety aldizkari espezializatuak zuzendari postua ”El orfanato” zuzendu zuen Juan Antonio Bayona espainiarrarentzat zela iragarri bazuen ere.

Summitek film bakoitzerako zuzendari bana aukeratzea erabaki du. Catherine Harwickek zuzendu zuen ”Crepúsculo” eta Chris Meitz gauza bera egiten ari da ”Luna nueva” bigarren zatiarekin.

2010ko udaberrian grabatzen hasiko dira ”Amanecer” izeneko sagako laugarren eta azken zatia eta beranduenera, 2011n zinema-aretoetan izango dugu ikusgai.