Asko eta asko desiratzen daude Renee Zellwegerren azken filma iristeko. Izan ere, gure Bridget Jones, berriki Ejecutiva en apuros filmean ikusi duguna, izu-ikarazko istorio baten murgildu da oraingoan eta Expediente 39 izan omen daiteke urteko filmik beldurgarriena.
Zellweger Emily Jenkins da, gizarte zerbitzuetako langilea. Denetarik ikusi duela uste du kasu berri bat ematen dioten arte: Lillith Sullivan (Jodelle Ferland) 10 urteko neskatilaren kasua. Lilithen gurasoek alaba bakarra dute eta hala ere, hura hiltzen saiatzen dira. Emilyk salbatu egiten du eta berarekin eraman. Handik aurrera, benetako izua zer den ezagutuko du…
Film hau iritsi bitartean kontsulta itzazu ordutegiak!
Share on Facebook

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituela esaten da askotan, eta batzuetan hala da, bai. Goiko irudia ikusita, Lars Von Trierren azken filmak zeresana emango duela ez dago ukatzerik. Irudia nahiz filmaren izenburua ezagututa, ikusmina sortu du jada proiektuak. Semea hil ondoren saminean hondoratuta dagoen bikote batek baso erdian galduta dagoen txabola batera joatea erabakitzen du. Naturarekin harreman estuan bizi, eta horrek euren bihotz nahiz harreman hauskorra osatuko dituen itxaropena dute. Naturak bere bidea jarraitzen du, ordea, eta gauzak okerrera egiten dute.
Trierrek sexuen arteko ankerkeria landu du film honetan; eta horretako, beldurrean oinarritu da. Eta zuk, ikusleak, bietako nor den Antikristoa asmatu behar duzu” esan du Meta Louise Foldager ekoizleak.
Willem Dafoe eta Charlotte Gainsbourg dira Lars Von Trier zuzendari daniarraren thriller psikologiko honetako protagonistak.
Maiatzaren 29an estreinatuko da filma. Orain, ikusi zer dagoen gure zinemetan.
Share on Facebook
Zure iritzia