Artxiboa

‘Aurkezpena’rekin etiketatutako sarrerak

Johnny Deppen atzetik dabiltza “Enemigos publicos” filmean

2009(e)ko Ekainak 30 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

FBI primitiboaren etsai nagusia izango da Johnny Depp AEBetan hilaren 1ean estreinatuko den filmean. Michael Mannek zuzenduriko filmak banku lapur horren bizitzako azken urtea kontatuko du.

Depp John Dilingerren nortasunean barneratuko da. Aktore estatubatuarrak honela definitzen du bere pertsonaia: “Heroi existentziala zen, egunero azken lapurreta eguna zela zioen. Ez zen ukiezina, ez zen inozoa, baina etorkizunerako egitasmorik gabe bizi zen.” Aktoreak horrelako adierazpenak egin zituen Los Angelesen eginiko aurkezpenean.

Johnny Deppen iritziz, gaur egun oso zaila da mota horretako pertsonak aurkitzea: “Jendea beste mota batekoa zen lehen, bazegoen inozentzia puntu bat. Ez dakit bere antza izan dezakeen pertsonaren bat egon daitekeen, Marcos komandantea agian. Izan ere, Mexikoko indiarrak babesten saiatzen da eta gardentasunean eta inozentzian ere antzerakoa da.”

Dilingerren aurkaria Melvin Purvis FBIko agentea izan zen. Filmean Christian Bale aktoreak (El caballero oscuro, Terminator Salvation) du rol hori betetzeko ardura. Melvin Purvisek dirudi gaizkilea harrapatzeko gai den bakarra. Bale aktoreak Purvisen istorioarekiko benetako pasioa sentitzen duela aitortu zuen. Misioan zehar hainbat aldiz huts egin zuen. Azkenean, legea gailentzea lortu zuen, hala ere, FBI utzi zuen eta geroago bere buruaz beste egin zuen.

Enemigos públicos datorren abuztuaren 14an helduko da Hegoaldeko zinema-aretoetara.

Brunoren aurkezpen bitxiak

2009(e)ko Ekainak 22 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Sacha Baron Cohen herrialde bakoitzerako jantzi berezi bat erabili du. Aipaturiko trajeek harridura sorrarazi dute aktorea agertu den toki bakoitzean.

Hilaren 16an Pariseko Eliseoko zelaietan agertu zen. Agerraldi horretan filmeko Bruno pertsonaiaz mozorrotuta plazaratu zen.
Ekainaren 17an Londresera joan zen eta errege-guardiaren uniformearekin agertu zen Londres erdialdean.
Ostiralean Madrilgo Las Ventas zezen plazatik irten zen toreatzailez jantzita.
Igandean prentsaurrean biluzik zegoela zirudien mozorro batekin agertu zen.

Sacha Baron Cohenek uztailaren 10ean estreinatuko du bere lan berria zinema-aretoetan. Cohenek homosexual austriar baten rola beteko du. Cohenek Boratekin erdietsi zuen arrakasta errepikatzea espero du. Aipaturiko filmarekin Oscar sarietako bat irabazteko hautagaia izan zen eta komediako aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen.

Kontsulta ezazu zinemari eskainitako gure txokoa.

3, 2, 1, Goazen!

2009(e)ko Martxoak 12 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Zineman ere krisia begibistakoa da. Gaur bertan jakin dugu Espainiako zinema-aretoek 9 milioi ikusletik gora galdu dituztela 2008an. Hori dela eta, industriari bultzada ematea erabaki dugu “Zinemako estreinaldiak” izeneko blogarekin.

Bloga jadanik eitb.com-en baitan sorturik dauden zinema eta karteldegiaren gaineko atalen sostengu izango da. Hemen, asteko estreinaldien gaineko informazio osoa, asteko film ikusienen zerrenda, argazki eta film aurrerapen berrienak eta zinema munduko bitxikeria guztiak ezagutzeko parada izango duzu.

Blogosferako toki honetatik dei egiten dizuegu zinefilo guztiei aktiboki parte hartzera.

Categories: Sailkatugabeak Tags: