Artxiboa

‘Antonio Banderas’rekin etiketatutako sarrerak

Woody Allen bere proiektu berria grabatzen ari da Londresen Naomi Wattsen alboan

2009(e)ko Irailak 30 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Amaitu berri den Zinemaldiaren 57. ekitaldian lehiaketaz kanpo Woody Allenen Si la cosa funciona azken lana proiektatu da. Datorren ostiralean helduko da zinema-aretoetara aktore eta zuzendari estatubatuarraren azken filma, baina Allen dagoeneko datorren filma prestatzen ari da. Une honetan, Woody Allen Londresen da oraindik izenbururik ez duen film berria grabatzen. Allenek ez omen du argi oraindik filmaren izenburua eta behin betiko muntaiaren ondoren erabakiko omen du titulua: “Ez dut titulatzen amaiera arte. Izan ere, filma ikusi eta ona ez bada, ez diot titulu oldarkorra jartzen, nik ‘ezkutaleku’ deitzen diedan izenburu horietako bat jartzen diet ikusleak espektatiba gehiegi egin ez ditzan. Aldiz, emaitzarekin gustura geratzen banaiz izenburu agresiboago bat ipintzen diot.”

The Daily Telegraph egunkariari eskainitako elkarrizketan egun egiten dituen filmetan esperantza handiegirik ez duela jartzen aitortu du. Izan ere, urteen poderioz artelanak erdipurdikoak edota itsusiak izan daitezke, baina inoiz ez perfektuak.”

Zinegilea Londresen da bere film berria grabatzen. Bere alboan izan ditu Antonio Banderas, Freida Pinto (Slumdog Millionaire), Josh Brolin (Harvey Milk) edota Naomi Watts (21 gramos) aktoreak. Azken hori Donostiako Zinemaldian izan da lehiaketaz kanpo Mother and child filma aurkezteko.

Zuzendariak ez du argumentuaren gaineko xehetasun handiegirik eman nahi izan. Hala ere, “arazo familiarrak dituen eta ezkontzaz kanpo harremanak izango dituen idazle frustratu baten bizitza kontatzen da.”

Nicole Kidman Woody Allenen azken filmean izango da

2009(e)ko Martxoak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Nicole Kidman australiarra izan da Woody Allenen film berrira iristen azkena. Australiarra The coden ikusi ahal dugun Antonio Banderas eta Anthony Hopkins izarrekin elkartuko da. Oraindik izenik ez duen proiektuaren aktoreen zerrendan daude baita ere, Josh Brolin (Mi nombre es Harvey Milk), Freida Pinto (Slumdog Millionaire) eta Naomi Watts.

Kidmanek parte hartu zuen Australia filmak 200 milioi dolar bildu ditu mundu osoan zehar. Zinemako karteldegietara iristen bere hurrengo proiektua Nine izango da datorren azaroan. Musikalean Penelope Cruzekin bat egingo du australiarrak.

Vicky Cristina Barcelona filmaren grabaketan Mediapro eta New Yorkeko zuzendaria akordio batera iritsi ziren Allenen hurrengo hiru pelikulak produzitzeko. Film berri honen grabaketa udan hasiko da Londresen.