Ziur asko hori izango da eguerdian aktore estatubatuarra Donostiako Zinemaldira datorrela iragarri denetik askok eta askok buruan duten galdera. Brad Pitt irailaren 18an Donostian izango da Quentin Tarantino zuzendariarekin batera Malditos bastardos bere azken filma aurkezten.
Azken aldian krisi eta banaketa hotsek inguratu dute bikotea, nahiz eta Canneseko alfonbra gorrian bikoteak hori guztia gezurtatu. Kanpai hotsak ere entzun dira, baina momentuz ez da ezer gauzatu. Azken hilabeteetako zurrumurruen ondoren baliteke Angelina Joliek senarraren alboan egon nahi izatea zoriontsuak direla frogatzeko.
Bakarrik etorriko al da? Edota familia osoarekin? Eman zure iritzia gure tartean. Gozatu ezazu irailaren 18an zinema-aretoan estreinatuko den Malditos bastardos filmaren aurrerapenarekin.
Share on Facebook

Pakistango kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuei milioi bat dolarreko diru-laguntza eman dio bikote estatubatuarrak. Dirua Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziari eman diote eta agentziak bideratuko du aipaturiko kopurua.
Angelina Joliek (El intercambio) 8 urte daramatza aipaturiko agentziarekin kolaboratzen. 2001etik boluntarioa da eta arrazoi hori dela medio, gerran dauden herrialdeak bisitatu izan ditu: Irak, Pakistan, Afganistan, India edota Indotxinako penintsula, besteak beste. Ez da bikoteak agentziari dirua ematen dio lehen aldia. Izan ere, 2007an kopuru bera bideratu zuten Sudango Darfur eskualdera. Beste hainbatetan ere dirua eman izan dute giza proiektuetara.
Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziaren webgune ofizialeko bideo batean Angelina Joliek dei egiten die herritarrei errefuxiatuen arazoez konturatu daitezen.
Ikus daitekeen bezala, bikoteak filmak egin eta munduko alfonbra gorrietan ibiltzeaz gain, zerbait gehiago egiten du. Brad Pitt laster ikusi ahal izango dugu zinema-aretoean Quentin Tarantinoren Inglorious Basterds filmean. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako ordutegiari eskainitako gure txokoak.
Share on Facebook

Hollywoodetik etengabe datoz aktoreen gaineko zurrumurruak. Duela gutxi Sean Penn eta Robin Wright aktoreek atzera jo zuten eta ez banatzea erabaki zuten. Orain Angelina Joliek eta Brad Pittek krisi zurrumurruekin behingoz amaitu nahi dute. Angelina Joliek Brad Pittekin ezkondu nahi du eta baliteke ezkontza eguna ere finkatuta egotea.
Brad Pittek ultimatuma eman zion duela bi hilabete. Ordudanik, krisi eta banaketa ahotsak izan dira nagusi. Canneseko alfonbra gorrian banaketa iragartzen zuten zurrumurru horiek gezurtatu zituzten. Angelinak errotik amaitu nahi du espekulazio horiekin.
Oraingoan Angelina izan da Bradi ultimatuma eman diona. Prest dago zurrumurru guztiak isilarazteko eta inoiz baino konbentzituago dago aldaretik igarotzeaz. Angelinaren ustez, Bradekin ezkonduko balitz argi geratuko litzateke euren artean ez dagoela inolako arazorik eta inoiz baino maiteminduago daudela. Are gehiago udako egun baterako hitzordua jarri dutela dirudi. Ezkontza New Orleans hirian ospatuko litzateke, El Curioso Caso de Benjamin Button grabatu zen hirian, hain zuzen ere.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskainitako txokoak.
Share on Facebook
Zure iritzia