Artxiboa

‘AEB’rekin etiketatutako sarrerak

Krisiak ez du eraginik Hollywoodeko leihatilan

2009(e)ko Irailak 2 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Oraindik ere AEBetatik krisi hotsak datozen honetan, Hollywoodek historiako udarik onena borobildu du. Momentuz, zinema industria krisitik aparte dagoela dirudi. Izan ere, Variety aldizkari espezializatuak argitaratu duenaren arabera orotara 4.170 milioi dolar bildu dituzte AEBetako leihatiletan.

Aipaturiko zifra uda hasieratik pasa den igandera bitartean bildu da. Eta kopuru hori oraindik handiagoa izango da datorren asteburua luzeagoa baita estatubatuarrentzat Lanaren eguna dela eta. Beraz, kantitate horri 100 bat milioi dolar batu beharko zaizkio.

Uda honetan diru gehien bildu duten hiru filmak Transformers la venganza de los caidos, Harry Potter y el misterio del principe eta Up izan dira, hurrenez hurren, 399,4, 294,3 eta 289,6 milioi dolar bilduta.

Beste zenbait filme frankiziek ere emaitz on hori lortzen lagundu dute: Star Trek edota X-Men Origenes: Lobezno filmek, besteak beste. Lehenak, 256,7 milioi dolar bildu ditu eta bigarrenak, 179 milioi, nahiz eta estreinatu baino hilabete lehenago, Interneten amaitu gabeko bertsio bat zabaldu.

Zakua betetzen lagundu dute urteko komedia izaten ari den Resacon en Las Vegas eta La proposicion komedia erromantikoak. Dagoeneko, 270,2 milioi dolar bildu ditu urteko sorpresetako bat izaten ari denak. Sandra Bullock eta Ryan Reynolds aktoreek osatutako bikoteak bestalde, 160,2 milioi eskuratu ditu.

Udako arrakasten artean ezin aipatu gabe utzi, Ice Age 3: el origen de los dinosaurios 193,3 milioirekin; Noche en el museo 2 176,5 milioirekin eta Angeles y Demonios 133,4 milioirekin.

Baliteke, datozen egunetan G.I. Joe filmak Tom Hanks protagonistatzat duen filmaren irabaziak gainditzea.

Berdinketa teknikoa AEBetako leihatilan Ice Age eta Transformers filmen artean

2009(e)ko Uztailak 6 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Transformerseko robotek eta Ice Ageko hirugarren atalako historiaurreko animaliek, biek ala biek, 42 milioi dolar bildu dituzte asteburuan.

Zifra ofizialen zain eta ekoiztetxe bakoitzak emaniko datuen arabera, film bakoitzak 42,5 milioi dolar inguru bildu ditu hiru egunez luzatu den asteburuan. Izan ere, AEBetan Independentziaren eguna zela eta, uztailaren 3a jaieguna zen.

Hori bai, nazioarteko leihatiletan ez da halako parekotasunik izan. Ice Age: el origen de los dinosaurios filma izan da jaun eta jabe. Fox etxeko historiaurreko animalien atal berriak ia 150 milioi dolar bildu zituen nazioarteko zinema-aretoetan pasa den asteburuan. News Corp etxearen arabera, bere historiako seigarren estreinaldirik arrakastatsuena izan da. Orotara, 215,5 milioi dolarretik gora irabazi ditu nazioarteko zinema-aretoetan.

Transformers 2 filmak bere aldetik 55 milioi dolar irabazi ditu nazioarteko zinema-aretoetan bigarren asteburu honetan. Dagoeneko 300 milioi bat dolar bildu ditu AEBetatik kanpo. Orotara, robotek 591 milioi dolarretik gora bildu dituzte eta dagoeneko urteko film ikusiena da. Orain arte Angeles y Demoniosek zuen postua lapurtu dio Transformersek.

Zinema gustuko baduzu kontsulta itzazu zinema-aretoetako ordutegiak.

Transformers 2, egun batean diru gehien bildu duen bigarren filma

2009(e)ko Ekainak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Transformers filmaren bigarren atala AEBen historian egun bakarrean diru gehien bildu duen bigarren filma da. Estreinatutako egunean 60,6 milioi dolar bildu zituen filmak zinema-aretoetan. AEBetako hedabideek jakinarazi dutenaren arabera, El caballero oscuro da estreinaldi egunean diru gehien bildu duen filma 67,2 milioi dolarrekin.

Transformersen bigarren atala asteazkenean estreinatu zen mundu osoan, Erresuma Batuan eta Japonian salbu. Bi herrialde horietan aurreko asteburuan estreinatu zen. Dagoeneko 120 milioi dolarretik gora bildu ditu mundu osoan.

Filma AEBetako 4200 areto baino gehiagotan banatuko da eta lehen bost egunetan zinema-aretoetan 150 milioi dolarretik gora bilduko dituela aurreikusten da. Hori hala balitz, Spider Man 2ren marka guztiak hautsiko lituzke. Hala ere, oso urrutiko geldituko litzateke epe berean El caballero oscurok lorturiko irabazietatik. Izan ere Batmanen azken atalak 200 miliotik gora bildu zuen bost egunetan.

Beyonceren ”Obsessed”, asteburuko film ikusiena AEBetan

2009(e)ko Apirilak 27 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Gazte estatubatuarra hainbat astez musika zerrenden gorenean izan da. Hala ere, badirudi musikan arrakasta izatea ez dela nahikoa berarentzat. Orain abeslari izateaz gain, aktorea ere bada. Edo hori antzeman daiteke Obsessed filma ikusita. Beyonce filmeko protagonistetako bat da Idris Elba aktorearekin batera. Beyonce protagonistatzat duen filma ikusienen zerrendako lehen postura igo da. Lehen asteburuan 21, 5 milioi euro bildu ditu.

Beyonce eta Idris Elba bikote egonkor bat da, baina euren harremana kolokan jarriko du emakume batek. Ali Larter aktorea izango da hirugarren pertsona hori eta Beyoncek antzezten duen emakumearen bizimoduaz eta honen bikoteaz jabetzen saiatuko da. Ali Larter ezaguna da Heroes telesailean eginiko lanarengatik.

Irakurri zinemaren inguruko albiste gehiago eta kontsultatu zinema-programazioa.