Artxiboa

‘2012’rekin etiketatutako sarrerak

Aurrekaririk gabeko publizitate kanpaina, 2012 filma bultzatzeko

2009(e)ko Urriak 29 Eider Jauregi Iruzkinik ez


Ostegun honetan, urriak 29, hasiko da 2012 filmaren estreinaldi egunerako atzera-kontaketa. Roland Emmerich zuzendariaren film apokaliptikoaren kanpaina egiteko, azken garaiotan kaleratu den 30 segundoko telebistarako spot ikusgarriena emango dute estatu mailako telebista-kate nagusietan.

23:00ak puntu-puntuan direnean, TVE1, Antena3, Telecinco, Cuatro eta La Sexta kateek, TDTko Antena 3 Neox eta Nova, FDF, la Siete eta SET nahiz ordaindutako AXN, FOX, Calle 13, Discovery Channel eta National Geographic kateek iragarki bera emango dute; gero on-line mundura igaroko den kanpaina bereziari hasiera emanez.

Gutxi gorabehera 13 milioi ikuslek ikusiko omen dute batera iragarkia; une horretan telebista ikusten ari direnen %80k, alegia.

Interneteko inbasio mediatikoa hurrengo egunean iritsiko da, urriaren 30ean. Antzeko zerbait egingo dute sarean ere, eta webgune, atari zein sare hauek hartuko dute parte: MSN, Google SEM, Yahoo, Terra, El Mundo, Marca, Facebook, Tuenti, 20 Minutos, Grupo G+J Adlink, Adconion, AOL Advertising, FHM, Tu Tv & Periodista Digital. Internauten %77arengana iritsiko omen da kanpaina.

On-line ekimen honek Sony Pictures Releasingen 2.0. gune berrira bideratuko ditu erabiltzaileak eta bertan, urteko fenomeno zinematografikoa izango omen denaren 5 minutu ikusteko aukera izango da.

2012 munduaren amaiera eragingo duen kataklismo baten inguruko abentura epikoa da. Bizirik irauten dutenen istoria azaltzen duen film zirraragarria. Roland Emmerich da zuzendaria eta ondorengo hauek aktoreak: John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Amanda Peet, Oliver Platt, Thandie Newton, Danny Glover eta Woody Harrelson. Hain zuzen ere, Donostiako Zinemaldian izan ziren horietako batzuk filma aurkezten.

Abenduaren 21ean iritsiko da gure zinema-aretoetara.

2012, munduaren amaiera uste baino lehenago iritsiko da

2009(e)ko Irailak 15 Eider Jauregi Iruzkinik ez


Azaroan 13an estreinatuko da mundu guztian 2012, Apokalipsiari buruzko filma. Hasiera batean Espainiako Estatuko zinemetan astebete edo bi aste beranduago estreinatu behar bazen ere; azkenean, sortu den ikusmina ikusita, Sonyk estreinaldia aurreratzea eta mundu guztian bezala, pelikula hori azaroaren 13an estreinatzea erabaki du hemen ere.

Filmak ondorengo galdera du abiapuntu: Maya egutegiaren arabera, 2012an amaituko da mundua. Prestatuko al dituzte gobernuek euren herritarrak?

Hondamendi eta azpijokoen inguruko filmak gustuko badituzu, ez galdu District 9 ere.

Bestela, hemen dituzu film eta ordutegi guztiak.

‘Expediente X 3′ begibistan

2009(e)ko Abuztuak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Telesail mitiko horretako jarraitzaileak zorioneko dira, izan ere, Gillian Anderson protagonistetako batek zurrumurruak baieztatu eta hirugarren film bat prestatzen ari direla baieztatu du. Xfilesnews.com webgunearen arabera, Andersonek interes handia du Scully agentearen rola beste behin betetzeko. Izan ere, rol horri esker lortu zuen ospea Mulder agentearen alboan.

Sagako produktoreak hirugarren atala prestatzen ari omen dira, beti ere aktorearen hitzetan. 1998an estreinatu zen lehen atala eta zazpi urte geroago bigarrena eta orain arte azkena.

Zurrumurruek Anderson Scully agentearen rolean lerrokatuta sentitzen zela zioten. Hala ere, berak aitortu duenez desiatzen dago hirugarren atala grabatzen hasteko: “ez dago inolako arrazoirik taldera ez batu eta berriz ez egiteko. Egin ahal bada, egiteko arrazoia aurkituko dugu.”

Gillian Andersonek Sarajevoko zinema jaialdian egin ditu adierazpenok. Horrez gain, balizko filmaren arduradunak hizketan ari omen dira eta baliteke 2012rako zinema-aretoetan ikusteko moduan izatea.