Artxiboa

‘Zinema jaialdiak’ atalaren artxiboa

CANNES 66: familia istorioak, gizarte istorioak

2013(e)ko Maiatzak 17 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Eta hirugarren egunean eguzkia atera da Cannesen. Behintzat eguraldiari dagokionez. Zinemari dagokionez zinematografi ederretako izpi ugariak jaso baitute egunotan akreditatuek. Baina gaur eguzkia, izar argia azaldu da ere lehiaketan. Kritikoen esanetan adi egon behar genuen Asghar Farhadi irandarraren azken lanari eta batean eta bestean entzun denaren arabera ez du hutsegin.

Irandarrak zuzendari onenaren Hartza jaso zuen Berlinen “A proposito de Elly” filmarekin eta Oscarra zuen “A Separation” filmagatik. Dibortzioaren ingurukoei heltzen dio berriz Iranetik kanpo egin duen lehen filmean. Frantzian eta frantsesez filmatu du “Le Passé” pelikula. Bertan frantziar batekin ezkonduta egon den irandar bat (Ali Mosaffa) Parisera itzultziko da emazte ohiarekin (Berenice Bajo) dibortzio paperak sinatzeko. Emakumeren harreman berriarekin duen draman eta euren alaba nerabareakin jasaten ari arazoekin nahastuko da gizona.

Ez dago ezer unibertsalago familia baino. Ikusleekin lotura sendoena da” esan die erreportariei Farhadik. Filma Danimarkako, Frantziako eta Alemaniako ekoizpen etxe batzuek ekoiztu dute eta Europako MEDIA programaren diru gehien jaso duen filma da. Kritikarien lehen kinielatako dago jada “Le Passé” filma.

Txalo gutxiago jaso ditu lehiaketan Txinako produkzio bakarrak. Veneziako Urrezko lehoia “Still Life em>”rekin irabazi ondoren, izena egin zuen Zhangke Jia zuzendariak. Cannesen Txinako modernizazioaren indarkeriaren istorio bat ekarri du. Tian Zhu Ding -A Touch of Sinfilmean benetan gertatu ziren lau pasadizo irudietan ematen du: mehatzari batzuen borroka ustelkeriaren aurka, inon errotu gabe lan bila Txinan zehar dabilen langileen egoera, prostituten abusua eta kateetan lan egiten duten beharginen suizidioa. Shangaien garapenaren inguruko dokumental batekin lehiatu zen Jia baina lehenengo aldia da Sail Ofizialean.

Bihar Kore-Edaren txanda.

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

CANNES 66: gordinak eta ederrak

2013(e)ko Maiatzak 16 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Euripean esnatu da Cannes. Aitzaki ederra zine aretoetara joateako. Eta aitzakia poztasuna bilakatuz, bi film onak ikusi dituzte gaur kritikoek eta zine industriatik akreditatzeko aukera izan dutenek.

Bartzelonan duela 34 urte jaio zen Amat Escalante. Baina lan osoa Mexikon egin du Cannesen aurten lehiatzen den zuzendari gazteenak. Zinemaldira Heli bere hirugarren film luzea ekarri du. Eta kritikoen txaloak jaso ditu jada: oso lan ona eta zehatzatzat jo dute atzo eta gaur filma ikusi duten adituek. Infernurako bidaia, Mexikoko droga gerran kokatu du gazte batzuen amodio istorioa. Tortura uneak xumetzeko paisaien plano eder eta zabalak erabiltzen ditu maisuki Escalantek. Indarkeriak gazteegan duen eragina aztertu nahi du lehiaketa zabaldu duen filmak.

Gazteen edo nerabeen beste errealitate bat kontatu digu François Ozonek gaur lehiaketan zegoen bigarrenean. Aurreko filmean egin zuen modura nerabeak ditu protagonistakJeune et Jolie film honetan. Nerabeen prostituzioa aitzaki hartuta, bere haurtzaro-gaztaro horretara bidaiatu da zuzendari frantsesa. “Ilusio-galtzea jaiotzen da nerabetasunean: maitasuna ez da kontatu diguten modura, etb. Dena puskatzen zaigu” dio Ozonek. Gustura hartu du kritikak baina batez ere Marina Vacth aktore protagonista txalotu dute. Ederra baina ederragoa, intepretazio lana ederki eginda, batek baino gehiagok izarra jaio dela uste du.

Hortaz gain, gaur martxan jarri da “Un Certain Régard” saila, estilo eta egiteko era ezberdinen bila dagoen saila. Eta hasi kritikoak irrikaz itxaron duten Sofia Copolaren azkenarekin. Hollywoodeko izarrekin itsututako lapur batzuen  benetako istorioa kontatzen digu The Bling Ring filmak. Californian ere benetan gertatu zen istorioa kontatzen digu bigarrenak. Ryan Coogler Fruitvale Station pelikularekin estreinatzen da Cannesen. Sundancen Publikoaren eta Sari Nagusia irabazi zuen indarkeri istoria honek.

<

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

CANNES 66: zinemaldien zinemaldia martxan

2013(e)ko Maiatzak 16 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

967145_571696912851249_1617326244_o

Zinemaldien zinemaldia martxan da. CANNESeko 66. edizioa XX. mendeko hamarkada eroenean murgilduta, 20. hamarkadako garai zoroetan murgilduta hasi da. Cannesetik gertu idatzi zuen Scott Fitzgeraldek The Great Gatsbyeleberria. Nobela hori bost aldiz pantailara eraman dute, azken aurrekoa Robert Redfordek antzezten zuena. Azken bertsioa “Moulin Rouge” zuzendu zuen Baz Luhrmanek egin du eta Leonardo DiCapriok jokatzen du paper nagusia. Horrekin zabaldu du Canneseko zinemaldia. Kritiko askoren iritziz nahiko bertsio txarra.

Zine ona ez du ekarri baina bai izarrak. DiCapriorekin batera paper nagusiak egin dituzten aktoreak izan dira La Croisetten, besteak beste, Carey Mulligan izar berria. Baina ez dira Cannesen distira sortu duten bakarrak. Sail Nagusian lehiatzen diren 20 filmen artean zeinek hartuko duen Urrezko Palma erabakitzeko 9 gizon eta emakume daude. Eta epaimahai horrek bere argi propioa du. Nicole Kidman, Daniel Auteil, Christoph Waltz eta Vidya Balan aktoreak eta Ang Lee, Cristian Mungiu, Naomi Kawase eta Lynne Ramsay zuzendariak izango dira. Eta horien buru Steven Spielberg da presidente. Estatubatuarra zoriontsu “lehiaketaz kanpo, zinemaldiek kultura eta bizimodu ezberdiak partekatzeko aukera ematen baitute“.

kidman

Maiatzak 27 bitartean, Frantziako Erriberako hiri honetatik beste izar batzuk pasako dira: Ryan Rosling eta Clive Owen aktore guapoak, Michael Douglas eta James Caan beteranoak eta aho zabalik uzten gaituzten Kristin Scott Thomas, Tilda Swinton eta Emma Watson aktoreak La Croisetten ikusteko aukera izango dira. Ez dira falta star systemeko beste batzuk: Justin Timberlake, Naomi Campbell, Sharon Stone edoeta Janet Jackson bezala.

Ikustekoa izango da garai bateko bi aktore nola hartzen dituzte. 87 urte dituen Jerry Lewis aktorea Cannesen izango da, parte hartu duen azken filma Max Roseaurkezten. Omenalditxoa izango da zinemaren historian jada dagoen aktoreari. Beste omenaldia Hitchcock eta Kim Novak. Zuzendari britaniarrak hilehoriak maite zituen. Horietako bat Kim Novak zorabio puntuan jarri zuen Vertigoluzemetraian, kritiko askoren ustez historiako film onenean. Novak anderea bera izango da izarra zinemaldiaren bukaera aldera, filmearen kopia berriztatu batekin.

Beraz berriro ere  Cannesen izarren hautsapean.

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

CANNES 66: The Great Gatbsyren soinu banda

Astebete barru zinemaldien zinemaldia hasiko da: Canneseko Zinemaldia. La Croissete inguruetan zine industriaren jende asko ibiliko da eta baita blog hau ere. Bertatik informazio osatua emateko borondatea dugu. Epaimahaiak eta hautatatuko filmak izendatuta daude. Horien berri hurrengo postetan emango dugu. Gaur zinemaldiak zabalduko duen pelikulaz hitzegin nahi genuke: The Great Gatsby, Baz Luhrman australiarrak Scott Fitzgeralden liburuaren bertsio postmodernoa.

Jazzaren urteetan, 1920. hamarkadan eta Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostalde aberatsean dago kokatua amodio istorio hau. Burutu ezin den amodiozko istorioa berritua kritiko batzuk ikusi dute jada Estatu batuetan eta batzuk nahiko krudelak izan dira. Zeresan handiagoa ematen ari da soinu banda. “Moulin Rouge” filma zuzendu zuen egileak musika barra barra erabiltzen baitu bere filmetan. Honetan ere erruz erabili.

Lana del Rey hautatu du australiarrak filmaren abesti nagusia kantatzeko. Bere Young and Beautiful behin eta berriz entzuten da filmearen bi ordu terditan. Jay-Z raperoak ere musikaren zati handi bat idatzi du. Polemika ez zaio falta: Amy WinehouseBack To Black abestia Beyoncék y Andre 3000k bertsionatu baitute. Horiekin batera, Jack White estatubatuarraren eta Florence and the Machine inglesen kantaren bat edo beste entzungai daude.  Eta filmerako propio Londreseko The XX taldeak egindako “Together” abestia ere irratietan dugu egunotan, pelikularen ezkutuko iragarki modura.

Filma Cannesen eta Frantziako hainbat zinematan estreinatuko da maiatzaren 15ean, hurrengo asteazkenean. Espainian berriz ostiral horretan, maiatzaren 17an izango da ikusgai.

“Agronautas”: Lurrarekiko gure harremana giza eskubidea bilakatuta

2013(e)ko Apirilak 24 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Lurrak sufritzen badu, guk sufritzen dugu, ergo lurraren ongizatea gure giza eskubide bat ere izan daiteke. Hori pentsatu nuen Agronautas filma Giza Eskubideen Zinemaldian programatzen zutela ikusi nuenean. Eta aitortu behar dizuet pelikulak kontatzen duenarekin ezezik, izenburuarekin maitemindu nintzela. Nauta berez nabigatzailea da eta dokumental honetan agertzen diren 56 lagunak eredu berrien nabigatzaileak dira.

Bilboko lau lagunek hasi zuten proiektua 2011an: Juan Dopico zuzendaria, PEZ Arkitektura estudioko Elisa de los Reyes García eta Maé Durant Vidalbi eta Iñigo Calvo produktorea. Calvok adierazten duen bezala “Agronautas esplorazio bat da, gu eta ingurugiroaren artean, azterketa bat da“. Ikerketa horretan zera bilatzen zuten “atzeraldi ekonomiko, politiko, sozial eta ingurugiroko honen erdian gauzak beste era batera egiten ari direnak“.

Horrela Gaztela eta Leongo, Katalunianako, Euskadiko, Asturiaseko eta Madrilgo Erkidegoko 40 ekimenetako ordezkariak elkarrizketa dituzte. Nekazaritza ekologikoa, kontsumo taldeak, jaki transgenikoen aurkako borroka, energia berriztagarriak, etb. agertzen dira dokumentalean. Hori jaso nahi zuten onartzen du ekipoak. Dopico zuzendariak dioenez “egia da beste partea ez da agertzen, iritzi lerroa oso markatua dago baina hori nahi genuen, agertzen den jende hori“.

Instantánea[2]

Dokumentala baina proiketu zabalago baten parte da. Arkitektura deseraikitzen ari dira, sukalde jasangarri bat egiten ari dira eta sukaldaritza tailerrak ematen ari dira. Eta webgunea sortu nahi dute. Ingurugiroa eta lurtarren arteko harremana hobetu nahirik.

Ostegunean izango duzue ikusgai 19:00tan Victoria Eugenia antzokian.

Categories: Euskal zinema, Zinema jaialdiak Tags:

Giza Eskubideen Zinemaldian: emakumeak jaietan ere bai

2013(e)ko Apirilak 22 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Zinemaldi honetako sarrera guztiak agortu zituen lehen pelikula izan zen. Hainbesteko ikusmina sortu du Alardearen Seme-Alabakfilmak bigarren saio bat programatu izan behar dutela. Asteartean arratsaldeko zazpitan izango da estranaldia eta ostegunean izango da bigarren saioa gaueko hamarterditan.

ALARDEAREN ekipoa

Irun eta Hondarribiko alardeetan gertatutako istiluekin topo egin zuen Jone Karres soziologoak Alemaniatik bueltan. Hainbat urtetan aitaren jaioterrian, unibertsitatean ibili ondoren, Euskal Herriratu eta emakumeek festa horietan gizonak bezala partehartu nahi zutela eta eskubide horren aldarrikapenak sortutako iskanbila aurkitu zuen. Karresek ez zuen zalantzarik izan: gaia jorratu behar zuen “lotura oso zuzena baitago identitate kolektiboarekin” iritzi zion. ETBri esan dion bezala “gizarte aldaketak festa baten ederki bisualizatzen baitira“. Eta horrela filma egiteko ideia sortu.

 Alardearen seme-alabak 1Zinemaldi

Eneko Olasagasti aktore eta zuzendaria izan du alboan Jonek. Hasteko alardearen nondik norakoak eta prozedurak kontatzeko digute. Bigarren zati batean emakumeek berdintasunean parte hartzeko lehen saiakerak jasotzen dira: Alardeen Gerren unerik latzenak, 1996tik 2000ra. Eta gero alardeen pribatizazio eta egungo egoerari heltzen zaio. Olasagastik sentimenduei egiten die dei “ezer ulertzea badago sentimenduen bitartez izango da. Bi aldeek festa berdin sentitzen baitute“.

Baina euren tesia ere eman digute: “Alardean ez da ezer berezia gertatzen“, dio Olasagastik “gizartean gertatzen ez dena. Alardea isla bat da, gizartearen isla” gaineratu du. Egia esan, alardeetako partehartzaile batek dioen bezala “Berdintasuna da gizarteak duen arazo bat. Alardea ez da arazoa, sintoma baizik“.

Filmari aberastasun gehien ematen diona alardearen istiluak lehen pertsonan bizi izandakoen testigantzak eta lehen saiakeren artxibo irudi ugariak. Komunikabideetan gaia izan zuen isla eta ordezkari politiko batzuen adierazpenak ere jaso dituzte. Garai hartako adierapenak egia esan. “Alardearen Seme-Alabak” filmaren ekipoak Hondarribiko eta Irungo alkateak elkarrizketatu nahi zituen. Baina eurek ez zuten parte hartu nahi. Egia esan hori leporatu daiteke: alarde tradizional edo betiko alardearen bozemale gehiago falta dela. Baina ez da posible izan.

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

“EL METODO ARRIETA”: komunikazioa Giza Eskubide bezala

2013(e)ko Apirilak 19 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Lourdesek eta Mentxuk jaiotzez eta gaisotasun bat tarteko, ezin dituzte euren mugimenduak kontrolatu. Ondorioz, ezin dituzte ahotsa eta eskuak erabili komunikatzeko. Euren inkomunikazioa gainditzeko borrokan aritu dira Arrieta ahizpak. Eta horrela begiekin erabilgarri den metodoa asmatu zuten: “Arrieta metodoa“. Horren berri eta euren bizimoduari buruzko informazioa ematen dute eitb.com honetan duten blogean. Eta horren bitartez ezagutu zituen Jorge Gil Munárriz legazpiarrak. Txundituta, filma egitea erabaki zuen, larunbatean Giza Eskubideen zinemaldian aurkeztuko duten filma: El Método Arrieta.

Sarrera guztiak agortuak daude. Baina Jorge lasai topatu dugu. Pozik batez ere Giza Eskubideen Zinemaldian filma estreinatzeko aukera izateagatik. “Komunikazioa askotan ez baitugu hartzen Giza Eskubide bat bezala” dio zuzendariak. “Munduan populazioaren % 3k erabiltzen du komunikatzeko era alternatiboak. Arazoak baituzte“. Metodoa alternatiba izan daiteke: “Ahizpen ilusiosa da euren metodoa munduan zabaltzea, horiei laguntzeko” dio Jorge Gilek.

Dokumentalak ahizpek duten mugak erakusten dizkigu. Begien bitartez elkar komunikatzen dira, alfabetoaren hizkiak irudikatuz. Baina inguruko batzuek bakarrik ikasi dute. “Metodoak ez du ahizpen komunikazioa guztiz konpondu. Eta egunero horri egin behar diete aurre: gainontzeko lagunekin trabak dituztela komunikatzeko“, gogoratzen digu Jorge Gilek. Gure intolerantzia ere ikusten da “ezberdinek egokitu behar baitute” azpimarratzen du.
 
Instantáneaa><

Ogibidez gidoigilea da Jorge Gil. Aurretik "Malkoa" film laburra egin zuen, baina hau da film luze batean bere lehen saiakera. Dokumental obserbazional bat da. Oso konplikatua berarentzat. Oso arraroa gidoirik lan egitea "gidoia egiten baita muntaian. Ilunpetan hasten zara eta argia bukaera horretan, piezak muntatzerakoan” dio Jorgek.

Erreferenteak zein izan ditu galdetuta, Jorge Gilek kanpoko bi aipatzen ditu: David Moncasik egindako La Muñeca del Espacioeta Nicolas Philibertek filmatutako Ser y Tener“. Hemengoen artean, Oskar Tejedorren Cuidadoresaipatzen du. Gilek Arrieta ahizpen munduan sartu nahi zuen, Tejedorrek zaintzaileen munduan egiten duen modura “atmosfera intimoan sartu, modu elegante batekin”.

Jorge Gil gustura izan da Arrieta ahizpen jarrerarekin. Baina oso esperientzia gogorra izan da “euren bizitzan sartu bainaiz“. Zine komertzialetan maiatzaren 1an, estreinatuko da Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Eta metodoa ezaugutu nahi duenak filmaren webgunean du eskuragarri.

www.elmetodoarrieta.com

GIZA ESKUBIDEEN XI. ZINEMALDIA martxan

2013(e)ko Apirilak 18 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Gaur hasiko da Donostian txiki jaio baina gero eta indar handiagoa hartzen ari den Giza Eskubideen Zinemaldia. Hamaikagarren edizio honek ikusmin handia sortu du, besteak beste, hiru euskal film aurkeztu behar direlako-edo. Horren froga zinemaldia hasteko lau egun falta zirenean abonamendu guztiak saldu zirela. Eta hainbat filmerako sarrerak ere agortudak daude.

Valladolideko Zinema Astea, Seminci, itxi zuen filmak zabalduko du Giza Eskubideen Zinemaldi hau. Goran Paskaljevic-en Al Nacer El díafilm zoragarriak. Serbiarrak jada duela 3 urte izan zen Donostian Honeymoonspelikularekin zinemaldia zabaltzeko eta Giza Eskubideen saria jasotzeko. Urte horretako irailean Zinemaldiako epaimahaiaren buru izateko itzuli zen Gipuzkoako hiriburura.

Balkanetako istorioa odoltsuan ahaztuta dagoen pasarte bati helduko dio Balkanetako erretratista nagusia izan den honek. Belgraden naziek sortu zuten eremua, 6500 judu eta 100 bat ijito hil zituzten bertan. “Estrainekoz erabili zuten metodoa erabilita gainera: gasdun kamioiak” dio Paskalevicek. Bere gidoilariaren, Filip David, judu sefardi baten benetako istorioan oinarritu da. Gurasoek, nazien beldur, umea familia serbiar baten esku utzi zuten. Hori gogoratu nahi zuen Paskalevic, egun ia ahaztuta dagoen eremua gogoratu. Eta aldi berean, “indarkeri istorio bat kontatu nahi nuen, indarkeria agertu gabe“, dio.

Paskalevicek uste du serbiarrek judu horiak ahaztu dituztela, ez baitituzte serbiartzat jotzen. Gauza bera ijitoekin. “Oraindik orain euren aurka joaten da Serbian“, gogoratzen du. Bosniako gerrako errefuxiatuak bizi dira egun eremu horretan. Paskalevicek uste du oraindik Serbian “iraganeko hainbat pasarte ilunei aurre egiten behar diegu” .

Oscarretarako Serbiaren hautagaia izan zen Al Nacer El Díafilma. Serbiako akademian lehiakide bakarra zuen:Parada“. Hain zuzen bihar ere ikusgai izango dugun bigarren pelikula: gay, lesbianen, bisexual eta transexualen eskubideak gaitzat duen filma. Balkanetako nahasmena ere isladatzen duen pelikula.

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

Sundance pareko, ÉCU Zine Independientearen Europako zinemaldia

Urte askoan SUNDANCEko zinemaldia zinema independientea plazaratzeko leku aproposena zen. Hollywoodeko ekoizpen etxe handietatik at, edota aurrekontu eskasekin egindako filmak merkataratu nahi baziren, Utaheko estatuan, Ameriketako Estatu Batuetan, urtarrilean egiten den zinemaldian erakutsi behar ziren. Hori behintzat film estatubaturrei dagokienez. Baina azken urtetan Europan ere film independienteek badute beste oholtza bat: Parisen egiten den ÉCU, Europako Film Indepedienteen zinemaldia.

Pasaden asteburuan zortzigarren edizioa izan zuen. Ez du bakarrik Europako produkzioa onartzen. 17 sailetan dago banatua eta horietatik 7tan beste kontinenteetako filmeak lehiatu daitezke. Aurten gainera sail berria gehitu dute, arabiarrez filmatutako zinema. Film luzeak, laburrak, dokumentalak, animaziozkoak … hiru egunetan osotara 108 film ikusi zituzten Parisen, 35 herrietatik etorrita. Sariak ere ugari, besteak beste musika bideo onena ere saritzen delako.

Hiru aipatu nahi nituzte nik. Europako Dokumental Onenaren saria Moving Gracefully Towards The Exit” filmak jaso du. Istoria batek artista bera geldiarazi dezakelaren froga da. Michel Gouilloud zientzilari frantziar bati gaisotasun arraro eta sendaezin bat diagnostikatzen diote. Patrice Reigner koreografo estatubatuarrak bere azken egunak filmatuko ditu. Baina zientzilaria hiltzerakoan koreografoak ezin izango ditu 60 ordu horiek gero ikutu, benetan hunkituta. Kutxa batean ahaztuta utziko ditu.  Urte batzuk geroago pisua alokatzen duenak aurkitu eta Reigner konbentzituko du hura bukatzeko. Reignerrek berak Jean-Bernard Androrekin bukatu zuen.

Zuzendari Onenaren saria Muriel d’Asembourg holandarrak jaso du Good Night filma laburragatik. 27 minutu ditu ekoizpenak. Euren adina baino gehiago emateko jantzita kalera, gaua “erretzera” aterako diren bi neskatoen pasadizoak jasotzen ditu filmak. Muriel Amsterdamen gidoigintza ikasi ondoren eta ekoizpen etxe bat sortu ondoren, Londresera joan zen zuzendari izateko. Azken lau urtetan hainbat sari jaso ditu idatzi eta zuzendu dituen filmengatik. Orain bere lehen film luzean ari da lanean.

Sari nagusiena, Europako Film Onenaren saria katalan bati egokitu zaio. Katalanez, hiru egunetan,15 mila euroko aurrekontuarekin filmatutako Othello. Pelikulako aktoreetako batek Ann Maria Perelló mallorkiarrak Emakumezko Aktore Onenaren saria ere eskuratu du. Shakespearen antzezlanaren bertsio berri bat filmatu omen nahi du zuzendari batek eta horretarako castinean, aktoreak aukeratzerakoan, mugaraino eramango ditu hautatutakoak, antzezlanean girotuta jeloskortasun istorioa errealitatean mugaraino eramanez. Film irabazlearen zuzendaria Katalunyako Zinema Eskola (ESCAC) ospetsuaren fruitua da. Aita siriarra eta ama katalana du Hammudi Al-Rahmoun Fontek eta egun irakaslea da eskola horretan. “Othello” hau bere lehen lana da eta jada Sevillan azaroan egiten den Europar zinemaldian ikusgai izan zen, “Olatu Berriak” deritzan sailean.

Sundance pareko jo dute askok, baina ÉCUk oraindik ez du Atlantikoz bestaldekoak duen itzala. Eta ÉCUn irabazle ateratako askok ez ditugu esaterako Espainiako areto komertzialetan ikusteko aukera izan. Baina Europako prentsak  gero eta arreta handiago ematen dio eta horrek bultzada ekartzea espero dute antolatzaileek. Bestela hainbat filmeen hautaketa bat eramaten dute munduan zehar ere. Ea noiz etorriko diren hemendik.

Categories: Zinema jaialdiak Tags:

Munduko zinemaldia garrantzitsuena, CANNES ate joka

2013(e)ko Martxoak 27 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Oraindik bi hilabete falta dira baina Cannes pixkanaka pixkanaka ari da zeintzuk izango ditun ardatzen berri ematen. Aste honetan 66. edizio honen kartela erakutsi dute. Eta bertan zinemazko bikote eder bat: Paul Newman eta Joanne Woodward aktore eta senar-emazteak. Woodward aktore nagusia izan zen Newmanek egindako pare bat filmetan gutxienez. Cannesen izan zen bikotea, nola ez.

Aste honetan jakitera eman da sail bateko epaimahaia nor izango den. Zuzendari berriak aurkitzeko eta saritzen ditu Kritikaren Asteak. Sail horren 52. edizio honetan, Miguel Gomes portugaldarra izango da epaimahaiaren buru. Hiru fikziozko lanekin – besteak beste Berlinen sariak jaso zituen “Tabu“ren egilea da – Miguel Gomes kritikaren ume maitatua da. Bera eta beste lau kazetarik zazpi zinegileetako bat sarituko dute.

Antipodeetatik ekarri dute beste epaimahai buru. Ikasleen lanak saritzeko duela 15 urte sortu zen Cinefondation saila kudeatuko du Jane Campion zelanda berritarrak. 14 herritik 15 lan aukeratu dituzte. Canneseko Urrezko Palmondoa irabazi duen emakume bakarrak iaz martxan jarritako beste sail bat epaituko du: film laburren saila.

Epaimahai nagusiaren, Urrezko eta Zilarrezko Palmondoak banatuko dituen epaimahai horien buru estatubatuar bat izango da. Oscarretan porrota jaso zuen Steven Spielberg izango da. Bere hiru lan, bestek beste “E.T.” estreinatu dira zinemaldi honetan. Beraz ohizkotzat jotzen dute Ohion jaiotako zuzendari hau.

<

Eta zinemaldia zabaltzeko Frantziako Erriberarekin harreman handia duen eleberri baten moldaketa. Cannesetik gertu dagoen Saint-Raphaëlen idatzi bait zituen Scott Fitzgerald estatubatuarrak “The Great Gabsy” liburuaren zati garrantzitsuak. Baz Lurhmann australiarrak Leonardo Di Caprio zuzendu du moldaketa berri honetan. Canneseko zinemadia 3D moduan zabalduko du maiatzaren 15ean. Egun horretan bertan Frantziako zine areto askotan ere zabalduko da eta 2 egun beranduago Espainian.

Eta Indiako film industriaren 100 urteak ospatzeko zinematografia hori izango da omendu maiatzaren 15tik 26ra ospatuko den zinemaldian

Categories: Zinema jaialdiak Tags: