Artxiboa

‘Etorkizuneko estreinaldiak’ atalaren artxiboa

‘Conan’ filmaren lehen irudiak

2010(e)ko Uztailak 5 admin Iruzkinik ez

2011an gure zinemetara itzuliko da Conan, barbarorik ezagunena.

Arnold Swarchzenegger ezagun egin zuen filmaren (1982) bertsio berrian, Jason Momoa (Stargate: Atlantis) da protagonista. Ondoan izango ditu, besteak beste, Rachel Nichols (G.I. Joe, Star Trek), Rose McGowan (Planet Terror, Death Proof, Embrujadas), Ron Perlman (Hellboy I y II) y Stephen Lang (Avatar)

Marcus Nispel zinema-zuzendariak  (Viernes 13 , El guía del desfiladero, La matanza de Texas) ekarriko digu Conanen bertsio berria, Robert E. Howarden pertsonaia literario ezagunena.

Hasteko, hemen filmaren lehen irudiak:

Conan asteko estreinaldia estreno de la semana

Conan

Gero eta gutxiago geratzen da ‘Eclipse’ filma iristeko

2010(e)ko Ekainak 22 admin Iruzkinik ez

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart aktoreak Eclipseren promozioan buru belarri sartuta dabiltza.

Astelehen honetan, adibidez, aurkezpen jendetsua egin zuten Suedian, Estocolmen. Eta Europan zehar jarraituko dute hurrengo asteetan ere.

Zaleak irrikitan ari dira Crepusculo sagako hirugarren alea iristeko, baina gero eta gutxiago geratzen zaie.

Izan ere, ekainaren 30ean iritsiko da filma euskal zinemetara.

Ikusi trailerra!!

‘Street Dance 3D’, markak hausten Ingalaterran

2010(e)ko Maiatzak 24 admin Iruzkinik ez
Street Dance 3D

Street Dance 3D

Maiatzaren 21ean estreinatu zen Ipar Euskal Herriko zinema-aretoetan Street Dance 3D eta maiatzaren 28an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinemetara.

Bidean, izugarrizko arrakasta izaten ari da. Britainia Handian, adibidez, azken asteburuko filmik arrakastatsuena izan da, besteei alde handia ateraz. Atzetik geratu dira Prince of Persia eta Robin Hood.

Frantzian bigarrena da une honetan, diru-bilketari dagokoionean, eta Europako gainontzeko herrialdeetan ere punta-puntan dabil.

Maiatzaren 28an iritsiko da Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako zinemetara oso-osorik 3D teknologia erabiliz errodatu den filma. Hain zuzen ere, teknologia hori duten zinemetan bakarrik ikusi ahal izango da.

Hauxe da sinposia: “Carlyk street dance-ko talde bat du. Dantza-lehiaketa bateko finalerako sailkatu dira, baina oso kide on bat galduko dute, Jay, eta saioak egiteko erabiltzen duten gela ere bai. Hau zoritxarra! Dena den, gauzak hobetzen hasiko dira: Helenak, dantza klasikoa irakasten duen emakume batek, bere gela utziko die saioak egiteko, eta Carlyk eta bere taldeak ballet klasikoa ikasten ari direnei dantzarekiko benetako grina erakutsiko diete”.

Maiatzaren 7an estreinatuko da Nikolas Txikiren filma

2010(e)ko Apirilak 27 admin 2 iruzkin

Maiatzaren 7an estreinatuko da Espainiako Estatuan, Nikola Txikiren filma: “El Pequeño Nicolás”. Duela 50 urte sortu zuten pertsonaia unibertsal hori Rene Goscinnik eta Jean-Jacques Sempek eta geroztik milioika lagunek irakurtzen dituzte bere abenturak mundu guztian.

Europako beste hainbat herrialdetan estreinatu dute jada filma, Frantzian, esate baterako, eta jada 10 milioi lagunek ikusi dute. Hemen duzu trailerra, gaztelaniaz:

Hauxe da filmaren sinopsia: “Nikolas gurasoekin gustura bizi den mutiko bat da. Haur guztiak bezala, asko maite dute bere gurasoek, lagun jatorrak ditu eta asko gustatzen zaio jolastea. Egun batean, amak beste haur bat izango duela jakiten du eta galdera bat etortzen zaio burura: zer egin dezake bere gurasoak berarekin “ahaztu” ez daitezen? Zer egin dezake “ezinbesteko” bihurtzeko?”

Nikolas Txikiren abentura ikusi nahi baduzu, kontsultatu zinema ordutegiak!

Malagako Zinema Jaialdian emango dute ‘Lope’ filmaren aurrerapena

2010(e)ko Apirilak 15 admin Iruzkinik ez

Lope, pilar lopez de ayala, alberto ammannPilar Lopez de Ayala, Alberto Ammann eta Miguel Angel Muñoz izango dira, besteak, Malagako Zinema Jaialdian egingo duten aurkezpenean.

Jaialdiaren baitan, Lope filmaren 5 minutu emango dituzte. Pelikulak Lope de Vega gaztea zeneko maitasun istorioa kontatzen du.

Oraindik hilabete batzuk itxaron beharko ditugu zineman ikusteko, baina hemen doakizue aurrerapena!!

Kontsulta itzazu zinema albiste gehiago!!

Categories: Etorkizuneko estreinaldiak Tags:

‘Iron Man 2′ filmaren trailerra

2010(e)ko Apirilak 12 admin Iruzkinik ez

Apirilaren 30ean estreinatuko da gure zinemetan Iron Man 2 filma. Hementxe duzu trailer originala, jatorrizko bertsioan.

Zinemetako ordutegiak gure karteldegian!

Aurrekaririk gabeko publizitate kanpaina, 2012 filma bultzatzeko

2009(e)ko Urriak 29 Eider Jauregi Iruzkinik ez


Ostegun honetan, urriak 29, hasiko da 2012 filmaren estreinaldi egunerako atzera-kontaketa. Roland Emmerich zuzendariaren film apokaliptikoaren kanpaina egiteko, azken garaiotan kaleratu den 30 segundoko telebistarako spot ikusgarriena emango dute estatu mailako telebista-kate nagusietan.

23:00ak puntu-puntuan direnean, TVE1, Antena3, Telecinco, Cuatro eta La Sexta kateek, TDTko Antena 3 Neox eta Nova, FDF, la Siete eta SET nahiz ordaindutako AXN, FOX, Calle 13, Discovery Channel eta National Geographic kateek iragarki bera emango dute; gero on-line mundura igaroko den kanpaina bereziari hasiera emanez.

Gutxi gorabehera 13 milioi ikuslek ikusiko omen dute batera iragarkia; une horretan telebista ikusten ari direnen %80k, alegia.

Interneteko inbasio mediatikoa hurrengo egunean iritsiko da, urriaren 30ean. Antzeko zerbait egingo dute sarean ere, eta webgune, atari zein sare hauek hartuko dute parte: MSN, Google SEM, Yahoo, Terra, El Mundo, Marca, Facebook, Tuenti, 20 Minutos, Grupo G+J Adlink, Adconion, AOL Advertising, FHM, Tu Tv & Periodista Digital. Internauten %77arengana iritsiko omen da kanpaina.

On-line ekimen honek Sony Pictures Releasingen 2.0. gune berrira bideratuko ditu erabiltzaileak eta bertan, urteko fenomeno zinematografikoa izango omen denaren 5 minutu ikusteko aukera izango da.

2012 munduaren amaiera eragingo duen kataklismo baten inguruko abentura epikoa da. Bizirik irauten dutenen istoria azaltzen duen film zirraragarria. Roland Emmerich da zuzendaria eta ondorengo hauek aktoreak: John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Amanda Peet, Oliver Platt, Thandie Newton, Danny Glover eta Woody Harrelson. Hain zuzen ere, Donostiako Zinemaldian izan ziren horietako batzuk filma aurkezten.

Abenduaren 21ean iritsiko da gure zinema-aretoetara.

Urriaren 16an berriz estreinatuko da ‘Millennium I’

2009(e)ko Urriak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Maiatzaren 29an estreinatu zenetik, ia milioi bat eta erdi ikuslek ikusi dute Millennium I: Los hombres que no amaban a las mujeres filma eta ia 9,2 milioi euro bildu ditu zinema-aretoetan. Ostiralean, urriaren 16an, Hegoaldeko zinema-aretoetan berriz estreinatuko da Millennium I filma. Millennium trilogiaren lehen zatia atariko ezin hobea izango da, urriaren 23an estreinatuko baita zinema-aretoetan Millennium II: La chica que soñaba con una cerilla y un bidon de gasolina filma.

Millennium I filmaren bigarren estreinaldi horretan filmaren 100 kopia banatuko dira. Zalantzarik gabe filmari mesede egin dio ia 50 kopia bost hilabetez karteldegian egon izana. Izan ere, maiatzaren 25ean estreinatu zen Millennium I filma oraindik ere ikusgai dago zenbait zinema-aretotan.

Oraindik Millennium filmaren lehen atala ikusi ez baduzu, aprobetxatu ezazu aukera eta ikusi ezazu Millennium II ikusi aurretik.

‘This is It’, Jacksoni buruzko filma, Euskal Herrira ere iritsiko da

2009(e)ko Urriak 14 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Datorren urriaren 28an This is It filma estreinatuko da aldi berean mundu osoan. Aipaturiko zintak bere heriotzaren ondorioz egin ez zen Londresko kontzertu sortaren entseguetako irudiak biltzen ditu. Horrez gain, hiru dimentsioko sekuentzien aukeraketa bat eta Michael Jacksonen lagunekin eta kolaboratzaileekin izandako elkarrizketak ere jasotzen ditu filmak. This is it bi astez soilik izango da zinema-aretoetan.

Ez da Euskal Herriko zinema-areto guztietan ikusteko aukerarik izango. Hori dela eta, bizkor ibili beharko da filma proiektatzen den zinema-aretoa bilatu eta sarrera erosteko. This is It filmaren bi bertsio izango dira ikusgai: hiru dimentsiotan eta bi dimentsiotan. Barakaldoko Yelmo Cineplex Megapark, Leioako Cinesa Artea, Durangoko Zugaza, Portugaleteko Ballonti, Gasteizko Yelmo Cines, Donostiako Antiguo Berri, Iruñeko Golem La Morea, Uharteko Cinebox Itaroa eta Baionako Mega CGR zinema-aretoetan ikusgai izango da This is It filmaren hiru dimentsioko bertsioa. Hala ere, toki horietaz gain beste hainbatetan ere ikusi ahal izango da, baina bi dimentsiotan: Gasteizko Boulevarden, Irungo Cinebox Mendibilen, Usurbilgo Cinebox Urbilen, Errenteriako Multicines Niessenen, Donostiako Ocine La Bretxan, Irungo Ocine Txingudin, Iruñeko Saide Carlos IIIn, Santurtziko Serantesen, Basauriko Bilbondon, Barakaldoko Max Ocion, Bilboko Zubiarten eta Getxoko Lauren Getxon.

Joan den irailaren 27tik salgai daude This is It filma ikustera joateko sarrerak. www.entradas.com eta Generaltickets atarietan erosi ahal izango dira sarrerak. Cinesa Artea eta Antiguo Berri aretoen kasuan euren webguneetan ere erosi ahal izango dira sarrerak.

Robert Pattinsonek Ingalaterrako Harry printzipearen rola bete dezake

2009(e)ko Urriak 6 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Daily Mail egunkariaren arabera, Peter Kosminsky zuzendaria Ingalaterrako Harry printzipearen gaineko pelikula biografiko bat prestatzen ari da. Filma prestaketa fasean badago ere, ba omen du izenburua, The Spare, hain zuzen ere.

Filmean parte hartuko dutenen izenik ez da konfirmatu oraindik, baina filma 2010eko udazkenean grabatuko da Ingalaterran eta Ekialde Hurbilean. Buddy TV web orriak dioenaren arabera, protagonistaren rola betetzeko hautagai nagusiak Robert Pattinson, Crepusculoko banpiroa eta Rupert Grint, Harry Potterren lagun ilegorria lirateke.

Filmak printzipearen bizitzako unerik garrantzitsuenak islatu nahi ditu: bere gurasoen banaketa, bere amaren heriotza eta Afganistango esperientzia militarra, besteak beste.

Momentuz, filma prestaketa fasean dago, baina baliteke 2011rako edo zinema-aretoetara heltzea.