Artxiboa

‘Emakumezko aktoreak’ atalaren artxiboa

Marilyn gogoan

Badakit. Pantailako mitoak hilkorrak dira. Marilyn ez zen hil baina aurten 50 urte betetzen dira Norma Jean Baker zendu zela. Tintatutako hilehoria zuen emakume ahula desagertu zen, mito erotikoa zen Marilyn Monroe aktorea izarren zapaian eta filmetan geratu zen betiko, gazte.

50 urteurren hori gogoan, zikloa eskeini behar dio gaurtik Nafarroako Filmotekak.


 

Lau pelikula esanguratsu hartu dituzte. Euretan abesten, dantzatzen eta interpretatzen bere bikaintasun osoan erakusten dute Monroe. Esaterako, “Gentlemen Prefers Blondes” (Los Caballeros Las Prefieren Rubias), non “Diamonds Are Girl’s Best Friends”, ezaguna kantatzen duen. Gero hainbestek bertsionatu duten abestia.

“Niagara”, “The Seven Year Itch” (La Tentación Vive Arriba) eta “The Misfits” (Vidas Rebeldes) ikusgai izango dira ekaineko ostiraletan, gaueko zortzietan.

“The Misfits”ek esanahi berezia du. Filman aktore lanetan Montgomery Cliff aritu zen, Marilyn bezala heriotz trajikoa izan zuena. Eta pelikularen gidoia, Marilyren orduko senarrarena da: Arthur Millerrena. Pelikula estreinatu baino astebete lehenago dibortzitu ziren. Urtebetera 1962ko abuztuaren 5ean, emakumea itzaldu zen, Marilyn Monroe izarra betiko piztuta geratuz.

Jennifer Lopez ikusgarri, Londresen

2010(e)ko Apirilak 29 admin Iruzkinik ez

Jennifer Lopez aktore estatubatuarrak ‘The Back-Up Plan‘ (El Plan B bezala ikusiko dugu gure zinema-aretoetan) aurkeztu du bart Londresen.

Alan Poul zinema-zuzendariaren azken lana komedia erromantiko bat da. Jennifer Lopezek ama izan nahi du eta intseminazioa artifizialera joko du hori lortzeko. Ezustean, baina, mutil bat ezagutu eta maitemindu egingo da. Nola esan, ordea, haurdun dagoela?

eitb.com Anne Igartibururekin izan da

2009(e)ko Urriak 8 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Aktore eta aurkezlea Zorion perfektua filmaren promozioan murgilduta dabil. Zorion perfektua filma aurreko astean heldu zen zinema-aretoetara. Gaur etxe honetan izango da, ‘Vaya semanita‘ programako elkarrizketatua izango baita.

Igartiburuk bere denboraren minutu batzuk oparitu dizkigu. Izan ere, azken aldian oso lanpetuta dabil filma promozionatzen. Hain justu, gure aurrean eseri aurretik zenbait irratirentzat ere hitz egin du.

Jarraian Anne Igartiburu eginiko elkarrizketa osoa (jatorrizkoa, euskaraz).

Sean Penn eta Robin Wright, berriz elkarrekin

2009(e)ko Maiatzak 22 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Harvey Milk eta La sombra del poder -egun zinemetan ikus dezakegu- filmetako protagonistek betirako bukatu zutela esan zuten arren, badirudi dena bere onera itzuli dela eta elkarrekin daudela.

Izan ere, Sean Pennek dibortzio-eskaera aurkeztu zuenetik hiru aste igaro diren honetan, bi Oscar sariren jabeak Kaliforniako auzitegi batean aurkeztutako eskaera hori erretiratu egin du, People aldizkariak jakitera eman duenez.

“Ematen du berriz ere adiskidetu egin direla” adierazi du Lynn Soodik dibortziotan aditu den abokatuak: “Ez litzateke bestela logikoa dibortzio-eskaria erretiratzea”.

Bigarren aldia da dibortzio-prozesua abian jarri ostean bikoteak atzera egiten duela. Ea oraingoan luzarorako den!

Une honetan, Paolo Sorrentinorekin grabatuko duen film berriaren proiektuan buru belarri sartuta dago Sean Penn, 48 urteko aktorea. Bere ibilbide musikala amaitu ondoren, iraganarekin kontuak kitatu eta aita hil zuen naziaren bila joango den rock izar baten papera egingo du.

Robin Wright, berriz, Canneseko Zinema Jaialdian ikusi dugu egun hauetan, epaimahaikidea baita.

Sean Penn eta Robin Wright banandu egin dira

2009(e)ko Apirilak 30 admin Iruzkinik ez

Sean Penn aktore estatubatuar ezaguna -Harvey Milk filmean ikusi dugu berriki- eta Robin Wright emaztea -La sombra del poder filmeko protagonista-  banandu egin dira, behin betirako ustez, 13 urte eta gero.

48 eta 43 urteko aktore ezagunek dibortzio-eskari aurkeztu zuten 2007ko abenduan baina bertan behera utzi zuten 2008ko apirilean, eta elkarri beste aukera bat ematea erabaki zuten. Urtebete beranduago, baina, berriz ere aukeztu ditu paperak Sean Pennek Kaliforniako auzitegi batean.

Maddonaren senarra izandakoak apirilaren 23an aurkeztu omen zuen eskaria “People” aldizkariaren arabera, eta bertan Dylan Frances (18 urte) eta Hopper Jack (15 urte) seme-alaben zaintza-partekatua eskatu du.

Emazteari inolako pentsiorik eman behar ez izatea ere eskatu omen du.

Robin Wright zinema-izar ederra ez du oraindik ezer esan eta komunikabide guztiak bere adierazpenen zain dira.

Charlize Theronek gogor erantzun die biluzik agertzeagatik kritikak egin dizkiotenei

2009(e)ko Apirilak 8 Eider Jauregi Iruzkin 1

Charlize Theronek gogor erantzun die biluzik agertzeagatik kritikak egin dizkiotenei

“Zoritxarrez, maitasuna aurkitzeko erabiltzen dute emakumeek sexua”. Adierazpen horiekin erantzun die Hego Afrikako aktoreak “Lejos de la Tierra Quemada” filmean biluzik agertzeagatik kritika gogorrak egin dizkioten estatubatuarrei.

“Life&Style” aldizkarian egindako adierazpenetan, Charlize Theronen esan du emakumeek askotan sexua maitasuna lortzeko erabiltzen dutela eta hori tamalgarria dela.

2004an “Monster” filmagatik Oscarra eta Urrezko globoa jaso zuen aktoreak harri eta zur utzi du bat baino gehiago bere gorputz ederra agertuz azken filmean. 33 urteko emakumezko lirainaren iritziz, “hau guztia tontakeria itzela dela uste dut. Estatubatuarrek buru irikiagoa izan beharko lukete horrelako gauzetarako”; “AEBetako biztanle askorentzat sexua ezkontzaren baitan bakarrik gerta daiteke, eta bestela, zerbait txarra da”.

“Lejos de la Tierra Quemada”, Guillermo Arriagak zuzendutako filma, martxoaren 13an iritsi zen gure zinema-aretoetara.

Albistea gehigao gure Zinema atalean.