Artxiboa

‘Bitxikeriak’ atalaren artxiboa

Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen

2012(e)ko Abenduak 18 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Egunotan Londreserako bidaia prestatzen ari bazara, eginbeharreko zerrendetan ez ahaztu hauxe: joan Victoria & Albert Museora eta Hollywoodeko jantzien erakusketa ikusi. Ez da merkea. 16 libera (20 bat euro) ordaindu beharko dira. Baina 100 bat jantzi dituen erakusketak zinezaleak edota hobe esanda mitomanoak asetu ditzake. Niri hori iruditu zitzaidan ikusi nuen lehen gauza “Haizeak eraman zuena” (Gone with the wind) filmean Scarlett O’Hara txirotu batek etxeko gortinekin atontzen duen soineko berdea ikusi ondoren. Harri eta zur geratu nitzen.

Erakusketa hiru ataletan dago antolatuta. Lehenengoan aurkezpen moduan filmetako disenatzaileek nola heltzen dioten jantziak sortzeari kontatzen da. Besteak beste, Scarletten soinekoaz gain, Indiana Jonesen irudia lortzeko nondik atera zituzten gaiak kontatzen dute: 2. mundu gerrako pilotoen jaka, edota arotzek asko maite dituzten botak. Epokako filmeak grabatzeko, margoek izaten dira informazio iturria. Esaterako “Maria Antonieta” filmean garai horretako gorteko margolariaren lanetan agertutako jantziak kopiatu zituzten.

Pelikula desberdinen bertsioak ere agertzen direnez, aukera dago ere disenatzaile desberdinek eta garai desberdinetako ekipoek nola heltzen dioten pertsonai berdina erretratatzeari. Esaterako, goian dugun argazki honetan, Ingalaterrako Isabel I erreginaren pelikula eta jantzi desberdinak ditugu. Arreta ematen du Cleopatra nola irudikatu du Hollywoodek, Egiptoko erregina hura Claudette Colbert edo Elizabeth Taylor izan. Polita ere generoen errepasoa egiteko jantzien alboan agertu diren pelikulen zatiak bideo batean eman izana. Bigarren aretoan deigarria ere, disenatzaileak ez duela bakarrik lan egiten aditzera ematen dutela. Disenatzaileak zuzendariarekin batera lan egin behar du eta janzten dituen aktoreekin. Eta horretarako Gangs of New York jantzi zuen disenatzaile eta Martin Scorcese zuzendarien arteko elkarrizketa bat ikusteko aukera dago. Aktoreei dagokionez, Meryl Streep eta Roberto de Nirok erabilitako hainbat jantzi eta horien historia kontatzen da.

Baina ikusle askorentzat areto interesgarriena hirugarrena izan daiteke. Finale ezizenaren pean, mitoa bilakatu diren dozenaka jantzi ikusi ditzakegu. The Seven Year Itch(La Tentacion Vive En el Piso de Arriba) filmean Marylin Monroeren soineko zuriarekin hasita, Supermanen likrazko trajearekin jarraituz edo Ozeko Aztian Dorothyren soineko eta oinetako gorrietaraino. Zinezaleen txundidurarako 100 bat jantzi erakusten duen mostra honetan zaharrena Charloten traje beltza, bonbina eta guzti. Berriena, Euskadin edo Nafarroan oraindik estrenatu gabe dagoen Anna Karerinaren bertsio berriko soineko bat.

Esandako, Londresetik bazaudete, ez galdu aukera. Victoria and Albert Museumean duzu zuen erakusketa. Hollywoodeko jantzien erakusketa.


.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Klasikoak modan

2012(e)ko Uztailak 18 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Duela gutxi gonbidapen hau jaso nuen sare sozialen bidez: “Etorriko al zara “The Searchers” ikustera?”. Lagunaren etxean zinea ikusteko gonbita zela uste nuen, John Ford-en “Centauros en el Desierto” edo “La prisonnière du désert” filma DVDn baitago edota modernoago den Blu-Ray formatoan. “Ez, neska, zinera”, erantzun zidan lerro batean lagunak. Zein zinekluban emango zuten nere buruari galdezka hasi orduko lagunaren hurrengo mezu-esalditxoa iritsi zitzaidan. “Trueban emango dute aste guztian”, idatzi zidan. Eta ni poztu nintzen. Klasiko bat zine areto komertzialean, SADEk Donostian dituen hiru zineetatik alternatiboena bada ere Gros auzoko Trueba zinea.

Areto hau berritu dutenetik estrenaldiaz gaindiko filmak ematen hasi dira. Esaterako, egun bakar batzuetan pelikula musikala programatu dituzte eta orain klasikoak jorratzeari ekin diote. Esaterako Hitchcocken hainbat film eman zituzten asteburu batean eta aste honetan John Forden 1956ko western zoragarri hori programatu dute. Sarrera normal baino pittin bat merkeago baten truke.

 

Donostiako zine hori ez da lehena izan. Iparraldeko zine aretoetan aspaldi ematen dituzte klasikoren bat hiru hilabetero behin. Horietakoa da Baionako L’Atalante zinema. Abuztuaren erdialderako “The Apartment” edo frantsesez “La Garçonnière” jarri dute afitxean. Billy Wilderren pelikula paregabea ezagutzeko itzelezko aukera. Bi kasuotan, Baionan eta Donostian, filmak jatorrizko bertsioan emango dira. John Wayne  eta Jack Lemnonen benetazko ahotsak entzuteko parada.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Zine festa Ipar Euskal Herrian

Frantziako zine aretoetan ikusle gehiago izan zuten iaz aurreko urtean baino. Horren arrazoiak? Ez ditut argi – izan daiteke frantziar zinegileek gero eta produkzio hobeagoak egiten dituztela, genero eta estilo guztietan. Iaz ¨Intouchables¨ filmak markak hautsi zituen Hexagonoan eta kanpoan ere. Beste arrazoi bat izan daiteke sustapen neurriak. Esaterako igande honetan hasten den ¨La Fete du Cinema¨.

Lau egunez, ekainaren 24tik 27ra, lehen zine sarrera bat prezio normalean erosi (6 edo 7 eurotan) eta hurrengo saioetarako txartelak 2,5 eurotan eskuratu ahal izango dira. Beherapen horri esker ikusle askok filmak “aurkitzen” dituzte. Inkesten arabera, ekimena profitatzen duten hamar ikusletatik 3k bestela ikusiko ez lituzketen filmak ikusten dituzte zine festa honetan. Ekimenak gainera ikusle berriak erakartzen ditu zine aretoetara.

Eta ez pentsa. Ekimena pribatua da guztiz. Azken 28 urte hauetan Frantziako zine aretoen federakuntzak antolatu du. Hau da, zine aretoek beraiek bezeroak, zine ikusleak erakartzeko egiten duten ekimena da. Azken bost urtetan, banketxe ezagunen baten laguntza izan dute gainera.

Aukera izan ezkero profitatu. Gure zine aretoetan, Cannesen izandako hainbat film baitaude. Esaterako, Cronenberg-en Cosmopolis, “Moonrise Kingdom”, edota “On The Road”. Eta Garañok eta Goenagak iaz egindako “80 egunean” filma ikusgai hainbat filmetan.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Marilyn gogoan

Badakit. Pantailako mitoak hilkorrak dira. Marilyn ez zen hil baina aurten 50 urte betetzen dira Norma Jean Baker zendu zela. Tintatutako hilehoria zuen emakume ahula desagertu zen, mito erotikoa zen Marilyn Monroe aktorea izarren zapaian eta filmetan geratu zen betiko, gazte.

50 urteurren hori gogoan, zikloa eskeini behar dio gaurtik Nafarroako Filmotekak.


 

Lau pelikula esanguratsu hartu dituzte. Euretan abesten, dantzatzen eta interpretatzen bere bikaintasun osoan erakusten dute Monroe. Esaterako, “Gentlemen Prefers Blondes” (Los Caballeros Las Prefieren Rubias), non “Diamonds Are Girl’s Best Friends”, ezaguna kantatzen duen. Gero hainbestek bertsionatu duten abestia.

“Niagara”, “The Seven Year Itch” (La Tentación Vive Arriba) eta “The Misfits” (Vidas Rebeldes) ikusgai izango dira ekaineko ostiraletan, gaueko zortzietan.

“The Misfits”ek esanahi berezia du. Filman aktore lanetan Montgomery Cliff aritu zen, Marilyn bezala heriotz trajikoa izan zuena. Eta pelikularen gidoia, Marilyren orduko senarrarena da: Arthur Millerrena. Pelikula estreinatu baino astebete lehenago dibortzitu ziren. Urtebetera 1962ko abuztuaren 5ean, emakumea itzaldu zen, Marilyn Monroe izarra betiko piztuta geratuz.

Udaberria iritsi da … gure zine aretoetara

2012(e)ko Martxoak 18 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Zinera joatera askotan esperientzia gustagarria izaten da. Bakarrik edo lagun, familia edo bikotearekin. Palomitak hartuta edo eskuhutsik. Are gustagarriagoa izan daiteke, prezioa merketzen badizute. Eta horrela izaten da Frantziako zine askotan data hauetan. Urtero legez, gaur, igandean, hasita eta hiru egunez, astearterarte, zine sarrera 3,5 eurotan izango duzue. Ohiko “Le printemps du cinema” operazioa da.

Banku baten laguntzaz, Frantziako zineen elkartearen eskaintza da. Karteldegian ikusgai diren filmak erdiprezioa ikusi daitezke. Hamairu urtez egin dute horrelako jaialdia. Eta gero eta arrakasta gehiago du. Horrelakoak ez dira dena den bitxiak hexagonoan. Telerama aldizkariaren laguntzaz, erdi prezioan jartzen dituzte urtarrilean egun batzutan euren sarrerak hainbat arte eta entsaiuko zineek. Ekintza hauek balio ote dute zinezaleak sortzeko? Ez dut datu hori baina egia esan 2011 oso urte hona izan zen Frantziako zine aretotan. Azken harmarkadetan izan duten ikusle kopuru handiena izan dute.

Udaberriko lora horiek Iparraldeko zine aretotan ere agertuko dira. Beraz profitatu. Eta profitatu ere datorren asteburuan Urruñan izango den Orson Wellsen asteburua. Zine zuzendari estatubatuarraren hiru filmak emango dituzte, besteak beste, Rita Hayworth emaztearekin egindako “Shangaiko Dama”. Baina deigarriena Euskal Herrian filmatu zuen dokumentala: “The Basque Countries”  izango da ikusgai igandean Itsas Mendi zinean. 1955an BBCrako Wellsen filma komentatuko du Guy Lalannek. Berarekin hor agertzen diren pertsonai batzuk izango dira. 

Categories: Bitxikeriak, Zinema Alternatiboa Tags:

Oscarrak pantaila handitik

2012(e)ko Otsailak 21 Kristina Zorita Arratibel Iruzkinik ez

Planik bai Otsailaren 26tik 27ra doan goizalderako? Ohikoa ezta? Lo egin, astea ganoraz hasteko. Baina badira igandetik astelehenera doazen ordu horiek esna, telebistara begira pasako dituztenak. OSCARren gau luzea, Oscar sariak banatzen diren gaua da eta zinezale asko Hollywoodera begira izaten dira.

2012-02-21

Askok bakarrik, batzuek lagunekin egingo dute telebistara  itsatsitako gaubela hori. Zinezale donostiarrek  eta gipuzkoarrek aukera berria  dute. Donostiako “Principe” aretoan,  gala prestatu dute.   “Koskars” deituriko festa.

Los Angeleseko Oscars ekitaldia zuzen-zuzenean jarraitzea izango  da pantaila handian. Horren aurretik  afaria eskeiniko dute, kafea eta  guzti, ordu txikiei aurre egiteko. Eta alfonbra gorria eta “photocall”a ere izango dira.   Dena 15 euroren truke. Pelikularen bat ere  ikusi nahi bada, ohiko  azken saioan egin daiteke. Kasu horrretan, pelikula+afaria+gala 20 eurotan jartzen dira.

Estrainekoz egingo dute Oscarren galaren jarraipena SADEkoek. Baina aritu izan  dira, azken boladan, zine komertzialez gain, bestelako programazioa eskaintzen. Hainbat rock talderen inguruko pelikulak eman dituzte,  saio bakarrean. Besteak beste, Rolling Stones-i buruzko filma emandute. Aretoak betetzen dituzte horietan. Opera saioak ere eskaini ohi dituzte, zuzenean Bartzelonako Liceutik, Madrilgo Realetik edo Londreseko Royal Opera Housetik, edo grabatuta, munduko hainbat kontzertu jauregitik. Aretoei bestelako distira ateratzeko.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Aurrekaririk gabeko publizitate kanpaina, 2012 filma bultzatzeko

2009(e)ko Urriak 29 Eider Jauregi Iruzkinik ez


Ostegun honetan, urriak 29, hasiko da 2012 filmaren estreinaldi egunerako atzera-kontaketa. Roland Emmerich zuzendariaren film apokaliptikoaren kanpaina egiteko, azken garaiotan kaleratu den 30 segundoko telebistarako spot ikusgarriena emango dute estatu mailako telebista-kate nagusietan.

23:00ak puntu-puntuan direnean, TVE1, Antena3, Telecinco, Cuatro eta La Sexta kateek, TDTko Antena 3 Neox eta Nova, FDF, la Siete eta SET nahiz ordaindutako AXN, FOX, Calle 13, Discovery Channel eta National Geographic kateek iragarki bera emango dute; gero on-line mundura igaroko den kanpaina bereziari hasiera emanez.

Gutxi gorabehera 13 milioi ikuslek ikusiko omen dute batera iragarkia; une horretan telebista ikusten ari direnen %80k, alegia.

Interneteko inbasio mediatikoa hurrengo egunean iritsiko da, urriaren 30ean. Antzeko zerbait egingo dute sarean ere, eta webgune, atari zein sare hauek hartuko dute parte: MSN, Google SEM, Yahoo, Terra, El Mundo, Marca, Facebook, Tuenti, 20 Minutos, Grupo G+J Adlink, Adconion, AOL Advertising, FHM, Tu Tv & Periodista Digital. Internauten %77arengana iritsiko omen da kanpaina.

On-line ekimen honek Sony Pictures Releasingen 2.0. gune berrira bideratuko ditu erabiltzaileak eta bertan, urteko fenomeno zinematografikoa izango omen denaren 5 minutu ikusteko aukera izango da.

2012 munduaren amaiera eragingo duen kataklismo baten inguruko abentura epikoa da. Bizirik irauten dutenen istoria azaltzen duen film zirraragarria. Roland Emmerich da zuzendaria eta ondorengo hauek aktoreak: John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Amanda Peet, Oliver Platt, Thandie Newton, Danny Glover eta Woody Harrelson. Hain zuzen ere, Donostiako Zinemaldian izan ziren horietako batzuk filma aurkezten.

Abenduaren 21ean iritsiko da gure zinema-aretoetara.

‘Millennium 2′ o ‘Millennium 1′, bietako zein gustatu zaizu gehien?

2009(e)ko Urriak 28 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Stieg Larssonen trilogia fenomeno editorial bihurtu da mundu osoan. Zinemako egokitzapena ere bide berean doa. Egokitzapen askorekin gertatu ohi den bezala baliteke batzuei zinemarako jauzia ez gustatu izana. Posible da, baita ere, trilogia irakurri arren, zenbaitzu zinemara ez gerturatu izana. Edo liburuak irakurri gabe Millennium filmak ikustea.

Irakurri al duzu Stieg Larssonen trilogia? Zer iruditzen zaizu zinemara egindako egokitzapena? Trilogia irakurri ez baduzu, zer iruditu zaizkizu filmak?

Millennium 1: Los hombres que no amaban a las mujeres 2009ko maiatzaren 29an estreinatu zen. Ia bost hilabete geroago heldu zen zinema-aretoetara Millennium 2: La chica que soñaba con una cerilla y un bidon de gasolina. Millennium 2 filma estreinatu baino astebete lehenago, berriz estreinatu zen Millennium 1 filma zinema-areto batzuetan. Oraindik Millenniumen leen zatia ikusi ez baduzu, Yelmo Cineplex Gorbeian (Araba) eta Golem La Morean eta Ocine Tudelan (Nafarroa) ikus dezakezu.

Zinemako trilogía ixteko, Millennium 3: La reina en el palacio de las corrientes de aire estreinatzea falta da. Eskandinavian 2009ko azaroaren 27an estreinatuko da eta 2010an helduko da estatuko zinema-aretoetara.

Paramount ‘Paramormal Activity 2′ prestatzen ari da

2009(e)ko Urriak 26 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

LA Times egunkariak dioenaren arabera, Paramount Pictures etxeak Paranormal Activity filmaren bigarren zatia egiteko eskubideak bereganatu ditu. Lehen zatia urteko filmeetako bat da jada eta historiako filmerik errentagarrienetako bat ere bada. Paranormal Activity filmak 10.000 dolarretako aurrekontua izan zuen eta dagoeneko 62 milioi dolar bildu ditu AEBetako zinema-aretoetako leihatiletan. Iragan asteburuan 22 milioi dolar bildu zituen, Saw VI filmaren aurretik.

Datorren azaroaren 27an helduko da filma zinema-aretoetara. Hala ere, aurretiaz urriaren 31n hasiko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ikusteko aukera izango da. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean ikusgai izango da Antzoki Zaharrean 22:30etik aurrera.

Megan Fox eta Johnny Depp, zinema izarrik sexyenak Empireren arabera

2009(e)ko Urriak 21 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Empire aldizkariak zinema munduko izar sexyenekin zerrenda bat osatu du. Emakumezko aktore sexyenen 50eko zerrenda bat egin du batetik eta gauza bera egin du gizonezkoekin ere.

Megan Fox eta Johnny Depp dira Empire aldizkariaren arabera zinemako izarrik sexyenak. Transformers filmeko aktoreak momentu gozoa bizi du ezbairik gabe. Duela gutxi, Scream Award sarietan 2009ko zientzia fikziozko emakumezko aktore onenaren saria jaso du. Horrez gain, Armaniren irudi berria izango dela ere jakin dugu duela gutxi. Victoria Beckham berari kendu dio Armaniren modelo gisa. Dudarik gabe momentuko aktorea da.

Eta zer esan Johnny Depp aktoreaz? Askorentzat betiko Jack Sparrow izango da Johnny Depp. Aipatutiko gizona beti dago eder, bai ilea narrastuta dagoela eta baita apainduta dagoela ere. Jada 46 urte baditu ere, oraindik ere ikusleak erotzen jarraitzen du.

Empire aldizkariak eginiko zerrendan aktore belaunaldi berria ageri da. Horien artean aipagarriak dira Kristen Stewart (Crepusculo), Freida Pinto (Slumdog Millionaire), Zac Efron edo Megan Fox bera ere. 23 urterekin zerrendako lehen postura heltzea lortu du Megan Foxek. Belaunaldi berriarekin batera zerrendan ageri dira aktore zaharragoak ere, Marylin Monroe edo Grace Kelly. Jarraian zerrenda osoa.

Gehiago irakurri…