Artxiboa

Egilearen artxiboa

Sandra Bullocken azken lana iritsi da zinemetara

2010(e)ko Ekainak 18 Nagore Telleria Iruzkinik ez
Air Doll

Air Doll

Aste honetan zinema-aretoetan aurkituko ditugun filmen artean; hasteko, fantasia pixka bat: Air doll. Japoniatik datorren pelikula drama bat da nahiz eta hasieran komedia naif bat iruditu.

Manga komiki batean oinarrituta egindako filma honetan, panpina puzgarri baten istorioa kontatzen da.

Hirokazu Koreeda zuzendariak k berak esan omen zuen abiapuntua zein zen:  malko bat isurtzen duen panpina, barnean duen airea galdu eta maite duen gizonaren arnasketarekin berriro beteko dena. Oso erotikoa iruditu omen zitzaion eta hortik tiraka egin du istorioa.

Panpina puzgarri hau Tokion bizi da, pisu txiki batean, panpina haundi mutil batekin. Egunero egiten dute amodioa, mutilak mimoz zaintzen du, maiz maiz garbitzen du, hitz egiten dio baina mutila oso bakarrik dago.

Konturatzen denean panpinak arima duela, kanpoko mundua erakusten hasiko zaio, ezagutuko du jende gehiago ere, baina inork ezin dio ondo azaldu zer den bizirik egotea. Arima izatea lortuko du eta halako batean, Junichi ezagutuko du. Berak bideojokoen denda batean eginten du lan eta panpina maitemindu egingo da harekin. Denda berean hasiko da lanean, baina istripua izango du, ebakia egingo du esku batean eta airea galtzen hasiko da….

Dos hermanos

Dos hermanos

Hurrengoa berriz, familia harremanei buruzkoa da: Bi anaia.

Marcos eta Susanadira anaia-arrebak. 60 urte inguru dituzte. Liskarrean ari dira beti,  oso diferenteak dira: Susana indartsua da, zoroa, bera da familia gidatzen duena, eta Marcos berri menpean hartzen du. Gorroto dute elkar, baina anaia-arrebak dira, eta elkar maite dute.

Ama hiltzen zaienean, Susanak anaia konbentzituko du Uruguaiko herri txiki batean etxe bat erosteko. Hala, elkarrekin bizitzen hasiko dira, baina ez dakite ez aparte bizitzen ezta elkarrekin ere.

Argentinan egindako pelikula da, Daniel Burmanek egin du eta oso harrera ona izan du han.

The blind side

The blind side

Asteko hirugarrena: The blind Side, betetzeko moduko amets bat.

Quinton Aaron eta Sandra Bullock dira protagonistak. Azken honi Oscarra eman diote pelikula honetan egindako lanagatik. Pelikula garestia da. 29 milioi dolarreko aurrekontua zuen pelikulak, baina Ameriketako Estatu Batuetan bakarrik, 250 milioi baino gehiago jaso dituzte takilan.

Michael da protagonista. Ia kale gorrian bizi da. Halako batean Leigh Annek -Sandra bullock- kalean aurkituko du eta kontatuko dio nola bere alabaren gelan ibiltzen den. Errukarria irudituko zio amari, eta bere etxera joateko gonbitea egingo dio. Gau bateko aterpea behar zuena, etxe bihurtuko da. Han geratuko da familiarekin bizitzen.

Mutikoa kirolari oso ona da eta, hala, pelikulak paraleloan kontatuko ditu futbol-amerikarrean partiduak irabazteko borroka eta bizitzako gerrak.  Moralina ere badauka pelikulak. Michaeli esker asko ikasiko dute familiako kideek beren buruaz eta pertsona hobeak bihurtuko dira.

Villa Amalia

Villa Amalia

Villa Amalia da hurrengo pelikula. Ann pianojoloea da, kontzertuak ematen ditu han eta hemen, baina bat-batean bere bizitza geratu egingo da. Thomas bere bikotea beste emakume bat musukatzen ikusiko du. Hura uztea erabakiko du.

Hutsetik hasi nahi du. Orain arte egindako guztia atzean utzi, eta aurrera begira jarri. Beste pertsona bat bihurtzeko ahalegina egingo du.

Musikak emango dio babesa, eta aspaldiko lagun bat izango du alboan, Georges. Biak elkarrekin, uharte txiki batera joango dira eta han aurkituko du Villa Amalia.

Frantziatik dator filma hau eta Isabel Huppert da protagonista nagusia.

Generoa erabat aldatuta, bi komedia ere iritsi dira zinemetara.  Marmaduke eta Ira Vamp.

Marmaduke

Marmaduke

Marmaduke zakur haundi bat da, gran danes horietakoa, 100 kiloko zakurra. Maitagarria da, oso ezagun egin da: berari buruzko komikiak ateratzen dituzte mundu osoan, eta telebistan ere ezaguna da.

Beti batetik bestera, familia batetik bestera, inon bere tokia topatzen ez duen gizarajoa izan da ordura arte baina badu, gainera, asko maite duen familia: Winslowdarrak. Familiak Kaliforniara bizitzera joatea erabakiko du eta mudantza hasiko dute. Bertara iritsitakoan  ikusiko du ez dela batere erraza zakur bizilagunekin ondo konpontzea. Kaleko txakurrak eta txakur aberatsak aurrez aurre. Bera erdian sentitzen da. Badauka, ordea, hutsik egiten ez dion laguna, Carlos katua, bizkar gainean eramaten duen katua.

La venganza de Ira Vamp

La venganza de Ira Vamp

La venganza de Ira Vamp da asteko azken estreinaldia. 1910 urtea da. Lord Winston egiptologoa da protagonista. Italiako opera kantari batekin ezkonduta dago, Clarete Castafiorerekin.

Biak Mandacrestera jaongo dira bizitzera. Han bada etxe bat aitzina Lady Ira Vampena izan zena.  Inork nola ez dakiela, heriotza susmagarria izan du Irak eta haren etxera jaongo dira.

Etxe puska horretan, Lady Ira Vampen estatua erraldoia dute;  denei begira egongo balitz bezala eta neskame zein maiordomoek  ere etengabe harekin alderatuko dute. Bere senarrak ere oso gogoan dauka señora.

Clarete desesperatuta dago, berak aginpidea nahi du, eta hala hasiko da denak zuzentzen, baina beste mundutik mendeku hartuko dio Lady Ira Vampek. Gauza paranormalak gertatuko dira etxean.

Josema Yuste, Florentino Fernandez eta Chiquito de la Calzada dira protagonistak.

‘Mamut’, ‘The good heart’, ‘Sex in New York 2′… asteko estreinaldien artean

2010(e)ko Ekainak 4 Nagore Telleria Iruzkinik ez

Asteburua datokigu! Ostiralero bezala zinema-aretoetan gaur estreinatuko diren pelikulei so egingo diegu.

SIMPLEMENTE

‘Despertar de los sentidos’ Bilboko dantza taldearen ibilerak jasotzen dituen dokumentala da. Jon Anduezaren zuzendaritzapean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian pasa den otsaileko Giza Eskubideen Jaialdian proiektatu zuten estreinekoz. Down sindromea duten hamar dantzarien Castro Urdialeseko hondartzan izandako gora beherak erakusten ditu dokumentalak.

mamut_foto

Williams eta Garcia Bernal 'Mamut' filmean

MAMUT

Leo eta Ellen dira protagonistak. Leo bideo jokoen sortzailea da eta sekulako arrakasta lortu du. Dirutza egin du eta momentu onenean sentitzen da. Ellen, bestalde, bere emaztea zirujaua da. Larrialdi zerbitzuetan egiten du lan eta honek ere lana du bere bizitzako erdigune. Lana besterik ez du egiten. Jackie izeneko alaba daukate baina ez dute ikusi ere egiten. Egun batean Ellen pentsatzen hasiko da bere bizitzari buruz eta bere lehentasunak aldatu beharko lituzkeela. Gabriel Garcia Bernal eta Michell Williams ditugu akte nagusi.

thegoodheartunbuencorazon_foto

'The good heart'

THE GOOD HEART

Brooklyngo zubipean eta kartoizko kaxen artean bizi da Lukas. Bere buruaz beste egiten saiatuko da baina huts egingo du eta ospitalera eramango dute. Bertan Jaques taberna bateko nagusia ezagutuko du eta biak sendatzen direnean, Lukas Jaquesen tabernan hasiko da lanean. Bien artean harreman estua eta berezia sortuko da.

030-LSC-08471.JPG

Miley Cirus 'The last song' filmean

THE LAST SONG

AEBetan girotuta, banatutako aita bat dugu protagonista. Alaba nerabea dauka, Ronnie, eta harekin uda pasatzekotan da. Alabak ez du harekin egon. Musika da biei gustatzen zaiena. Bien arteko zubi lana egin dezakeen bakarra musika da, eta aita bide hartatik saiatuko da. Miley Cyrus izar nerabearen azken filma dugu. Hannah Montana pertsonaitik aldendu nahi izan du Cyrusek.

SEX IN NEW YORK 2

sexoennuevayork2_foto

'Sex in New York 2' filmaren neskak

Glamourra ekialde hurbilean. Carrie, Samantha, Charlotte eta Miranda Abu Dabira joango dira, lagunen arteko ihesaldi bat egiteko asmoz. Bertan hasiko dira amatasunaz eta ezkontzaz pentsatzen eta baita bizitzan egin nahi dutenaz ere. Bakar batek ere ez du betetzen ustez gizarteak markatzen duen bidea eta ez dute famili trankil, iraunkor eta aspergarririk osatuko. Filma Marokon grabatu zuten eta izar batzuk agertzen dira bertan, hala nola, Penelope Cruz, Miley Cyrus etya Lizza Minelli, besteak beste.

kickasslistoparamachacar_foto

KICK ASS

Dave Lizewski New Yorkeko nerabea saiatuko da superheroi bat izaten. Komikiak irensten ditu eta Interneten erositako buzo berde bat jantzita, Kick Ass superheroia lanean hasiko da gaizkileen kontra. Baina gauzak ez dira erraza izango. Dave ez dago batere trebatuta baina arerio guztiak gainditzea lortuko du eta benetako fenomeno bihurtuko da. Zuzendaritza lanak Matthey Vaughneko bete ditu eta Nicolas Cage aktorea ere filmean agertzen da.