Michael Jacksonen azken entseguak jasotzen dituen This is It filma Oscar sarietako hautagaietako bat izan daiteke, film onenaren, soinu onenaren, edizio onenaren eta zuzendaritza onenaren kategorietan. Hala ere, prentsa estatubatuarraren arabera, ez du dokumental onenaren saria irabazteko aukerarik izango, aurkezteko epea pasa baita. Dokumental onenaren Oscar saria irabazi dezakeena Capitalismo: una historia de amor izan daiteke.
Sony multinazionalaren Columbia Pictures estudioak ez du oraindik baieztatu This is it Oscar sarien lasterketara aurkeztuko den ala ez. Hala ere, filmak sarietan parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak beteko ditu, behin Los Angeleseko konderrian filma estreinatzen denean. Oscarren bezperatan ospatuko den Urrezko Globoetan ezin izango du parte hartu, antolatzaileek ez baitituzte dokumentalak onartzen.
Banatzaileak This is It bi astez zinema-aretoetan izango dela aurreikusten du. Hala ere, eskariaren arabera, banatzaileak bi asteko epe hori luzatu dezake.
Urte amaiera geroz eta gertuago dago eta batzuk hasiak dira jada Oscarretarako porrak egiten. Nine, Precious, Julie y Julia, Shutter Island, Destino Woodstock, Si la cosa funciona, El baile de la victoria edo Up in the air filmen izenak dabiltza adituen ahotan. Zeintzuk dira zure faboritoak?
Share on Facebook
Stieg Larssonen trilogia fenomeno editorial bihurtu da mundu osoan. Zinemako egokitzapena ere bide berean doa. Egokitzapen askorekin gertatu ohi den bezala baliteke batzuei zinemarako jauzia ez gustatu izana. Posible da, baita ere, trilogia irakurri arren, zenbaitzu zinemara ez gerturatu izana. Edo liburuak irakurri gabe Millennium filmak ikustea.
Irakurri al duzu Stieg Larssonen trilogia? Zer iruditzen zaizu zinemara egindako egokitzapena? Trilogia irakurri ez baduzu, zer iruditu zaizkizu filmak?
Millennium 1: Los hombres que no amaban a las mujeres 2009ko maiatzaren 29an estreinatu zen. Ia bost hilabete geroago heldu zen zinema-aretoetara Millennium 2: La chica que soñaba con una cerilla y un bidon de gasolina. Millennium 2 filma estreinatu baino astebete lehenago, berriz estreinatu zen Millennium 1 filma zinema-areto batzuetan. Oraindik Millenniumen leen zatia ikusi ez baduzu, Yelmo Cineplex Gorbeian (Araba) eta Golem La Morean eta Ocine Tudelan (Nafarroa) ikus dezakezu.
Zinemako trilogía ixteko, Millennium 3: La reina en el palacio de las corrientes de aire estreinatzea falta da. Eskandinavian 2009ko azaroaren 27an estreinatuko da eta 2010an helduko da estatuko zinema-aretoetara.
Share on Facebook
Millennium 2: La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina filma ez da Agora Top 10eko lehen postutik kentzeko gai izan. Millennium 2 filmak 1,84 milioi euro bildu ditu lehen asteburuan, baina ez da nahikoa izan gorenera iristeko. Millennium 2 bigarren postuan geratu da, lehen postua hirugarren astez jarraian Agora filmarentzat izan baita 2,30 milioi euro bilduta.
Hirugarren postua La cruda realidad filmarentzat izan da. Millennium 2 filmaren estreinaldiak kalte egin dio eta bigarren postutik hirugarren postura erori da. Hala ere, 1,27 milioi euro batzea lortu du. G-Forceko akuriek postu bat galdu dute eta aste honetan laugarren postuan dira milioi bat eurotik gora bilduta. Bosgarren eta hamargarren postuen artean kokatu diren filmek 300.000 eta 500.000 euroren artean batu dute. Atzeko talde horretatik pixka bat aldendu da La huerfana filma ia 500.000 euro bilduta.
Seigarren postuan dagoen El secreto de sus ojos eta hamargarrenean dagoen Vicky bikingoaren artean 60.000 euroko diferentzia dago. Zazpigarren postua Malditos Bastardosentzat da. Estreinatu eta zortzi astera Top 10ari eusten dio Quentin Tarantinoren filmak. Zortzigarren pistua Woody Allenen Si la cosa funciona filmarentzat da. 500 dias juntos, asteko estreinaldietako bat, zuzenean bederatzigarren postuan sartu da.
Millennium 2 filmak salbu, gainerako asteko estreinaldiek irabazi baxuak lortu dituzte. Millennium 2 filmarekin batera, 500 dias juntos izan da Top 10ean leku bat egitea lortu duen asteko estreinaldi bakarra.
Share on Facebook
LA Times egunkariak dioenaren arabera, Paramount Pictures etxeak Paranormal Activity filmaren bigarren zatia egiteko eskubideak bereganatu ditu. Lehen zatia urteko filmeetako bat da jada eta historiako filmerik errentagarrienetako bat ere bada. Paranormal Activity filmak 10.000 dolarretako aurrekontua izan zuen eta dagoeneko 62 milioi dolar bildu ditu AEBetako zinema-aretoetako leihatiletan. Iragan asteburuan 22 milioi dolar bildu zituen, Saw VI filmaren aurretik.
Datorren azaroaren 27an helduko da filma zinema-aretoetara. Hala ere, aurretiaz urriaren 31n hasiko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ikusteko aukera izango da. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean ikusgai izango da Antzoki Zaharrean 22:30etik aurrera.
Share on Facebook
Azkenean Saw 6 filma ez da Estatuko zinema-aretoetan urriaren 23an estreinatuko, ez zinema-areto komertzialetan eta ezta X zinema-aretoetan ere. Buena Vista Saw 6 filmaren banatzaileak albistearen berri eman du prentsa ohar baten bidez.
Honela dio testu laburrak:
“Gaurko, urriaren 23rako, aurreikusita zegoen Saw VI filmaren estreinaldia bertan behera gelditu da kalifikazio arrazoiak tarteko. Aipaturiko kalifikazio hori aldatzeko helegitea aurkeztu dugu eta ebazpenaren zain gaude.”
Orain itxaron egin beharko da helegiteak bere bidea egin arte. Antzerako aurrekari bat bada eta orduko hartan arazoak konponbidea izan zuenez, esperantzarako leiho txiki bat ireki da. 2001. urtean Virginie Despentes eta Coralie Ttinh zuzendarien Fóllame filmak X kalifikazioa jaso zuen. Alta Films banatzaileak ebazpenaren aurka helegitea aurkeztu zuen eta bi hilabetera, filma zinema-aretoetan proiektatzeko baimena jaso zuen. Egoera errepikatuko balitz, Saw 6 filma Gabonetarako iritsiko litzateke zinema-aretoetara. Ea Olentzerok gure desioak errealitate bihurtzen dituen.
Share on Facebook
Espainiako Kultura Ministerioak Saw 6 filma X pelikula gisa kalifikatu du irudien gehiegizko biolentziagatik. Kalifikazioa kontuan hartuta berez film pornoak proiektatzen diren aretoetan soilik ikusi ahal izango da. Hala ere, Buenavista banatzaileari ez zaio aukera hori burutik pasa ere egiten. Buenavistako bozeramaile batek adierazi duenez filma ez da zinema-aretoetan estreinatuko, ez komertzialetan ez eta X deituriko horietan, bere klasifikazioa aldatzen ez bada. Saw 6 filmaren estreinaldia Kultura eta Buenavistaren arteko negoziazioen baitan dago. Hasiera batean, filma 300 aretotan proiektatzekoa zen, baina kalifikazioaren kontuarekin guztia paralizatuta gelditu da, banatzailea ez baitago prest X deituriko zinema-areto horietan bakarrik proiektatzearekin.
Saw 6 filma X gisa kalifikatu izanak hautsak harrotu ditu zinema zaleen artean eta baita sarean ere. Dagoeneko, filma zinema-areto komertzialetan estreinatzeko eskatzeko sinadurak biltzen hasi dira sarean. Esaterako, efirmas.com atarian politika atzerakoi eta antidemokratiko hori zuzendu eta Saw 6 filma zinema-areto komertzialetan proiektatzeko eskatu dute, beti ere 18 urtetik beherakoentzat komenigarria ez dela aipatuta. Momentuz, 2342 sinadura batu dira.
Bada gisa horretako aurrekari bat. Virginie Despentes eta Coralie Trinh Thi frantziarren Follame filmari X kalifikazioa ezarri zioten. Alta Films banatzaileak errekurtso bat jarri zuen eta bi hilabete geroago film komertzialetan proiektatzeko baimena jaso zuen.
Zer iruditzen Saw 6 filmaren gainean sortu den eztabaida? Bidezkoa iruditzen al zaizu X kalifikazioa ezartzea?
Share on Facebook
Empire aldizkariak zinema munduko izar sexyenekin zerrenda bat osatu du. Emakumezko aktore sexyenen 50eko zerrenda bat egin du batetik eta gauza bera egin du gizonezkoekin ere.
Megan Fox eta Johnny Depp dira Empire aldizkariaren arabera zinemako izarrik sexyenak. Transformers filmeko aktoreak momentu gozoa bizi du ezbairik gabe. Duela gutxi, Scream Award sarietan 2009ko zientzia fikziozko emakumezko aktore onenaren saria jaso du. Horrez gain, Armaniren irudi berria izango dela ere jakin dugu duela gutxi. Victoria Beckham berari kendu dio Armaniren modelo gisa. Dudarik gabe momentuko aktorea da.
Eta zer esan Johnny Depp aktoreaz? Askorentzat betiko Jack Sparrow izango da Johnny Depp. Aipatutiko gizona beti dago eder, bai ilea narrastuta dagoela eta baita apainduta dagoela ere. Jada 46 urte baditu ere, oraindik ere ikusleak erotzen jarraitzen du.
Empire aldizkariak eginiko zerrendan aktore belaunaldi berria ageri da. Horien artean aipagarriak dira Kristen Stewart (Crepusculo), Freida Pinto (Slumdog Millionaire), Zac Efron edo Megan Fox bera ere. 23 urterekin zerrendako lehen postura heltzea lortu du Megan Foxek. Belaunaldi berriarekin batera zerrendan ageri dira aktore zaharragoak ere, Marylin Monroe edo Grace Kelly. Jarraian zerrenda osoa.
Gehiago irakurri…
Share on Facebook
Agora Alejandro Amenabarren berriena 2009ko estreinaldi onena izan zen joan den astean. Karteldegian daraman bigarren astean listoia mantendu du eta rankingaren goiko puntan egoten jarraitzen du. Rachel Weisz protagonistatzat duen Agora filmak gorenean jarraitzen du eta ez dirudi datorren astean estreinatuko den Millennium II: la chica que soñaba con una cerilla y un bidon de gasolina filmak joera hori aldaraziko duenik.
Estreinatu eta bigarren astera zinema espainiarreko produkziorik garestienak 3,2 milioi euro batu ditu eta orotara, 11,3 milioi euro irabazi ditu. Agora oraindik nazioartean estreinatzeko dago eta zifra horiek asko hobetu daitezke, beraz. Agorak hartu duen bidea ikusita produktoreek inbertitutako 50 milioi euroak berreskuratuko dituzte.
Bigarren postua La cruda realidad, Robert Luketicek zuzenduriko komedia erromantikoarentzat izan da. Bere estreinaldian Katherine Heigl eta Gerard Butler protagonistatzat dituen filmak 1,7 milioi euro bildu ditu. Bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da G-Force. Estreinatu eta bigarren asteburuan Disneyko akuri espioiek 5 milioi eurotik gora bildu dituzte.
Ikusienen zerrenda osatzen dute: La huerfana beldurrezko filmak; hamar milioi euroen mugan dagoen Quentin Tarantinoren Malditos Bastardos filmak; Rec 2 filmak, Woody Allenen Si la cosa funciona filmak; Campanella-Darin bikoteak eginiko El secreto de sus ojos filmak; Infectados film apokaliptikoak eta Vicky bikingoak.
Share on Facebook
Erromako Nazioarteko Zinema Jaialdiko laugarren egunean Helen Mirren aktore britainiarra eta Terry Gilliam zuzendari estatubatuarra izan dira protagonista.
Helen Mirren aktoreak The Last Station, Michael Hoffman zuzendariaren lan berria aurkeztu du. The Last Station filmak Tolstoi Guerra y paz lanaren egilearen bizitzako azken hilabeteak kontatzen ditu eta baita bere herentziak sorturiko senar-emazteen arteko hainbat eta hainbat eztabaida ere.
Terry Gilliam zuzendari britainiarra El imaginario del Doctor Parnassus bere azken lanarekin heldu da Erromara. Parnassus doktorea eta honen ‘Irudikaria’ izeneko ikuskizuna kontatzen du filmak. Ikuskizun ibiltari horretan ikusleek argia eta alaitasuna eta iluntasuna eta tristuraren artean aukeratu beharko dute. Zuk ere zure hautua egin nahi? Ba gerturatu zaitez zinema-aretora urriaren 23tik aurrera.
Erromako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren laugarren ekitaldia joan den urriaren 15ean hasi zen eta urriaren 23an amaituko da.
Share on Facebook
Hollywood geroz eta gehiago sostengatzen da Twitterren edo Facebooken gisako sare sozialetan euren filmen berri emateko, baita estreinatu aurretik ere. Zinegileek sare sozielaten esaten dutenak geroz eta eragin gehiago du filmen emaitzetan, kritikoek diotenaren gainetik.
Estudioetako nagusientzat garrantzitsua da filmek eragiten duten zalaparta eta interesa edo sare sozialetan eragiten dituen solasaldiak erregistratzea. Azken hilabeteotan, Interneteko ahoz ahokoaren eragina frogatuta geratu da. Twitterren eginiko iruzkin batek film baten arrakasta edo porrota ekarri dezake.
Adibidez, Paranormal Activity filmaren gainean sare sozialetan sortu zen zalapartaren eraginez 7,9 milioi dolar bildu zituen AEBetako eta Kanadako zinema-aretoetan. Oso zifra onak lortu zituen Paranormal Activityk, kontuan hartuta 200 zinema-aretotan soilik proiektatu zela.
Txanponaren beste aldea da Brüno. Uste baino emaitza kaskarragoak lortu zituen leihatiletan zenbait pertsonek Twiterren eta Facebooken eginiko iruzkin negatiboen ondorioz.
Fizziology webguneak astero sarean gehien hitz egiten den filmen zerrenda egiten du. Estreinatu baino bi egun lehenago, Paranormal Activity filmak Luna Nueva edo Crepusculo filmek baino iruzkin gehiago zituen. Urriaren 23an estreiantuko den Millennium II filmak ere badu bere txokoa Facebooken.
Share on Facebook
Zure iritzia