Monthly Archives: Apirila 2012

Gizon baketsua berriro erasoan

Share Button

Iaz Bilboko Alondegiko Zinemateka hasi zenean, John Ford zinegile estatubatuarraren ziklo batekin eman zioten hasiera. Westernaren maisuaren lehen pelikulak eman zituzten orduan. Orain, hilabete hauetan berriro heldu diote Hollywooden gehien saritu zuten zine zuzendariaren produkzioari. 1950ko hamarkadako filmak emango dituzte. Besteak beste, “Gizon Baketsua” (the Quiet Man), Irlandan girotuta eta John Wayne eta Maureen O’Hara aktore dituen filma.

 

Aitortu behar dut: urteetan maitatu izan dut film hau. John Ford ultrakatoliko eta matxistaren ideologitik oso urrun naiz. Zer esanik John Wayne harroputz horretatik. Atxikitutako trailerra ikusi ondoren harrituta nago: emakumearen aurkako indarkeria uneak baitira. Baina hala ere, berriz ikusiko nuke gustura Irlandara, herrira itzultzen den boxealari ohi honen istorioa. Eta ikusi gainera, oraingoan, pantaila handian.

Aukera hori emango digu asteazken eta ostegun honetan Bilboko Alondegiak. BAtean, 17:30tan eta bestean 20:00. Baina horrekin batean, aste honetan  Ford-en maisu lanetako bat emango dute, “Centauros del Desierto” (The Searchers). Nola ez, berriro John Wayne protagonista duen filma. Asteazkenean eta ostegunean izango da, kasu honetan, lehen egunean 20:00tan eta bigarren egunean 17:30tan.

“Mogambo” eta “Rio Grande” handiak galdu ditugu jada, baina oraindik geratzen dira “La Conquista del Oeste”, “Dos Cabalga Juntos” eta “El hombre que mato a Liberty Valance” maisu lana. Bilbon bazaudate, ez galdu aukera.

Zinezale urpekariak

Share Button

Irailean Donostian egiten den Zinemaldiak du entzutea. Oihartzun gero eta zabalagoa izaren ari da hil honen bukaeran ospatuko den Giza Eskubideen zine erakustaldia. Eta abarrotsa sortzen du urria bukaeran izaten den fantasia eta beldur asteak. Baina xume xume jada 36 edizio bete dituena Donostiako Itsaspeko Zinema Nazioarteko Zikloa da.

Gaur hasi eta larunbata bitartean, ur azpiko bizitzaz kontzientzia sortzeko 42 dokumental izango dira ikusgai. Eta horien artean, aurten nobedade asko daude. Batetik, metraje desberdineko filmak izango dira estrainekoz. Egunero ere estrainekoz film bat euskara hutsean emango dute. Eta lehen aldiz ere, galegoz egindako film bat izango da ikusgai. Hortaz gain, ez da faltako mundu mailako estrenaldi bat ere: Andaman itsasoan grabatutako “Thailandia” filma.

Beti bezala doan izango dira proiekzioak, Andia kaleko Kutxaren aretoan. Goizeko 11tan eta gaueko 20an izango dira ikusgai filmak. Pelikula irabazleek euren saria jasoko dute estrainekoz Aquarium-en egingo den ekitaldi batean.

Kresalaren usainpean

Share Button

Ia 40 urtez jatorrizko bertsioan zinea eman ondoren, Donostiako Kresala zinekluba bertan behera geratuko zen beldur ginen zinezale askok. Sortzaileek iaz bukatu zuten euren ibilbidea. Baina talde berri batek bere gain hartu du astelehenero zinea eskeintzeko lan hori. Eta hartu gainera, publikoarekin ezbaia lantzeko gogoarekin. Horren lekuko astelehen honetako saioa. Gaur “The Frost” filma eman behar dute eta horretan makilajea egin zuen Karmele Soler donostiarra izango da filma aurkezten. Gogoratu ezazue Karmele Solerrek aurten Goya saria jaso duela.

Norvegia eta Espainia arteko koprodukzio honek bikote baten hondamendia kontatzen du trajedia baten aurrean. Apirileko lehen filma da. Pazko asteleha pasata, hurrengo saiorako, apirilaren 16rako, familia kontuak izango dituzte hizpide berriz. Gizona eta amona tarte txikian galdutako emakume baten oinazea filmatu zuen 1995ean Kore Eda handiak. “Maboroshi No Hikari” filmak zortzi bat sari jaso zituen nazioarteko hainbat zinemalditan. Euskadiko zine aretotan gainera ez dute estreinatu. 

Sari asko jaso zituen hurrengo proposamena: “Lourdes”. Austria, Alemania eta Frantziako koprodukzio honek santutegi famatua du kokaleku eta ustezko mirari batek ekarritako miseriak kontatzen dizkigu.

Zinemaldikeriak

Share Button

Behin Jeanne Moreau elkarrizketatzea egokitu zitzaidan. Donostiako zinemaldiko epaimahai buru zen eta Canneseko zinemaldiarekin aldaratzeko eskatu nion – Buñuelen musa izandakoak Frantziako zine jaialdiaren epaimahaia kudeatu zuen. Moreauk zera esan zidan: “Donostiakoan jendearen partehartzea harritzen nau. Zinezale arruntek betetzen dituzte aretoak”. Canneseko zine industriari zuzenduta dago. Filmak erosi nahi dituztenak eta kritikariak izaten dira nagusi ilunpean. Beraz gurea demokratikoagoa da.

Hain da demokratikoa non aurten, 60garren edizioa ospatzeko, kartelen hautaketa popularra    estrainekoz  antolatu dute. Aurten zinemaldia iragartzeko erabiliko diren irudiak hautatzeko aukera eman zaie  interneteko erabilieei. Zinemaldiko webgunera joan eta hor kartel lehiaketa atalean klikatu. Hor dagoen aukera zabalean gustukoena hautatu eta itxaron.  Apirilaren 10rarte dago. Gero 25 finalista hautatuko dira eta horietatik epaimahai batek irabazleak hautatu dituzte. Irabazleei botoa eman dieten herritarren artean abonamenduak eta argitalpenak banatuko dira.

Aukera zabala dago. Kartel aldana aurkeztu baitituzte.  Osotara 1307 kartel, lau atalak iragartzeko. Gehienak, ia 500 bat sail ofizialerako. Baina ez bakarrik. Horizontes Latinos saila aurkezteko irudi asko bidali dira. Sail hori gero eta sendoagoa da, eta gero eta garrantzi handiagoa du Zinemaldian.

Sail hori etorkizuna osatuko dute zalantzarik gabe urtero “Zinema Eraikitzen” sailean parte hartzen duten zuzendariek. Toulouseko zinemaldiarekin batera antolatutako saila jadanik asteburu honetan ikusi da Okzitaniako hiriburuan. Han ikusi dira Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko eta Uruagaiko sei proiektuk. Eta irabazi William Vega kolonbiarraren lehen filmak, “Sirga” filmak irabazi du Frantziako Tolosako Zinema Eraikitze sailaren sari nagusia. Horri esker filma post produzitzkeko laguntza izango du.

prepostersirga