Daily Archives: 16 Otsaila, 2012

BaFta sariak, Frantziako F-z idatzi diren britaniar sariak

  • Menéame0

Bi aste gogorrak datoz zine munduarentzat. Zine aretoetarako txartelak gehiago erosteko pizgarriak izan daitezken sarien boladaldian sartu baikara. Otsailaren azken igandean OSCAR sari ezagunak banatuko dira. Astebete lehenago GOYA, Espainiako zinemaren sariak. Eta pasaden igandean, Britaniar Akademiaren iruditxoak, Baftak partitu dira.

Eta britaniarrek ez dut “chauvinismo” rik agertu. Pelikularen onenaren saria The Artist film frantziar-belgikarrari eman baitiote. Zinemaren hastapenen omenaldia eder honek sari nagusiaz gain, beste sei iruditxo lortu ditu. Besteak beste, zuzendari onenari, gizonezko aktore onenari eta gidoi onenari.

“The Artist” filmak ere gure Alberto Iglesiasi soinu banda onenaren saria “lapurtu” dio. Donostiarrak parte hartutako “Tinker Tailor Soldier Spy” (Espioia) filmak moldatutako bi sari baino ez ditu lortu: gidoi onenaren eta britaniar film onenaren ikurrak. Kontsolamenduzko sari hori ez zioten kenduko.

Gauzak honela, “The Artist” auspoa hartzen ari da OSCAR gaueko izarra izateko. 10 izendapen ditu. Iruditxo bat baino gehiago eskuratuko duen susmoa dago. Eta askok zalantzarik ez. Horietako bat, filmaren aktore nagusiari, Jean Dujardin frantziarrari. Canneseko urrezko palmondoa eta Urrezko Globoa jaso ondoren, litekena da Dujardinek eskuratzeak Oscar osaba irudikatzen duen iruditxoa hila bukaeran. Eta eskuratuko luke apenas hitzik duen paper bategatik. French Fries-ek boikotaren ondoren, estatubatuarrek frantziarrak maite ote?