Artxiboa

2009(e)ko Irailak 10 (r)entzako artxiboa

‘Trainspotting’ filmaren bigarren atala ‘Porno’ izango da

2009(e)ko Irailak 10 Eider Jauregi Iruzkinik ez

Danny Boyle, Slumdog millionaire filmeko zuzendaria “gero eta gertuago” dago 1996ean izugarrizko arrakasta izan zuen Trainspotting filmaren jarraipena grabatzetik. Robert Carlyle aktoreak gaur BBCn esan duenez, Boyle film berriko gidoian murgilduta dabil, eta Porno izenako du.

Trainspottingen -Irvine Welshen eleberrian oinarritutako filma- Begbie zoro bortitzaren papera egin zuen Carlylek eta horren gustura dago pelikula harekin eta izan zuen zuzendariarekin, Boylek eskatuko balio “suzko uztaian bizkarrez salto” egingo lukeena eta berriz ere berarekin lan egin ahal izateko prest legokeela doan lan egiteko. Hala esan du behintzat.

Welsh berak idatzitako “Porno” liburuan, Trainspottingen agertzen diren Edimburgoko (Eskozia) lagun heroinazaleak 10 urte beranduago nola dauden kontatzen da. Liburu hori zinemara eramateko aukerak nahiko zeresan eman du azken aldian.

Batzuk irrikitan itxaroten duten bitartean, beste batzuk uste dute Trainspottingi bigarren zati bat gehituz gero, nolabait “izorratu” egingo dela filmaren xarma. Azken horien artean dago, adibidez, Ewan McGregor aktorea -Renton zen Trainpottingen, drogak eta indarkeria uzten zituen lagun bakarra-.

Azkenan, baina, Edimburgoko mutilen ibilerak kontatzen dituen filma egin, egingo dutela dirudi, eta guk lasai-lasai itxaron beharko dugu zinemara iritsi bitartean.

‘Moon’ filmeko lehen irudiak

2009(e)ko Irailak 10 Onintza Aiestaran Iruzkinik ez

Duncan Jones David Bowie abeslariaren semeak zuzentzen du Lurraren satelite naturalaren gaineko zientzia fikziozko filma. Protagonista nagusia Sam Rockwell aktorea da.

Sam Bellek hiru urtez Ilargiko base espazialean egon beharko du. Epe horretan, Helio 3 izeneko gasa ateratzen ahalegindu beharko du. Izan ere, gas horretan gordea baitago Lurreko krisi energetikoa gainditzeko esperantza.

Ia hiru urtez bakardadeaz, meditazioaz eta lasaitasunaz gozatu ondoren, etxera itzultzeko eguna geroz eta gertuago dago. Lurrera itzuli baino bi aste lehenago, irudipenak izaten eta nonoren presentzia sentitzen hasiko da…

Moon datorren urriaren 8an helduko da zinema-aretoetara.