Anjelina Jolieren ‘Salt’, asteko film ikusiena

2010(e)ko Abuztuak 25 admin Iruzkinik ez

angelina jolie saltEman berri dituzten datuen arabera, Angelina Jolie protagonista duen Salt filma izan da asteburuko ikusiena gure zinemetan. Hain zuzen ere, 1.810.000 euro lortu ditu filmak bere estreinaldiko asteburuan, Espainiako Estatuan. Bere atzetik geratu dira Origen, Centurión eta Toy Story 3.

Europan zehar dabil orain aktore ezaguna filma promozionatzen eta esan duenez, horrebeste gustatu zaio film hau egitea, bigarren zatia errodatzeko prest egongo litzatekeela.

Orain arte egin dituen akziozko filmekin alderatuta, “ezberdina” dela Salt uste du Joliek: “Egin ditudan beste akziozko filmak fantasian oinarrituta zeuden, baina hau benetako istorio batean oinarritzen da eta horrek asko aldatzen ditu gauzak. Izugarri gustatu zait pertsonaia horren barruan sartzea”.

Ez galdu trailerra, oraindik filma ikusi ez baduzu!!

Film arin ugari, Toy Story 3 eta Shrek garaitu asmoz

2010(e)ko Uztailak 30 admin Iruzkinik ez

Toy Story 3 eta Shrek, Felices para siempre animaziozko filmen arrakastaren ostean, film berriak iritsi dira ostiral honetan gure zinemetara; baina ez dirudi horietako inork aurre hartu ahal izango dienik. Film “arinekin” saiatuko da industria, marrazki bizidunak garaitzen. Hauek dira asteko estreinaldiak:

El equipo A

El equipo A

El equipo A

“El equipo A”k soldaduak izandako lau lagunen abenturak kontatzen ditu; indar berezietan egonak dira, eta beraiek egin ez duten delitu batengatik bilatzen dituzte.

Klandestinitatera igaro ondoren, euren ahalmen guztiak erabiltzen dituzte euren izenak garbitzeko eta benetako errudunak aurkitzeko.

Liam Neeson, Bradley Cooper, Quinton “Rampage” Jackson borroka-arteetan aditua, eta Sharlto Copley dira A taldea. Pelikulan Jessica Biel eta Patrick Wilson ere agertzen dira.

El silencio de Lorna

El silencio de Lorna

El silencio de Lorna

Bere mutilarekin batera taberna baten jabea izan ahal izateko, Lorna, Belgikan bizi den gazte albaniar bat, Fabio izeneko mafioso baten plan zitalaren gaizkide bilakatuko da.

Fabiok Claudy eta bere arteko ezkontza faltsua antolatu du. Ezkontza horrekin, Lornak hiritartasun belgiarra lortuko du, eta, gero, beste mafioso errusiar batekin ezkonduko da, azken horrek diru asko ordainduko baitu hiritartasuna lortzeko.

Fabiok Claudy hil egin nahi du. Lorna isilik geratu ahal izango da?

La vida en tiempos de guerra

La vida en tiempos de guerra

La vida en tiempos de guerra

Hamar urte igaro dira ezagutarazte beldurgarri batzuek Jordan familia suntsitu zutenetik. Orain, mamuak oraindik daude hortik; Joyk deskubrituko du bere senarra ez dagoela erabat sendatuta, eta ihes egitea erabakiko du, lasaitua hartzeko bere ama eta ahizpekin batera. Pertsonaia horiek eta euren istorioak nahastuko dira, hedatuko dira eta elkarrekin egingo dute talka: maitasunaren eta bizitzaren gatibuen emoziozko erretratu bat sortzeko. Batzuetan barregarria, beste batzuetan tragikoa, hunkigarria eta eskandalagarria, “La vida en tiempos de guerra” espero ez zen ospeko komedia da.

Mamá está en la peluquería

Mamá está en la peluquería

Mamá está en la peluquería

1966ko udan gaude, eta Élisek ikusiko du bere ama erabat asaldatuta dagoela amak uzten dituenean.

Coco bere anaia auto ikaragarri bat eginez saiatuko da babesten, eta txikiena, Benoît, bere munduan murgilduko da.

Aita, besterik gabe, erabat gaindituta dago egoerarekin.

Élise bere familia salbatzen ahaleginduko da. Pil-pilean dagoen natura baten erdian, eta Monsieur Moucheren laguntzarekin, Élisek uda paregabea bizi izango du.

Mi segunda vez

Mi segunda vez

Mi segunda vez

Sandyk bi seme-alaba ditu, oso polita da, eta 40 urte bete berri ditu. Bere mundua, antza, ederra da, baina dena aldatuko da bere senarrak engainatzen duela deskubritzean. Hori dela eta, eta bere bi seme-alabekin, New Yorkera joango da, bizitza berri bati ekiteko. Hor, Aram Finkelstein ezagutuko du; Aram 24 urteko lizentziaduna da, eta une latza ari da igarotzen. Nahiz eta elkarrekin ez egoteko arrazoi asko egon, Sandy eta Aram elkarrekin maiteminduko dira. Baina biek izango dute lagunen eta senideen aurre egitea, eta erabaki beharko dute euren artekoa benetakoa eta iraunkorra den, ala bakarrik zerbait dibertigarria.

Niños grandes

Niños grandes

Niños grandes

“Niños grandes”en Adam Sandler, Kevin James, Chris Rock, David Spade eta Rob Schneider dira protagonistak; komedia honetan, umetako bost lagun berriro elkartuko dira, txikiak zirenean saskibaloian zuten hildako entrenatzailea gogoraratzeko.

Euren emazte eta seme-alabekin batera, uztailaren 4ko asteburua igaroko dute elkarrekin lakuko etxean; hor, saskibaloiko txapelketa irabazi zutenean ospatu zuten.

Utzitako unean berriro hartuta, ikusiko dute zahartu direla, baina agian ez direla heldu.

Splice experimento mortal

Splice experimento mortal

Experimento mortal

Clive eta Elsa zientzialari genético bikainak animalia desberdinen DNA nahasten dira adituak, eta híbrido harrigarriak sortzen dituzte horrela. Orain gizakiaren DNA erabili nahi dute, zientzia eta medikuntza asaldatu ahal duen híbrido batean. Euren ikerketa finantzatzen duen konpainia farmazeutikoaren ezetza jasotzen dutenean, Clivek eta Elsak ezkutuan jarraituko dute euren esperimentuarekin. Ondorioa Dren izango da; izaki harrigarria da, edertasun bitxikoa, eta oso adimentsua. Hasiera batean, Drenek euren itxaropen guztiak gaindituko ditu, baina hazi ahala, eta azkar ikasi ahala, euren amesgaizto bilakatuko da.

934 milioi euro bildu ditu “Toy Story 3″ filmak egun bakar batean

2010(e)ko Uztailak 23 admin Iruzkinik ez

Aste honetan estreinatu da Toy Story 3, urteko filmik arrakastatsuenetarikoa izateko asmoz egin duten proiektua. Eta gogor dator, dudarik gabe. Atzo, osteguna, estreinatu zen eta 934 milioi euro bildu zituen egun bakarrean, mundu osoan.

Orain arte Disney/Pixar estudioek izan dituzten film arrastatsuenek diru kopuru hauek lortu dituzte estreinaldi egunean: 934 milioi euro Up filmak, 365 milioi euro Wall.ek eta 365 milioi euro Carsek.

Hain zuzen ere, animaziozko beste film bat izan da orain arte jaun eta jabe gure zinemetan: Shrek, felices para siempre. Duela bi aste estreinatu zen eta orduz geroztik, lehena izan da diru-bilketan Espainiako Estatuan, diferentzia handiz: ia 10 milioi euro eskuratu ditu bi astetan.

Zer gertatuko da orain? Ikustekoa izango da bi horien arteko lehia!!! Utziguzu zure iritzia!!

ASTEKO BESTE ESTREINALDIAK

Toy Story 3 filma ez da, dena dela, aste honetan estreinatu den film bakarra. Hemen film berri guztiak:

El diario de Carlota

El diario de Carlota

El diario de Carlota

Carlotak 16 urte ditu, eta zenbait erantzunik gabeko galdera ditu buruan. Batez ere, gustatzen zitzaion mutilak azalpenik eman gabe utzi duenetik. Horregatik, egunkari bat idaztea erabakiko du, euren bizipenak eta lagunenak apuntatzeko, ea horrela gertatzen zaionaren azalpen bat aurkitzen saiatuko da. Bestalde, Carlotaren gurasoak daude: bananduko direla erabaki dute. Orain, Carlota, eta Marcos bere neba, Manuel aitarekin bizi dira; aita desastrea da, dena den. Kaos horren erdian, Carlotak Sergioren laguntza izango du. Sergiori asko gustatzen zaio zinea, eta erabat maiteminduko da Carlotarekin; egunkari zoro eta dibertigarri hori idazten lagunduko dio.

Las vidas posibles de Mr. Nobdy

Nemoren gurasoak banantzen direnean, bera umea izanik, aitarekin ala amarekin geratzea erabaki

Las vidas posibles de Mr. Nobdy

Las vidas posibles de Mr. Nobdy

beharko du. Aukeraketa hori egin ostean, bere etorkizuna zehaztuko da: ezagutuko al du Elise? Jeannerekin ezkonduko al da? Annarekin bizi izateko aukera izango al du? Aukeraketarik egin aurretik, edozein bizitza da posible, eta guztiek merezi dute bizi izatea.

Pesadilla en Elm Street (El origen)

Pesadilla en Elm Street (El origen)

Pesadilla en Elm Street (El origen)

Freddy Krueger “Pesadilla en Elm Street (El origen)”rekin bueltatu da; beldurrezko pelikula klasikoaren gaur egungo bertsioa da, oso irudimentsua. Koadrila bat osatzen duten nerabeei gauza bera gertatzen zaie: denei erasotzen die Freddy Kruegerek, euren ametsetan jarraitzen dien hiltzaile batek, erabat desitxuratua dagoenak. Esna daudenean, elkar babestu ahal dute, baina lotan geratzen direnean ez dago ihesbiderik. Oscarretara izendatua izandako Jackie Earle Haleyk Freddyren txanoa jarri du; baita marra gorri eta berdeetako jertsea eta lau aiztotako eskularruak ere.

Sunshine cleaning

Sunshine cleaning

Sunshine cleaning

Rose Lorkowski ama ezkongabea da. Oscar semea eta Norah ahizpa (oso fidagarria ez dena) neskame lanetan mantentzen saiatzen da. Oscar eskola publikotik kanporatuko dute, eta Rosek lan berri bat lortuko du: arrisku biologikoa duten krimen eszenetako garbitzailea izango da, umearen eskola pribatua ordaindu ahal izateko. Berarekin batera, Norah eramango du, negozio horretan lagun diezaion. Besteen bizitza kaotikoek utzitako arrastoak garbitzen lan egiten duten heinean, euren artean adiskidetzen ikasi beharko dute, eta iragan korapilatsua gainditzen, euren enpresa-abentura berrian arrakasta izatekotan.

Penelope Cruz eta Javier Bardem ezkondu egin dira

2010(e)ko Uztailak 14 admin Iruzkinik ez
Javier Bardem eta Penelope Cruz

Javier Bardem eta Penelope Cruz

Azken hilabeteetan hainbat zurrumurru izan dira Penelope Cruz (Los abrazos rotos, NineG-Force…) eta Javier Bardem (Vicky Cristina Barcelona,  El amor en los tiempos de cólera, NO country for old men) aktoreeen inguruan: haur esperoan zeudela, ezkondu egin zirela…. azkenik, gaur goizaldean baieztatu du Peneloperen ordezkariak albistea: Pe eta Bardem hilabete hasieran ezkondu ziren Bahama uharteetan.

Komunikatu motz bat bidali dute ondorengoa argituz: “Ezkontza hilabete hasieran izan zen, Bahama uharteetan, lagun batzuen etxean. Bikotekideen senideak bakarrik izan ziren ospakizunean!.

Antza denez, John Galiano moda-diseinatzailearen soineko bat aukeratu zuen ezkontzarako Penelope Cruzek. Ez da jakitera eman nola zihoan jantzita Javier Bardem.

2009ko azarotik bolo-bolo ibili da bi aktore ezagun horien balizko ezkontzaren albistea “prentsa arrosa delakoan”. Behin baino gehiagotan zabaldu izan dute data ere, baina azkenean, “ezustean” harrapatu dituzte paparazziak.

Zorionak bada, Penelope eta Javier!

Roman Polanski libre, Suitzak AEBetara ez estraditatzea erabaki ondoren

2010(e)ko Uztailak 12 admin Iruzkinik ez
Roman Polanski zinema-zuzendaria

Roman Polanski zinema-zuzendaria

Roman Polanski zinema-zuzendaria “libre” geratu da Suitzak AEBetara ez estraditatzea erabaki ondoren.

AEBetako justiziak duela 33 urte adin-txikiko bat bortxatzea leporatzen zion, eta atxilotze-agindua eman zuen bere garaian.

Zurichen atxilotu zuten irailaren 26an, omendi batera joan zenean. Bi hilabete egin zituen espetxean, eta ondoren,  etxeko atxiloketa formula ezarri zioten, auzia argitu bitartean.

Denbora honetan, Gstaad eski-estazioan duen etxean bizi izan da, atera ere egin gabe.

Erabaki honekin, aske geratzen da 76 urteko zinema-zuzendaria (El Pianista, Oliver Twist etab.)

Aurten iritsi da gure zinemetara bere azken lana: El escritor.

Categories: polemika Tags: , ,

Ez duzu Shrek 4 galduko, ezta?

2010(e)ko Uztailak 9 admin Iruzkinik ez

Iritsi da asko eta asko zain zeuden eguna. Izan ere, aste honetan estreinatu da Shrek ogroaren azken abentura:



“Dragoi zital bati aurre egin, pintzesa eder bat askatu eta bere aita-amaginarreben erreinua salbatu ostean, zer gehiago egin dezake ogro batek? “Benetako ogro” sentitzen zen garaiak faltan botatzen ditu Shrekek, eta egoera horretan, Rumpelstiltskin negoziatzailearekin akordio-tranpa bat sinatzen du. Hala, “Oso oso urrun” erreinuaren bertsio alternatibo batera jauzi egiten du eta han ogroak ez dira batere ondo bizi, Rumpelstiltskin da erregea eta Shrek eta Fiona ez dira inoiz ezagutu. Horregatik, egin duen guztia desegitea erabakitzen du bere lagunak salbatu, mundua bere onera ekarri eta maitasuna berreskuratzeko asmoz”.

Shrekez gain, baina, badira aste honetan beste film berri batzuk ere:

Gainsbourg (Vida de un héroe)

Gainsbourg

Gainsbourg

Lucien, guraso errusiar-juduen semea, Parisen bizi da, jakan izar hori zital bat daramala.

1941 da, Europa gerran dago, eta Paris alemaniarren pean. Oraindik ez dakien arren, Serge Gainsborug bihurtuko da, historia unibertsalaren mito.

Heroi baten bizitza kontatzen du filmak. Mundu osoan zirrara eragingo duen pertsonaia harrigarria eta haren obra iraultzailearen erretratua da.

——————————————————————

Intrusos en Manasés

Intrusos

Intrusos

Juliak, ikerketan aritzen den kazetariak, naturaz gaindiko gaietan espezializatutako aldizkari batean lan egiten du. Ez du gertakari parapsikologikoetan sinesten, baina hainbat kasu ulertezinen lekuko bihurtzen da.

Gertakari izugarri baten ostean, goitik behera aldatuko da bere bizitza: hainbat presentzia somatzeko gai da, baita iragana ikusteko ere. 1945ean, Manases herriko biztanle guztiak desagertu ziren eta orain, Julia, Roberto, Ruben eta Syra bertara joango dira argazkiak atera eta geratzen dena grabatzeko. Laster konturatuko dira gauzak ez direla eurek pentsatzen zuten bezala.

——————————————————————

Nothing personal

Nothing personal

Nothing personal

Holandako neska gazte hezigaitz bat Irlandatik bueltan dabil. Eskale moduan gustura dago Connemara inguruan, bere bakardadeaz gozatzen. Bere bidean, uharte batean bizi den gizon bakarti bat ezagutuko du. Beti berea egin beharreko erradikala da neska, jakintsua eta ironikoa, berriz, gizona. Lana eskaintzen dio azken honek, janaren truke, eta neskak baiezkoa esaten dio, baina baldintza batekin: bien artean ez da ezer pertsonalik egongo, lana bakarrik. Laster, bata bestearekiko jakinmina pizten zaie, baina ez dute tratua hautsi nahi. Egunak aurrera doaz eta poliki-poliki gero eta gehiago hurbiltzen dira.

——————————————————————–

Un regalo para ella

Un regalo para ella

Un regalo para ella

Bikote-urtemuga ospatzeko, Jean-Pierrek ezusteko oparia egiten dio bere neskari: lau hilabeteko bullgod ingeles bat.

Nathalieri izugarri gustatzen zaio eta Tresor izena jartzen dio.

Jean-Pierrek ez zuen inoiz pentsatuko nola aldatuko zen bien arteko harremana, animalia bategatik.

————————————————————————-

Ne change rien

Jeanne Balibar aktorearen, Philippe Morel soinu-ingeniariaren eta Pedro Costa zinegilearen laguntasunetik Portu zen dokumentala. Jeanne Balibat entsegu eta grabazio artean bizi den abeslaria da; rock kontzertuak eta lirika ikastaroak tartekatzen dite, Paris eta Tokio artean…

Film hautakoren bat ikusten baduzu, utzi hemen zure iritzia!!!

‘Conan’ filmaren lehen irudiak

2010(e)ko Uztailak 5 admin Iruzkinik ez

2011an gure zinemetara itzuliko da Conan, barbarorik ezagunena.

Arnold Swarchzenegger ezagun egin zuen filmaren (1982) bertsio berrian, Jason Momoa (Stargate: Atlantis) da protagonista. Ondoan izango ditu, besteak beste, Rachel Nichols (G.I. Joe, Star Trek), Rose McGowan (Planet Terror, Death Proof, Embrujadas), Ron Perlman (Hellboy I y II) y Stephen Lang (Avatar)

Marcus Nispel zinema-zuzendariak  (Viernes 13 , El guía del desfiladero, La matanza de Texas) ekarriko digu Conanen bertsio berria, Robert E. Howarden pertsonaia literario ezagunena.

Hasteko, hemen filmaren lehen irudiak:

Conan asteko estreinaldia estreno de la semana

Conan

Mundialak izugarrizko jipoia eman dio Zinemari

2010(e)ko Ekainak 30 admin Iruzkinik ez
Fernando Llorente España-Portugal partidan, ekainaren 29an

Fernando Llorente España-Portugal partidan, ekainaren 29an

Mundialak telebistako pantailari so ditu, antza denez, ikusle guztiak eta horrek izugarrizko eragina izan du zinemetan.

Azken asteburuko takilla datuak azken hamarkadako baxuenak izan dira: 500.000 lagunek bakarrik ikusi dute filmaren bat asteburu honetan Espainiako zinemaren batean; eta datu horiek eskutan, azken 8 urteotako ekainik “tristeena” izan omen da hilabete hau.

Munduan, dena dela, ez da fenomeno bera errepikatu, eta Latinoameriketan nahiz AEBetan oso emaitza onak izaten ari dira estreinaldietako filmak.

Marmaduke izan da gurean, asteburuko ikusle apurrak bildu dituen filma eta oraindik hemen estreinatu ez den Grown Ups, berriz, AEBetako filmik ikusiena, ikusle kopuru handia lortuz, gainera.

Gaur bertan Eclipse, Crepusculo sagako hirugarren filma, estreinatuko da Espainiako Estatuko zinemetan eta horrek bultzada bat ematea espero dute zinema arduradunek. Ea bada!!

Ikusi zinema-programazioa eta ez hutsik egin!!

Beldurrezko istorioak, maitasuna eta barreak, aste honetako estreinaldietan

2010(e)ko Ekainak 25 admin Iruzkinik ez

Ostirala da, eta ostiralero bezala, film berriak iritsi dira gure zinema-aretoetara! Hauek, hain zuzen ere:

Anvil. El sueño de una banda de rock

Anvil. El sueño de una banda de rock

Anvil. El sueño de una banda de rock

Pelikula honetan Steve ‘Lips’ Kudlow eta Robb Reinerren gainditze istorioa kontatzen dute.

14 urte zituztenetik lagun oso onak izan dira, eta Anvil sortu zuten.

Talde horrek “Metal on Metal” argitaratu zuten, heavyk emandako diskorik garrantzitsuenetako bat; horri esker, Kanadiako metalero erdijainko bilakatu ziren.

Hasieran lortutako ospea desagertu zen, apurka-apurka.

Sacha Gervasi kameraren atzean jarri da, metal musika egiten duen talde horri jarraitzeko, bere hamairugarren diskoaren grabazioan zehar, baita Europan zehar egindako biran ere.

Euren ametsari uko egin nahi ez dioten bi lagun onen erretratua da.

En pata de guerra:

En pata de guerra

En pata de guerr

Komedia dibertigarri honetan, amalurrak mendekua hartzen du. Dan Sanders higiezinen saltzailea da, eta bere enpresak Oregoneko lurralde basati eta bakar batera bidaliko du etxeak saltzeko.

Bere arazoa ondorengoa dela uste du: Tammy emazte maitea eta semea bertako bizitza lasaira moldatzea, Chicago utzi eta gero. Baina ez daki bere arazoa erabat desberdina dela: izaki bitxi batzuek bere bizitza eredugarria amesgaizto bilakatuko dute, eta Danek aurre egin beharko die.

Entre nosotros

Entre Nosotros

Entre Nosotros

Gitti eta Chris bikote gazte bat dira, eta oporretan daude Sardinian. Gertakari hutsal baten ondorioz (beste bikote batekin duten topaketa) euren erlazioa kolokan jarriko da. Dena den, Hansi eta Sarari ez doakie askoz hobeto; bikote modernoa direla ematen duen arren, gizonen eta emakumeen betiko paperak hartzen dituzte. Chris beste bikotearen jokaera imitatzen hasiko da, eta bere emaztegai apetatsuari mugak erakusten saiatuko da. Hori dela eta, Gittik bere senargaiarengan duen konfiantza kolokan jarriko da. Chris gero eta sendoago dago bere paper berriarekin, baina Gitti gero eta galduago.

La chica del tren:

La chica del tren

La chica del tren

Jeanne hiriaren kanpoaldean bizi da Louise amarekin. Bi emakumeak ondo konpontzen dira elkarrekin. Louisek umeak zaintzen ditu, eta Jeanne lan bila dabil, baina konfiantza handirik gabe.

Louisek, egun batean, iragaki interesgarri bat irakurriko du Interneten eta patua ate-joka duela pentsatuko du.

Samuel Bleisteinen konpainiak bere alaba kontratatzeko itxaropena du. Bleistein abokatua da, oso famatua, eta gaztetan  ezagutu zuen Louisek. Jeanneren eta Bleistenen munduak oso urrun daude elkarrengandik, baina Jeannek landutako gezur sinestezin baten ondorioz elkar aurkituko dute. Filma gezur horren istorioa da: Frantzian azken urteotan albisterik mediatikoen eta politizatuen bihurtuko da.

La vida empieza hoy:

La vida empieza hoy

La vida empieza hoy

Hirugarren adineko pertsona batzuek sortutako talde bat sexu klaseetara doa sexu bizitza osoa izaten jarraitzeko. Pepek disfuntzio zutikorra du, erretiroak sortutako estresarengatik; Herminiak uste du frigidoa dela, baina bere arazoa beti gizon okerrarekin egon dela da. Juliani emakumeak gustatzen zaizkio, Herminia, batez ere. Ohean oso ondo moldatzen direnez, sexuan oinarritutako erlazio bati ekingo diote. Juanitak Badaki hilko dela, baina bere hildako senarra agurtu ostean, bizitza berregitea erabakiko du. Olgak, irakasleak, adinak sortutako arazo txiki horiei aurre egiten lagunduko die.

La vida privada de Pippa Lee:

La vida privada de Pippa Lee

La vida privada de Pippa Lee

Kanpotik ilusita, edonork pentsatuko luke Pippa Leeren bizitza oso ona dela. Bera baino 30 urte zaharragoa den idazle ospetsu baten emaztea da, helduak diren bi seme-alabaren ama, eta oso lagun ona da.

Bere senarrari erretiratuen elkarte batean bizitzeko laguntza ematen dion bitartean,  baina, proba erabakigarri bati egin beharko dio aurre.

Egia esan, emakume jator honek iragan oso nahasia izan du: abentura erotiko asko, argaltzeko pilulazalea zen ama bat, eta arerio exótico baten suizidioa. Orain, Pippak bere iraganari egin beharko dio aurre, beti saihestu duen bere buruaren zentzua aurkitzeko.

Scar 3D:

Scar 3D

Scar 3D

Oviden, Coloradoko herri batean, ezin izan dute ahaztu 16 urte lehenago gertatutako ezbehar ikaragarria. Ernia Bishop ehorzleak nerabeak bahitzen zituen, eta ehorztetxeko sotora eramaten zituen. Han, torturatu egiten zituen, eta ispilu txiki batean erakusten zien bere sadismoa.

Bere biktimetako batek, Joan Burrowsek, ihes egitea lortu zuen, eta bere ihesaldian Bishop hil zuen. Hori dela eta, herriko heroi bilakatu zen.

Herritik joan zen, baina orain, itzuli egin da. Heldu bezain laster, nerabe batzuk desagertzen hasiko dira, arrasto odoltsua utzita. Baliteke Bishop bueltatu izatea bere lana bukatzeko?

Tenías que ser tú:

Tenías que ser tu

Tenías que ser tu

Urteak igaro eta igaro, eta inork ez dio ezkontzeko eskatu Anna Brady dekoratzaileari. Hala, nahikoa dela erabakiko du. Irlandako tradizio zahar baten berri izango du: emakumeek senargaiei ezkontzeko eskatu ahal diete otsailaren 29an.

Annak bere mutil-lagunari jarraitzea erabakitzen du Bostonetik Dublineraino, baina hegazkinak atzeratu egingo dira, eguraldiak ere ez du laguntzarik emango eta zorte txarra izango du, Irlandako beste aldean, galduta geratuz.

Declani eskatuko dio laguntza. Annak eta Declanek Irlanda zeharkatzen duten bitartean, gauza garrantzitsu batetaz konturatuko dira: maitasunak, batzuetan, espero ez duen tokietara eramaten du pertsona.

Un funeral de muerte:

Un funeral de muerte

Un funeral de muerte

Komedia dibertigarri eta atsegin honetan zenbait izar komiko eta dramatiko agertzen dira.

Filmean, neba-arreben arteko lehia, familia-sekretuak eta hilobi bat irekitzearekin eta familia-sekretu bat agerian uztearekin mehatxu egiten duen ezezagun bat aurkituko ditugu.

Gero eta gutxiago geratzen da ‘Eclipse’ filma iristeko

2010(e)ko Ekainak 22 admin Iruzkinik ez

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart

Taylor Lautner eta Kristen Stewart aktoreak Eclipseren promozioan buru belarri sartuta dabiltza.

Astelehen honetan, adibidez, aurkezpen jendetsua egin zuten Suedian, Estocolmen. Eta Europan zehar jarraituko dute hurrengo asteetan ere.

Zaleak irrikitan ari dira Crepusculo sagako hirugarren alea iristeko, baina gero eta gutxiago geratzen zaie.

Izan ere, ekainaren 30ean iritsiko da filma euskal zinemetara.

Ikusi trailerra!!