Artxiboa

‘paulina rubio’rekin etiketatutako sarrerak

Paulina Rubiok mutil-lagun berria dauka

2012(e)ko Maiatzak 5 Lady Rox Iruzkinik ez
Paulina Rubio eta bere mutil-laguna. Argazkia: Diez minutos.

Paulina Rubio eta bere mutil-laguna. Argazkia: Diez minutos.

Bost hilabete pasatu dira Paulina Rubio eta Nicolas Vallejo, Colate, dibortziatu zirenetik, eta badirudi abeslari mexikarra maiteminduta dagoela berriz ere.

Izan ere, aste honetan bere mutil-lagun berriarekin ibili da Paulina Rubio Miamiko jatetxe eta diskoteka ezagunenenetan. 41 urteko artistaren bikotekide berria Kaliforniako enpresari gazte bat da, eta abeslaria oso pozik omen dago berarekin.

Disko berriaren aurkezpenenean adierazi zuenez, mexikarrak bere bizitzaren etapa bat itxi zuen dibortzioarekin eta, orain, beste bat hasi du, “itxaropentsu”. Horrez gain, maitasunean sinesten jarraitzen duela azaldu zuen eta etorkizunean berriz ezkontzea eta seme-alaba gehiago izatea gustatuko litzaiokeela aitortu zuen. Abeslariak Colaterekin izandako semeak 16 hilabete ditu.

Paulina Rubio eta Colate banandu egin dira

2012(e)ko Urtarrilak 11 Lady Rox Iruzkinik ez

Paulinarubio_colateAspaldian zebilen zurrumurrua bueltaka eta askotan esan izan da Paulina Rubio eta Nicolas Vallejo Najera krisian zeudela, baita banantzear zeudela ere. Eta badirudi, azkenean, zurrumurru horiek bazutela funtsa. Bikotea ofizialki banandu da, euren hurbileko pertsona batek telebista saio bati baieztatu dionez. Hori bai, argi utzi nahi izan du beste pertsonarik ez dela tartean izan, eta bikotekideen artean konpondu ezinak diren arazoak zeudela nabarmendu du.

Baina orain zabalduta dauden zurrumurruek bestelako kontuak dakartzate. Zabaldu berri denaren arabera, badirudi Colate beste emakumeren batekin lardaskan ibilia dela.

Ez dakigu egia zein den. Baina sei urteko ezkon-aldiaren ostean, Paulina Rubio eta Colate ezkongabe izango dira berriz ere.

Haurdunaldiak, zentsurak, dibortzioak eta beste gorabehera batzuk

2010(e)ko Azaroak 18 Lady Rox Iruzkinik ez

Pinkek baieztatu egin du azken egunetan bolo-bolo zebilen albistea: haurdun dago.

pink

“Carey Hartek eta biok neskato bat izango dugu” esan du kantari estatubatuarrak Ellen Degeneres aurkezlearen saioan, aste honetan kaleratu duen bilduma-lana aurkeztera joan denean.

Horrelako zurrumurruak askotan zabaltzen dira baina ez dira beti egiazkoak izaten. Zenbat aldiz egon ote da haurdun Beyonce? Orain dela gutxi ere zabaldu zen zurrumurrua eta bere amak gezurtatu behar izan zuen albistea. Ezetz, ez dagoela haurdun, oraindik, behintzat, ez.

beyonce_perfume

Hori bai, zentsuraren atzaparretan erori da kantari estatubatuarra, Heat izeneko bere lurrina promozionatzeko iragarkia “beroegitzat” jo baitute Britaina Handian eta, hori dela eta, 19:30 arte ezingo baita emititu.

Haurdunaldi kontuetara itzuliz, uste baino lehenago amaitu zaio berea Paulina Rubio mexikarrari. Espero baino lehen jaio da Nicolas, artistak Nicolas Colate Vallejo Najerarekin izan duen haurra. paulinarubio_guggenheim

Gaztelaniazko esaera batek dio haurrak besapean ogi bat dutela jaiotzen direla baina, dirudienez, kantariaren semea milioi bat dolarreko demanda batekin iritsi da. Kolonbiako herri batean eman behar zuen kontzertua iaz bertan behera uzteagatik epaitegietara eraman nahi baitute artista.

Eta haurrak izateko denborarik gabe amaitu da beste bikote baten arteko harremana: Eva Longoria aktorearen eta Tony Parker saskibaloi jokalariaren artekoa.evalongoria_tonyparker

Dibortziatu behar zutenik ukatu zuten bikotearen ordezkariek, baina, itxura denez, Longoriak dibortzio-demanda aurkeztu du senarraren aurka Los Angelesko epaitegian. Zurrumurruek diote bikotearen lagun batekin adarrak jarri dizkiola Parkerrek. Longoriaren eta Parkerren arteko irudi melengak amaitu dira, beraz!