Artxiboa

‘Moda’rekin etiketatutako sarrerak

David Beckhamek hankaz gora jarri du Marbella

2013(e)ko Urtarrilak 28 Lady Rox Iruzkinik ez

98david-770Futbol munduak nahikoa ase ez duelako edo, David Beckham futbolariak inoiz baino lan gehiago egin ditu azkenaldian moda munduan. Duela egun batzuk, Beverly Hillseko kaleetan zehar ikusi genuen, barruko arropa soilik zuela jantzita, H&M enpresaren iragarki bat grabatzen. Gaurkoan, berriz, Marbellako kaleak jarri ditu hankaz gora, Adidas kirol markarentzat lanean.

Helikopteroz iritsi da hirira, segurtasun-neurri izugarrien artean. Hiriko kale batzuk itxi behar izan dituzte iragarkia filmatzeko, eta, gainera, kazetari asko amorru biziz itzuli dira etxera, segurtasuna zela eta, ia-ia ezinezkoa izan baitzaie argazkirik ateratzea.

David Beckhamek beti jakin du nola baliatu bere itxura fisikoaz. 2003an sinatu zuen kontratua kirol markarekin, eta akordio horri esker 160 milioi dolar eskuratu zituen.

Hiria lehenago ere bisitatu du, eta bertan etxe bat erosteko asmoa duela adierazi du, baina gaurkoan Davidek ez du bertan geratzeko asmorik. Iragarkia filmatu bitartean bakarrik egongo da hirian, eta, ondoren, bere familiarengana itzultzeko asmoa du.

Categories: Moda, Pertsonaia ezagunak Tags: , ,

Victoria Beckham, bere alabaren diseinatzaile

2011(e)ko Irailak 28 Lady Rox Iruzkinik ez

jd3pVictoria Beckhamen alaba jaio zenetik, edonon ikus dezakegu britainiarra berarekin. Pozik egongo da Victoria oraingoan neska bat izan duelako, horrela, bere alabarentzat diseinatu ahal izango du eta. Ez du asko itxaron, eta dagoeneko soineko bat diseinatu du bere alaba kutunarentzat.

Aste honetan bertan, Victoriak twiterrera igo du Harpen Seven bere alabarentzat egin duen soinekoa. Katu urdin txikiak ditu soinekoak eta hori kolorekoa da. Soinekoa tiranteduna da eta aurreko aldean begizta bat du.

Beckhamek berak egindako diseinu baten oso antzekoa da bere alabarentzat egin duena. Izan ere, estanpatu berdina erabili du bere jantzien bilduman, Victoria by Victoria Beckham.

Askok diote futbolariaren emaztea orain umeentzako arropak diseinatzen hasi daitekeela. Moda hain gustuko izanda eta alabari egindako soinekoa ikusita, ez litzateke harrigarria izango, ezta?

Kate Moss: biluzik jantzita baino hobeto!

2010(e)ko Azaroak 9 Lady Rox Iruzkinik ez

Kate Moss beti izaten da modaren ikono garbia. Eskandaluak gorabehera, 36 urteko modelo britainiarra erreferentea izan ohi da moda aldizkari guztietan. Baina, oraingoan, Carey Mulligan aktoreak Ongien Jantzitako Emakumearen titulua kendu dio. Eta zer egin ote du modeloak horri aurre egiteko? Biluztu egin da!

katemoss_barrukoarropa

Kate Mossek bere alderik ezkutuena erakutsi digu Valisse lentzeria marka brasildarraren bilduma berrian.

TopShop etxea utzi ostean, irudi erakargarriz betetako kanpainako protagonista izatea erabaki du Mossek eta bere jarraitzaileak (eta jarraitzaile ez direnak) aho zabalik utzi ditu.

Lepoan lumak jarrita eta parpailadun arropekin azaldu da Kate Moss eta lentzeria klasikoa eta barruko arropa sexyak aurkeztu ditu. Hain zuzen ere, Valiser Underwearrek datorren udaberrirako atera dituen arropak erakutsi dizkigu Mossek.

Argazkiak Gui Paganiniren esku geratu dira eta Londresen atera dituzte.