Artxiboa

‘Justin Bieber’rekin etiketatutako sarrerak

Justin Bieber eta Selena Gomez banandu egin dira!

2012(e)ko Azaroak 13 Lady Rox Iruzkinik ez

Justin Bieber eta Selena Gomez

Justin Bieber eta Selena Gomez

Lehengo astean Justin Bieberrek kamiseta kendu zuela iragarri genuen arren, notizia hori ezerezean geratu da orain. Antza denez, abeslariak eta Selena Gomezek hautsi egin dute! Oso gazte zirela bilakatu ziren biak izar mediatiko, eta bien arteko maitasunak munduko txoko guztietako jarraitzaileak ere maitemindu ditu. Baina badirudi Selenak harremana bertan behera uztea erabaki duela.

E! Online-n eskutik iritsi da berria. Antza denez, duela gutxi Justin musikal bat ikustera Joan zen Broadwayera Victoria Secret markako modelo batekin, eta horrek haustura gertu zegoela iragarri zuen. Azkenean, bi urte elkarrekin egon ondoren, nork bere bidea hartzea erabaki du. Denbora asko ematen zuten elkar ikusi gabe, eta badirudi Selenak bere mutilarengan zuen konfiantza galdu duela.

Hautsak harrotu ditu albisteak Interneten. Bikoteak jarraitzaile asko ditu, eta gaia ‘trending topic’ izan da Twitterren egun askotan. Badirudi orain bataren edo bestearen alde egin beharko dutela zale horiek guztiek; erabaki zaila ‘belieber’ askorentzat ziurrenik.

Justin Bieber, kamiseta gabe!

2012(e)ko Azaroak 9 Lady Rox Iruzkinik ez

justinEz gaude ohituta abeslari gazteak gorputza erakustera; horregatik, harrituta geratu gara Justin Bieberrek berak igo duen azken argazkiarekin. Twitter bidez, argazki hau partekatu du, kamiseta gabe, eta, antza denez, ‘txokolate tableta’ erakutsiz.

Abeslari kanadarra ordu batzuk geroago Victoria’s Secreten desfile famatuan eman behar zuen ikuskizuna prestatzen zegoen, eta bere jarraitzaileeoi, belieber-ei sorpresa bat ematea erabaki zuen. Rihanna eta bera izan ziren gaua girotzeko arduradunak.

Irudi honen bidez, Bieberrek argi utzi du dagoeneko ez dela ume bat eta heldu bilakatzen ari dela. Zerekin harrituko gaitu hurrengoan?

Justin Bieber, nekeak jota

2012(e)ko Irailak 18 Lady Rox Iruzkinik ez
Justin Bieber. Argazkia: twitter

Justin Bieber. Argazkia: twitter

Nekeak eta estresak jota omen dago Justin Bieber abeslari kanadiarra. Hori jakinarazi du Twitter sare sozialaren bidez. Agenda erabat beteta du, bidaiak, promozio ekitaldiak eta kontzertuak baititu ia egunero. Estresagarria, benetan!

Hori dela eta, atseden hartzea erabaki du, eta oporrak behar dituela iragarri du. Hori bai, ez omen du parrandarik egiteko asmorik, indarberrituta itzuli nahi baitu lanera laster.

Ez da garai lasaia artista gaztearentzat; izan ere, Selena Gomezekin duen harremana ere hizpide da azken egunotan mundu osoko hedabideetan. Joan den astean, bere bikotekidearekin ezkontzeko asmorik ba ote zuen galdetu ziotenean, barrez hasi zen, urduri. Erreakzio horrek zalantza asko eragin ditu amodio istorio horren inguruan.

Justin Bieberren sekretuak arrakastari aurre egiteko

2012(e)ko Abuztuak 14 Lady Rox Iruzkinik ez
Justin Bieber. Argazkia: Steve Granitz, Getty

Justin Bieber. Argazkia: Steve Granitz, Getty

Milaka eta milaka jarraitzaile ditu mundu osoan barrena abeslari kanadiarrak, 2009an lehen kanta argitaratu zuenez gero, gora egin baitu bere ospeak etengabe. Gazte askok idolotzat ere jo dute. Edonora joanda ere, fan andana izaten du zain.

Nola egin aurre arrakasta neurgabe horri? Justin Bieberrek badu erantzuna, eta orain dela egun batzuk ezagutarazi du elkarrizketa batean. Bere iritziz, familia eta betiko lagunartea gertu izatea da gakoa; izan ere, oinak lurrean mantentzen laguntzen diote.

Argi du, hortaz, nola jokatu behar duen kontrola ez galtzeko. Selena Gomez bere neska-lagun lirainak ere izango du zerikusia egunorokotasuna harmonia ederrean mantentzeko!

Selena Gomez, neska batekin musuka

2012(e)ko Maiatzak 12 Lady Rox Iruzkinik ez

9961acselenagomezpSelena Gomezek Disney pelikuletan zeukan itxura otzana alde batera utzi nahi du eta horren adibide da bere azken pelikula: Spring Breaker.

Bertan, abeslari eta aktorearen alde bihurriena ikusiko dugu unibertsitateko ikasle problematiko batena egiten. Hori dela eta, parrandan ikusiko dugu; alkohola edaten, zigarroak erretzen eta, argazkian ikusten den moduan, neska bat musukatzen.

Aktore gazteak adierazi duenaren arabera, jarraitzaileak harrituta utziko ditu film horrekin. Izan ere, berarekin alderatuta izaera oso ezberdina daukan neska baten papera egiten du. Horregatik, elkarrizketa batean aitortu duenez, bere lankideek erretzen irakatsi behar izan zioten filmeko eszena bat grabatu ahal izateko. Erretzen zuen lehenengo aldia omen zelako.

Badirudi Selena oso pozik egon dela filmaren grabazioan, etengabe igo baititu Twitterren daukan orrialdera bere lankideekin ateratako argazkiak. Parte hartu duten aktore ezagunen artean, Vanessa Hudgens, Ashley Benson eta James Franco daude.

Adineko bikote batek Justin Bieberri demanda jarri dio

2012(e)ko Apirilak 2 Lady Rox Iruzkinik ez

572631_justinbieber2_foto960Jakina da Justin Bieberri asko gustatzen zaiola txantxetan ibiltzea, baina bere jarraitzaileei ziria sartzeko azken saiakera garesti atera ahal zaio abeslari gazteari.

Joan den astean Bieberrek Twitterren daukan orrialdean mezu bat publikatu eta asmatutako telefono zenbaki bat ipini zuen bertan, jarraitzaileei berehala deitzeko eskatuz. Telefono zenbakia adineko bikote batena zen, eta horien telefonoa etengabe jotzen egon zen arratsalde osoan. Bikote adinduak telefonoa hartzen zuen bakoitzean, abeslariarekin hitz egin nahi zuten neska gazteek erantzuten zuten.

Abeslariak 20 milioi jarraitzaile ditu bere Twitterreko orrialdean eta geroago mezua ezabatu zuen arren, milaka dei jaso zituzten Dilcie eta Kent izeneko bikotekideek. Azken horien haserrea nabaria zen eta euren abokatuarengana jo zuten abeslariaren broma batengatik euren telefono zenbakia aldatu beharko zutela esanez.

Oraingoz, hiru gauza eskatu dizkiote bikotekideek abeslariari demanda kentzearen truke: publikoki barkamena eskatzea, bere kontzertu baterako sarrerak ematea eta diru pixka bat proiektu pertsonal bat aurrera eramateko.

Espero dugu hurrengorako kontu handiagoz ibiltzea gaztea bere brometako bat egin aurretik.

Justin Bieber-ek Michael Jackson berria izan nahi du

2012(e)ko Urtarrilak 16 Lady Rox Iruzkinik ez

justinbieberJustin Bieber kantari kanadarrak beti ematen du zeresana eta, oraingoan, urte berrirako dauzkan asmoek ekarri dute guztion ahotara. Adin orotarako egokia eta garbi-garbia izan nahi du artistak 2012rako, hain zuzen ere, adinez nagusitasuna emango dion urterako, martxoan beteko baititu 18 urte.

Berriki emandako elkarrizketa batean esan du ondorengoak direla bere helburuak: 30 urterekin izar izaten jarraitzea, ez sexuari eta drogei buruz abestea eta bere idoloa bezalakoa izatea, alegia, Michael Jackson bezalakoa.

Are gehiago, badirudi hiru erronka horiek lotuta daudela. Baieztatu duenez, Bieber gazteak ez du nahi jendeak izar nerabe huts gisa har dezan: “Michael Jacksonek egin zuena egiteko gai izan nahi dut: beti abesti zuriak abestu zituen… Ez dut drogei eta sexuari buruz abestu nahi eta ez ditut biraoak eta hitz itsusiak erabili nahi. Sekula ez nahiz bilakatuko haurrek eta gurasoek onartuko ez luketen norbait”.

Justin Bieberrek aitatasun frogak egin ditu

2011(e)ko Azaroak 24 Lady Rox Iruzkinik ez

justinbieberA ze saltsatan sartu den (edo sartu duten) Justin Bieber kantari gaztea. Mariah Yeater-ek kanadarrari bere haurraren aitatasuna egotzi zionetik, gaia bolo-bolo dabil eta horrek ez dio mesederik egiten artistari.

Duela egun batzuk esan genuen Yeater-ek Bieber-en kontrako salaketa kendu zuela abeslaria aitatasun frogak egiteko prest agertu eta gero baina,TMZ aldizkariak argitaratutakoaren arabera, azkenean frogak egin ditu ume horren aitatasunaren auzia argitzeko. Kanadarrak esan du neska hori ez duela ezagutzen, ez duela sekula ikusi. Egun batzuk barru ezagutaraziko dituzte emaitzak.

Justin Bieber-ek ez ditu aitatasun frogak egin beharko

2011(e)ko Azaroak 17 Lady Rox Iruzkinik ez

justin-bieber-01Justin Bieber-ek arnasa har dezake lasai jada. Mariah Yeater-ek artistaren kontrako salaketa kendu du, kantari kanadarrak aitatasun frogak egiteko prest zegoela adierazi ostean. Izan ere, neskaren abokatuek hura defendatzen ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Yeater koartadarik, argudiorik eta abokaturik gabe gelditu da. Itxura denez, Bieber-en abokatuek auzi berri bat martxan jartzeko asmoa agertu zuten, artistaren kontra egindako baieztapen faltsuengatik.

Mariah Yeater duela egun batzuk egin zen ezagun Justin Bieber bere haurraren aita dela adierazi zuelako. Kantariaren aitatasunari buruzko albisteak, zurrumurruak eta txutxu-mutxuak berehala zabaldu ziren baina, oraingoz,  Selena Gomez haren neska-lagunak ez du larritzeko arrazoirik izango, ustezko seme-alabarik ez baitu artista gazteak.

Justin Bieber… aita da?

2011(e)ko Azaroak 2 Lady Rox Iruzkin 1

Justin Bieber17 urte dauzka Justin Bieberrek eta Selena Gomez aktorearekin harremana dauka kanadarrak. Elkarrekin ondo daudela diote eta kantari gazteak adierazi du familia ugaria izan nahi duela. Tira, bada, itxura denez, lan horietan hasia da dagoeneko. Bieberrek San Diegoko neska bat utzi omen zuen haurdun eta hiru hilabeteko umea omen du.

Mariah Yeater du izena neskak eta Bieberri salaketa jarri dio haurra mantentzeko pentsioa eskatu nahi baitio. Kantariak DNA frogak egin beharko ditu orain baina bere abokatuek adierazi dute “difamazio” hutsa dela guztia.

Mariahk esan du 2010eko urriaren 25ean gertatu zela guztia, Bieberrek Los Angelesko Staples Centre ezagunean kontzertua eman ostean: “Justinek esan zuen nirekin larrua jo nahi zuela eta beretzat lehen aldia izango zela”.

Garai hartan, neskak 19 urte zeuzkan eta kantariak, berriz, 16. Gainera, Bieberrek preserbatiboa erabiltzeari uko egin omen zion. Eta, gainera, xehetasun gehiago ere kontatu omen dio hainbat aldizkariri: komunean egin omen zituzten egin beharreko lanak.

Hiru hilabeteko ume omen dauka Mariahk eta aita Justin bieber dela esan du. Orain auzia epaitegietan da eta artistaren abokatuak eta bozeramaileak informazio horiek gezurtatu nahian dabiltza. DNA frogek erakutsiko dute egia.