Artxiboa

‘harremana’rekin etiketatutako sarrerak

Rita Ora eta Calvin Harris, bikote berria

2013(e)ko Maiatzak 10 Lady Rox Iruzkinik ez
Rita Ora eta Calvin Harris

Rita Ora eta Calvin Harris

Badirudi musikak bi artista batu dituela! Rita Ora eta Calvin Harris istorio erromantiko berri baten protagonistak dira. Albisteak ustekabean harrapatu ditu hedabideak eta bi artisten jarraitzaileak.

Izan ere, Calvin Harris Ellie Gouldingekin zegoela uste zuten askok, “I need your love” elkarrekin egindako bideoklipa ikusita. Oraingoan, behintzat, usteak erdia ustel!

Antza denez, nahiago du Rita Oraren xarma berezia. Bikote berriaren harremana Hollywooden hasi da. Abeslari britainiarraren lagunek baieztatu dutenaren arabera, Chateau Marmont hotelean zenbait hitzordu izan dituzte, Los Angelesen.

Kimika nabaria izan omen da bien artean! Zer iruditzen zaizue bikote berria?

Sergio Ramos eta Pilar Rubio, elkarrekin!

2012(e)ko Urriak 4 Lady Rox Iruzkinik ez

Sergio Ramos eta Pilar Rubio. Argazkia: Europa Press

Sergio Ramos eta Pilar Rubio. Argazkia: Europa Press

Zurrumurruek maiz izaten dute zerbait egiatik eta badirudi Sergio Ramos Real Madrileko jokalaria eta Pilar Rubio aurkezlea bikote direla. Kontuaren gaineko adierazpenik egin ez badute ere, euren azken agerraldiek gero eta argiago uzten dute harremana.

Duela zenbait egun festa berean egon ziren biak, eta elkarrekin sartu eta irten ez baziren ere, susmoak piztu zituzten. Pasa den asteburuan, aldiz, jatetxe batean elkartu ziren; kasu honetan ere bakoitza bere aldetik sartu eta atera bazen ere, biek elkarrekin afaldu zuten.

Dena den, maitasun zantzu nagusia Sergio Ramosek berak erakutsi du: futbolariak “Rubio” hitza jartzen duen tatuaje berri bat egin du, ¡Hola! aldizkariak argitaratutako argazkian ikus daitekeenez.

Pilar Rubio aurkezleak 10 urte zeramatzan Hamlet taldeko José Molinero kidearekin eta Sergio Ramos Lara Álvarez kazetariarekin ibili zen. Orain euren bideak gurutzatu direla dirudi.

Dani Martin abeslaria, bakarrik

2012(e)ko Abuztuak 17 Lady Rox Iruzkinik ez
Dani Martin eta Huga Rey. Argazkia: Europa Press

Dani Martin eta Huga Rey. Argazkia: Europa Press

Artista madrildarrak Huga Reyrekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki du. Zur eta lur utzi gaitu guztiak, askok baitzioten elkarren arteko ezkontza prestatzen ari zirela urte amaierarako. Usteak, ordea, erdia ustel.

Antza denez, Huga oporretan da Madriletik kanpo; Dani Martinek, ordea, lanean jarraitzen du disko berria prestatzen. Ez batak ez besteak ez du albistea baieztatu, beraz, ez dago informazio gehiago.

El Canto del Loco taldeko abeslari ohia Twitter sare sozialeko erabiltzaile sutsua den arren, ez du momentuz ezer esan zurrumurruaren inguruan. Hainbat hedabideren arabera, isiltasun horrek indarra eman dio berriari. Itxaron egin beharko dugu, hortaz, kontua zertan geratzen den jakiteko.

Lenny Kravitz, maiteminduta?

2012(e)ko Uztailak 11 Lady Rox Iruzkinik ez
Lenny Kravitz eta Elisabetta Canalis. Argazkia: omg

Lenny Kravitz eta Elisabetta Canalis. Argazkia: omg

Abeslari ezagunak bikote berria duela dioten zurrumurruak zabaldu dira azken egunotan. Nor ote da? Antza denez, Elisabetta Canalis aurkezle italiarra da Lenny Kravitzen konkista berria.

Horixe baieztatu du Daily Mail egunkariak. Izan ere, elkarrekin ikusi zituzten 123 Ibiza Festival jaialdian, oso jarrera maitekorra zutela. Hedabide britainiarrak helarazi duenaren arabera, biak batera iritsi ziren eta, ondoren, Naomi Campbell eta bere senargaiarekin elkartu ziren.

Lenny Kravitzek neska-lagun ospetsu ugari izan ditu: Nicole Kidman, Adriana Lima eta Gisele Bündchen, besteak beste. Elisabettak, bestalde, harreman luzea izan zuen George Clonney aktorearekin.

Shakira eta Pique, krisi zurrumurruak isilarazi nahian

2011(e)ko Urriak 6 Lady Rox Iruzkinik ez

shakira_piqueAtzo berehala zabaldu zen Shakiraren eta Piqueren arteko adar kontuei eta krisiari buruzko zurrumurrua eta, hori errotik moztu nahian, kolonbiarraren prentsa arduradun Rodrigo Beltranek gezurtatu egin zuen guztia: “faltsua da guztia, elkarrekin daude eta oso ondo, gainera”.

Ondoren, Shakirak berak Twitter sare soziala erabili zuen albistea, zeharka bada ere, isilarazteko: “Zorte on Espainiako selekzioari eta nire 3 zenbakiari, @gerardpique ri. Shak”.

Kulebroiaren kapitulu gehiago iritsiko ote zaizkigu?