Artxiboa

‘Ezkontza’rekin etiketatutako sarrerak

Miley Cyrusen ezkontzako xehetasun guztiak

2012(e)ko Azaroak 2 Lady Rox Iruzkinik ez
Miley Cyrus eta Chris Hermsworth. Argazkia: hola.com

Miley Cyrus eta Chris Hermsworth. Argazkia: hola.com

Hainbat hilabete igaro dira Miley Cyrus abeslariak Liam Hemsworth aktoreak ezkontza iragarri zutenez gero. Bikoteak ez zuen, ordea, ospakizunari buruzko xehetasunik eman.

Azken egunotan kantari estatubatuarrak berak aditzera eman duenez, 2013an ezkonduko dira. Gainera, bat nahikoa ez izanda, hiru jai antolatuko dituztela esan du, bakoitza hiri batean: Los Angeles, Tennessee eta Melbourne.

Eta, noski, soinekoak ere hiru izango dira! Hasi omen da diseinatzaileekin lanean, dagoeneko, eta 775.000 euroko aurrekontua duela esan du jantzietarako. Gonbidatuen zerrendari buruz ez dute oraindik ezer aurreratu, baina, lehen datu horiek ezagututa, argi dago ez dela nolanahikoa izango! Hasi soinekoak eta trajeak prestatzen 2013ko ezkontza nagusienerako!

Justin Timberlake eta Jessica Biel ezkondu egin dira

2012(e)ko Urriak 24 Lady Rox Iruzkinik ez
Justin Timberlake eta Jessica Biel. Argazkia: Reuters

Justin Timberlake eta Jessica Biel. Argazkia: Reuters

Bikotea asteburu honetan ezkondu da, Italiako opor zentro batean. Bost urteko erlazioaren ostean, aurrerapauso bat ematea erabaki dute aktoreek, eta senar- emazte dira dagoeneko.

Aktore bikoteak Borgo Ernazia Resort hotela aukeratu du ezkontzarako, eta lagunarteko zeremonia bat ospatzea erabaki zuten. Opor zentroa San Dominico golkoan dago, eta leku ezin hobea da ezkontzak ospatzeko, haien esanetan.

Berriaren esklusiba People aldizkariarentzat izan da, eta bikoteak oso zoriontsu daudela iragarri du, ohar baten bitartez: ”Ezkonduta egotea zoragarria da, ospakizuna bikaina izan zen eta lagunekin eta familiarekin partekatzea, are hobea”.

‘Milurteko’ ezkontzari buruzko datu gehiago ditugu!

2012(e)ko Ekainak 25 Lady Rox Iruzkinik ez
Angelina Jolie eta Brad Pitt. Argazkia: Reuters, Lucas Jackson

Angelina Jolie eta Brad Pitt. Argazkia: Reuters, Lucas Jackson

Ari gara Angelina Jolieren eta Brad Pitten ezkontzari buruzko datu berriak ezagutzen, apurka-apurka. Badirudi Ingalaterra aukeratuko dutela egun berezi hori ospatzeko. Hala baieztatu du, behintzat, Daily Star egunkari britainiarrak. Beraz, litekeena da bikote famatua Windsorren ezkontzea.

Erabakiak badu, gainera, bere arrazoia, izan ere, Carlos Galesko printzea eta Camila Parker Bowles ezkondu ziren erregistro zibil berean egin nahi dute ekitaldia. Familiarteko gutxi batzuek baino ez dute une hori zuzenean ikusiko. Ondoren, Frantziara bidaia egingo dute hegazkin pribatuan, han duten gaztelu zoragarrira, gainerako gonbidatu guztiekin elkartzeko.

Ez da bat-batean hartutako erabakia izan. Antza denez, aholkulari espiritualarekin hitz egin dute ezkongaiek, eta, horrez gain, beste hainbat toki bisitatu dituzte, egokiena hautatzeko. Azkenean, Europako paisaiak gustatu zaizkie gehien.

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira!

2012(e)ko Ekainak 7 Lady Rox Iruzkinik ez

liam-hemsworth-miley-cyrus-peoples-choice-awards-2012-1Zurrumurru ugari entzun ditugu azkenaldian Liam Hemsworthen eta Miley Cyrusen inguruan. Martxoan komunikabide ugarik argitaratu zuten bikote gaztea ezkontzekotan zegoela, baina abeslariak berehala ezeztatu zuen informazio hori sare-sozialetako bere profilen bitartez.

Oraingoan, albistea egiaztatuta dago: hiru urteko harremanaren ondoren, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira. Cyrusek berak aitortu du informazioa Twitterreko bere profilean.

Dirudienez maiatzaren 31an eskatu zion The Hunger Games pelikulako aktoreak neska-lagunari berarekin ezkontzeko, 3,5 kilateko diamante batekin, eta honek baietz erantzun zion.

Oso gazteak diren arren (22 urte ditu Hemsworthek eta 19 Cyrusek) laster ezkontzeko asmoa dute bikotekideek. Horren ondorioz, Elsa Patakyren koinata izango da Cyrus, aktore espainiarra Chris Hemsworthekin, Liamen anaiarekin, ezkonduta baitago.

Iker Casillas eta Sara Carbonero ezkontzekotan

2012(e)ko Martxoak 13 Lady Rox Iruzkinik ez

ikersara1_12010an Hegoafrikako Mundu Txapelketan horien arteko harremana ezagun egin zenetik, komunikabideek etengabe hitz egin dute Iker Casillas eta Sara Carbonerori buruz. Joan den hilabetean kazetariak 28 urte bete zituen eta mutil-lagunak Cartier marka ezaguneko eraztun bat oparitu zion. Zurrumurru ugari egon ziren opariaren inguruan, eta ezkon-hitzeko eraztuna ote zen zabaldu zuten batzuek.

Oraingoan, bikotearen lagun batzuk izan dira informazio hori egiazkoa dela esan dutenak. Izan ere, Lecturas aldizkarian egindako adierazpen batzuetan, kazetaria eta atezaina uztailean ezkonduko direla ziurtatu dute.

Oraingoz, bikoteak ez du horren inguruan ezer esan, baina beti euren intimitatearekin oso diskretuak izan diren arren, egindako azken elkarrizketetan familia osatzeko gogoa dutela adierazi dute biek.

Madonna, mutil-lagunarekin ezkontzekotan

2012(e)ko Martxoak 5 Lady Rox Iruzkinik ez

madonna-and-brahim-zaibat-pic-splashnews-581647995Daily Mail egunkari britainiarraren arabera Brahim Zaibatek, Madonnaren mutil-lagunak, berarekin ezkontzeko eskatu dio. 24 urteko dantzari gaztea eta abeslari estatubatuarra urte batez egon dira elkarrekin.

Zaibatek duela hiru aste egin omen zion Madonnari eskakizuna, Kabalaren zentro batean, New Yorken. Biek praktikatzen dute erlijio hau eta unea aprobetxatu zuen mutilak galdera egiteko. Hala ere, abeslariak pentsatzeko denbora behar zuela erantzun zion. Izan ere, 2008an Guy Richierekin dibortziatu zenean, abeslariak oso ziur adierazi zuen ez zela berriz ezkonduko.

Artista ezagunaren lagunek adierazi dutenaren arabera, Madonna oso pozik dago Zaibatekin. Hala ere, haiek ez dute uste ezkontzeko prest dagoenik: “Asko gustatzen zaio mutil gazteekin egotea, berari ere gazte sentitzen laguntzen diotelako eta bakarrik egoteak asko beldurtzen du, baina benetan maiteminduta dagoelako ezkondu beharko zuen”.

Baietza ematekotan abeslariaren hirugarren ezkontza izango zen hau eta estatubatuarrak oso ziur egon nahi du erabakia hartu aurretik. Aipatu beharra dago bikotekideen arteko adin ezberdintasuna 29 urtekoa dela.

Angelina Jolieren eta Brad Pitten ezkontza, arriskuan

2012(e)ko Martxoak 1 Lady Rox Iruzkinik ez

brad-pitt-and-angelina-jolie1Hollywoodeko bikote sendoena osatzen dute Angelina Joliek eta Brad Pittek eta horren erakusgarri dira izan eta adoptatu dituzten haurrak eta espero dituzten beste biak. Baina, hala ere, Angelina Jolie jeloskor jartzen da eta, oraingoaz, ezkontza atzeratzea erabaki du.

Eta noren eraginez jarri da jeloskor Angelina? Bada, jakina, Jennifer Anistonen eraginez.

Kontua da Brad Pitti haren emazte ohiari buruz galdetu ziola Maddox semeak eta hark ezer ezkutatu gabe kontatu ziola harekin ezkonduta egon zela. “Jennifer asko maite nuen eta harekin ezkonduta egon nintzen”, esan zion Pittek. Eta Joliek dena entzun zuen.

Bada, horren eraginez, Angelina oso jeloskor jarri da eta ezkontzako prestakuntza lan guztiak geldiarazi ditu. Bikoteak ez du orain dela gutxi arte ezkontzeko asmo handirik izan eta orain, haserrealdi honen ondorioz, krisia sortu da bikotean.

Britney Spears San Valentin egunean ezkonduko da Hawaiin

2012(e)ko Urtarrilak 27 Lady Rox Iruzkinik ez

Britney Spears hirugarren aldiz ezkonduko da. 585831_britneyspears_jason2011_konpromiso_original_imagen mutil-lagunak lasaitasuna ekarri du kantariaren bizitzara, igarotako garai gorabeheratsuaren ostean. Artista ez-gai izendatu zutenez, haren aitaren esku utzi zuten bere erabaki-ahalmena apur bat lasaitu artean behintzat, eta orain, ezkontzeko, berriz eskuratuko du artistak bere bizitzaren lema.

Ezkontzeko eguna jada aukeratu du bikoteak. Eta ez nolanahikoa, gainera. Urteko egunik melengena: San Valentin eguna. Hori bai, otsailaren 14an hotzetik urrunduta ospatuko dute euren eguna, Hawaiiko Maui uhartea aukeratu baitute Britney Spearsek eta Jason Trawickek ezkon-leku.

Ez zaie askorik gelditzen beraz, egun handirako. Nola ikusiko ote dugu jantzita artista??

Gogora dezagun hirugarren ezkontza izango dela Britneyrentzat. 2004ko urtarrilean betiko adiskide batekin ezkondu zen, Jason Allen Alexander-ekin, Las Vegasen. Baina gehiegi mozkortu osteko erabakia izan omen zen hura eta, 55 orduren ostean, dibortziatu egin ziren.

2004ko irailean, berriz, Kevin Federline dantzariarekin ezkondu zen. Bi urteko harremanaren eta bi semeren ostean, banandu egin ziren.

2011, ezkontzen urtea?

2011(e)ko Otsailak 8 Lady Rox Iruzkinik ez

Urte hasi besterik ez da egin, eta jada badugu ezkontza batzuen berri. Horien artean ditugu Kate Moss, Lilly Allen, eta Lady Gaga.

Urte berriari hasiera emateko, dirudienez ospetsuak diren bikoteak pauso bat gehiago ematea erabaki dute. Azken egunotan ezkontza posible batzuen inguruan asko hitz egin da. Batzuk baieztatu egin dira, eta beste batzuk zurrumurruak besterik ez dira. Baina, maitasunak gure bizitzan duen tokia ikusita, oso albiste onak dira hauek. Izan ere, ezkontzak beti izan ohi dira albiste pozgarriak.katemoss_barrukoarropa

Kate Moss modeloa eta Jamie Hince izango dira aipatuko ditugun lehenengoak. Bikote honen inguruko zurrumurruak aspaldidanik daude, baina oraingoan informazioa egiazkoa dela esan dezakegu. Modeloaren lagun batek The Sun egunkariari adierazitakoaren arabera, Hincek vintage estiloko eraztun bat oparitu zion modeloari berarekin ezkontzeko eskatu zionean. Beraz, iturri honen arabera, uztailaren 2an ezkonduko da bikotea.

lilyallen9

Ezkonduko den bigarrena Lilly Allen abeslaria da. Urte eta erdi darama Sam Cooper dekoratzailearekin, eta bikoteak jakinarazi duenez, ekainaren 11n ezkonduko dira Ingalaterran. Cooperrek ezkontzeko eskaera Baliko luxuzko hotel batean egin zion. Hurbileko lagunak eta senideak soilik egongo dira ospakizunean. Beraz, ezkontza sinple eta intimoa izango da bikotearena. Azken aldian ez ditugu britainiarraren albiste onak entzun. Izan ere, hardun geratu eta umea galdu zuen, eta duela hilabete batzuk odoleko gaixotasun larri batekin ospitaleratu zuten. Bazen garaia kantaria zoriontsu izateko, eta albiste hau paregabea da!

Beste albiste garrantzitsu bat izan da Lady Gagarena. Beti dago artistaren albisteren bat, eta oraingoan ziurtasun handiarekin esan dute abeslaria ezkondu egingo dela. Luc Carl da bere bikotekidea eta dirudienez, duela hilabete batzuk elkarrekin bizitzera joan ziren Bel Air-en alokatuta duten luxuzko etxera.ladygaga_luc Gauzak ondo doazela dirudi, eta ezkontzea erabaki du bikoteak zurrumurruek diotenez. Albistea oraindik ez da ofiziala, baina Grammy Sariak banatzen direnean (otsailaren 13an) albistearen berri eman dezake Lady Gagak.

Ikusten dugunez, beraz, ezkontza ugari izango ditu 2011 honetan. Urteko bigarren hilabetean gaude eta jada ezkontza batzuen berri eman dute pertsonaia ospetsuek. Erritmo hau jarraituz gero ezkontza asko ospatuko dira aurten, eta maitasuna nagusi den bitartean, oso pozik emango dugu horrelako albisteen berri…