Britney Spears bakarrik dago berriro ere

Britney Spears. Argazkia: Reuters.
Urtebete elkarrekin eman ondoren, Britney Spearsek eta Jason Trawickek bien arteko harremana hautsi dute. Artistak ‘People’ aldizkariari aitortu dionez, erlazioa bukatutzat eman duten arren, lagun onak izaten jarraituko dute biek.
2011n bikoteak ezkontzeko erabakia hartu zuen, eta ospakizun handiaren zain ginen geroztik, baina badirudi hori ikusteko gogoa irentsi beharko dugula, bikotearen maitasuna agortu baita. “Jasonek eta nik harremana bukatutzat ematea erabaki dugu”, aitortu du pop artistak, nahiz eta, bere esanetan, beti maitatuko duen Jason, eta lagun onak izaten jarraituko dutela gaineratu du.
Trawickek ere egin ditu egin beharreko adierazpenak: “Bizitzako fase bat amaitutzat eman dugu eta beste bat hasi. Britney eta bere semeak maite ditut, eta beti izango dugu harreman estua”.
Horien gertukoek baieztatu dutenez, bikoteak ohe desberdinetan egiten zuen lo aspalditik, eta euren arteko harremana laguntasun hutsean geratu da.
Bazirudien artistak bere printze urdina aurkitu zuela behingoz. Lortuko al du 2013an?

mutil-lagunak lasaitasuna ekarri du kantariaren bizitzara, igarotako garai gorabeheratsuaren ostean. Artista ez-gai izendatu zutenez, haren aitaren esku utzi zuten bere erabaki-ahalmena apur bat lasaitu artean behintzat, eta orain, ezkontzeko, berriz eskuratuko du artistak bere bizitzaren lema.
Abeslariaren bizkartzain ohia, Fernando Flores, berriz dator erasoan. 2010ean auzitara eraman zuen Spears sexu-jazarpenagatik eta oraingo honetan, zehaztasun guztiekin, bere nagusi ohia nola dibertitzen zen kontatzeko prest dago.
Duela aste batzuk kontatu genizuen
Britney Spears

Zure iritzia