
Jennifer Aniston. Argazkia: Europa Press.
Duela zenbait hilabete iragarri zuten
Brad Pittek eta
Angelina Joliek euren ordezkarien bitartez, ezkontzeko asmotan zirela. Oraindik, ordea, ez da ospakizunik izan eta badirudi Pitten bikotekide ohia,
Jennifer Aniston, aurreratu egingo zaiela.
Justin Theroux bere senargaiarekin ezkontzekotan da Hollywoodeko aktorea eta ospakizunaren inguruko xehetasunak ezagutarazten ari direnez, pentsatzekoa da eguna gutxi barru izango dela. Datu horien artean deigarriena gonbidatuei loturikoa da: Jennifer Anistonek Brad Pitten ama, Jane Pitt, gonbidatzeko asmoa du. Hala azaldu du The Sun aldizkariak bere web atarian.
Pitt eta Anistonen istorioak iraun zituen 4 urteetan harreman estua egin zuten Pitten amak eta bikotekideak eta hurrengo 7 urteetan ere erlazio horri eutsi diote. Jane izugarri pozik omen dago Jennifer Anistonek berriro ere zoriontasuna topatu duelako eta 7 urteotan babesa eta aholkuak eman dizkiola adierazi du Anistonen gertuko lagun batek aipatutako aldizkariari.
Eguna iristean ezagutuko dugu zein den gonbidatuen zerrenda…

Angelina Jolie eta Brad Pitt. Argazkia: Reuters, Lucas Jackson
Ari gara Angelina Jolieren eta Brad Pitten ezkontzari buruzko datu berriak ezagutzen, apurka-apurka. Badirudi Ingalaterra aukeratuko dutela egun berezi hori ospatzeko. Hala baieztatu du, behintzat, Daily Star egunkari britainiarrak. Beraz, litekeena da bikote famatua Windsorren ezkontzea.
Erabakiak badu, gainera, bere arrazoia, izan ere, Carlos Galesko printzea eta Camila Parker Bowles ezkondu ziren erregistro zibil berean egin nahi dute ekitaldia. Familiarteko gutxi batzuek baino ez dute une hori zuzenean ikusiko. Ondoren, Frantziara bidaia egingo dute hegazkin pribatuan, han duten gaztelu zoragarrira, gainerako gonbidatu guztiekin elkartzeko.
Ez da bat-batean hartutako erabakia izan. Antza denez, aholkulari espiritualarekin hitz egin dute ezkongaiek, eta, horrez gain, beste hainbat toki bisitatu dituzte, egokiena hautatzeko. Azkenean, Europako paisaiak gustatu zaizkie gehien.
Ez dute ezer berezirik ospatu, baina Angelina Joliek bere primerako oparia egin dio Brad Pitt senargaiari: helikoptero bat.
Bikoteak Frantzian daukan luxuzko etxean, heliportu bat dago eta helikoptero bat erostea erabaki du Angelinak, , hori aprobetxatuta. Dirudienez, Brad Pittek pilotu lizentzia dauka baina praktikatzea falta zaio eta horregatik erosi dio bere bikotekideak opari hori.
Bikotekideen inguruko pertsona baten arabera, milioi bat euro baino gehiago ordaindu du aktore ezagunak helikopteroaren truke, baina probetxua ateratzea espero du. Dirudienez, Frantziatik bidaiatzea atsegin du bikoteak, batez ere Cannesera, eta horretarako erabiliko dute.
Hollywoodeko bikote sendoena osatzen dute Angelina Joliek eta Brad Pittek eta horren erakusgarri dira izan eta adoptatu dituzten haurrak eta espero dituzten beste biak. Baina, hala ere, Angelina Jolie jeloskor jartzen da eta, oraingoaz, ezkontza atzeratzea erabaki du.
Eta noren eraginez jarri da jeloskor Angelina? Bada, jakina, Jennifer Anistonen eraginez.
Kontua da Brad Pitti haren emazte ohiari buruz galdetu ziola Maddox semeak eta hark ezer ezkutatu gabe kontatu ziola harekin ezkonduta egon zela. “Jennifer asko maite nuen eta harekin ezkonduta egon nintzen”, esan zion Pittek. Eta Joliek dena entzun zuen.
Bada, horren eraginez, Angelina oso jeloskor jarri da eta ezkontzako prestakuntza lan guztiak geldiarazi ditu. Bikoteak ez du orain dela gutxi arte ezkontzeko asmo handirik izan eta orain, haserrealdi honen ondorioz, krisia sortu da bikotean.
Bonba-eztan
daren parekoa. Zurrumurruen arabera, Jennifer Aniston haurdun dago. 42 urteko aktore ospetsua sei hilabeteko omen dago eta, gainera, ez dabil Justin Theroux bikotekidearekin garai onenak pasatzen.
Orain dela ez asko, bikotea Coloradora joan zen oporretan, krisian zeudelako zurrumurru artean. Hala ere, Hollywoodlife webguneak aktorea haurdun egon litekeela argitaratu du. Horrez gain, bikotea banatzekotan dela eta gertatzen dena kontatzeko Jenniferrek Brad Pitti deitu ziola gaineratu dute.
Jennifer Aniston zeharo nahasita dagoela dirudi. Justin Therouxekin daukan harremana amildegiaren ertzean dagoela ematen duen arren, aktoreari azken erabakia hartzea kostatu egiten zaio.
Ama izateko nahia aspaldidanik izan du Jenniferrek eta Justinekin dabilenetik zurrumurru hori zabaldu besterik ez da egin. Harrigarriena Friends telesaileko aktorea triste sentitzen zela da. Horregatik deitu omen zion Brad Pitt senar ohiari.
Elkarrizketa horretan Bradek Angelina Jolierekin arazoak dituela aitortu zion, Hollywoodlife webgunearen esanetan. Ustez, Jenniferrek berekin bueltatzeko eskatu zion Bradi.
Jennifer Aniston hain etsita omen dago haur txiki batekin eta ezkongabe amaitzearen beldurragatik, ihesbide bakartzat Brad Pitt berreskuratzea jotzen du. Egia izango al da?
Gero eta zurrumurru
gehiago daude Brad Pitt eta Angelina Jolieren arteko harremanaren haustura iragartzen dutenak. Gainera, ekaitz horren erdian Pitt harremana berrartzen ari da Jennifer Anistonekin. In Touch aldizkariaren arabera, telefono dei eta mezuez gain, aktoreak emazte ohia jaso zuen New Yorken grabatzen ari den The Baster filmaren errodajearen ostean.
Brad elkartzea sekretua izaten saiatu zen. Jennifer errodajetik irten arte auto barruan itxaron zuen eta gero, ordubete eman zuten hitz eginten auto barruan. Ondoren, Greenwich hotelean utzi zuen neska.
Anistonen ordezkariak ukatu egin du biak elkarrekin egon izana. Horrez gain, joan den asteburuan Bradek orduak eman zituen Coutney Coxekin, Jenniferren lagunik onenarekin hitz egiten. Hori ezinezkoa litzateke Jennifer eta Braden arteko harremana txarra balitz. Gero eta gehiago dira Angelinarekin duen harremana gaizki doala frogatzen duten zantzuak, eta Jennifer eta John Mayer banandu egin direnez, une egokia da senar-emazte ohien artean sua berriz pizteko.
Zure iritzia