Artxiboa

‘bikoteak’rekin etiketatutako sarrerak

2013ko bikoteak

2013(e)ko Urtarrilak 30 Lady Rox Iruzkinik ez

U138620_049Maitasun kontuak agorrezinak dira celebrity-en munduan. 2012an, bikote asko sortu ziren, eta beste asko banandu ere. Badago Kupidoren geziaren kolpea sentitu, eta 2013a maitasunez josita estreinatu duenik ere. Ikus dezagun zein izango diren 2013ko bikote entzutetsuenak.

Zalantza gabe, Blake Livelyk eta Ryan Reinoldsek osatzen dute egungo bikote ezagunenetako bat. 2011n hasi zuten euren erlazioa, eta ezkutuan izan zuten ordutik. 2013a ezkonberri hasiko dute, iazko irailean isilpeko ezkontza txiki bat ospatu baitzuten.

Maitasun gorabeheretan, Jennifer Aniston da beste protagonista bat. Justin Therouxekin dago orain, eta ezkontzekotan dago bikotea. Hau izango da, seguru asko, 2013ko notizia nagusietako bat arlo honetan.

Beraien antzera, badirudi Olivia Palermo, eta Johannes Huelb modelo alemaniarra ere aurten ezkontzekoak direla. Eta ez dira bakarrak izango: txutxu-mutxu askoren arabera, Jennifer Lopez eta 25 urteko bere mutil lagun berria, Casper Smart, ere ezkondu litezke aurten. Berdin Halle Berry eta Olivier Martinezekin. Halle Berryk bere senar ohiarekin izandako tirabirak lasaitu egin direla dirudi, eta, beraz, bikoteak ezkontzeko erabakia hartu du. Parisen izango da ospakizuna, eta maitasunaren hirian eliza bila ikusi ditugu dagoeneko.

Bikote misteriotsuen artean, Ashton Kutcher eta Mila Kunis ditugu urte hasiera honetan. Udan ikusi genituen bikotearen lehen irudiak, eta ordutik axolagabekeriaz jokatu dute, euren itxura ere zaindu gabe. 2013 hasieran, ordea, kirola egiten ikusi ditugu; batek daki nola bukatuko duten urtea.

Azkenik, Sienna Miller dugu: maitasuna bigarren aldiz aurkitu du. Jude Lawrekin erlazio gorabeheratsua izan ondoren, Tom Sturridgerengan aurkitu zuen maitasuna, eta alaba bat dute dagoeneko, Marlowe. Badirudi 2013ak zoriona besterik ekarriko ez diela. Ikus dezagun horrela den.

Oso garestia da Jennifer Lopez engainatzea

2012(e)ko Uztailak 9 Lady Rox Iruzkinik ez

Jennifer-Lopez-Casper-Smart-at-Vanity-Fair-Party-296x300Ez dakigu egia ote den, baina zurrumurruek diote Jennifer Lopezek engainuen aurkako neurriak hartzea erabaki duela.

Abeslariak Casper Smartekin daukan harremana gero eta serioagoa da; hala ere, ezkontzean pentsatu aurretik baldintza bat ezarri omen dio Lopezek mutil-lagunari: fidela izango dela ziurtatzen duen kontratu bat sinatzea. Horren arabera, Casper Smartek milioi bat dolar baino gehiago ordaindu beharko dio abeslariari, noizbait engainatu egiten badu.

Casper Smart dantzaria da, eta, Jennifer Lopezen azken bideoklipean agertu zenetik, gero eta ezagunago egiten ari da: urtebetean 480.000 dolar irabaztera iritsi da. Neska-laguna engainatzekotan, kontratuak dioena ordaintzeko diru nahikoa izango ote du dantzari gazteak?

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira!

2012(e)ko Ekainak 7 Lady Rox Iruzkinik ez

liam-hemsworth-miley-cyrus-peoples-choice-awards-2012-1Zurrumurru ugari entzun ditugu azkenaldian Liam Hemsworthen eta Miley Cyrusen inguruan. Martxoan komunikabide ugarik argitaratu zuten bikote gaztea ezkontzekotan zegoela, baina abeslariak berehala ezeztatu zuen informazio hori sare-sozialetako bere profilen bitartez.

Oraingoan, albistea egiaztatuta dago: hiru urteko harremanaren ondoren, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira. Cyrusek berak aitortu du informazioa Twitterreko bere profilean.

Dirudienez maiatzaren 31an eskatu zion The Hunger Games pelikulako aktoreak neska-lagunari berarekin ezkontzeko, 3,5 kilateko diamante batekin, eta honek baietz erantzun zion.

Oso gazteak diren arren (22 urte ditu Hemsworthek eta 19 Cyrusek) laster ezkontzeko asmoa dute bikotekideek. Horren ondorioz, Elsa Patakyren koinata izango da Cyrus, aktore espainiarra Chris Hemsworthekin, Liamen anaiarekin, ezkonduta baitago.

Shakira haurdun?

2012(e)ko Ekainak 6 Lady Rox Iruzkinik ez

gtres_shakira_pique_n-365xXx80TVNotas aldizkariak prentsa arrosaren mundua astindu du, albiste harrigarri batekin. Argitalpenaren arabera, Shakira haurdun dago, eta bera eta Pique guraso izango dira datorren urteko urtarriletik aurrera. Oraindik ez da egon bikotearen egiaztapenik, baina, aldizkariak dioenez, abeslaria bi hilabeteko dago.

Aste honetan bertan, bikoteak erosi duen etxe erraldoiaren irudiak agertu dira, eta erosketa hori haurdunaldiarekin erlazionatu dute askok. “Shakira asko poztu zen haurdunaldiaren berri izan zuenean, eta horregatik erosi dute berak eta Piquek etxe bat Bartzelonan”, adierazi du bikotearen inguruko batek.

Informazio hori ez dator bat inola ere Pique eta Bar Rafaeli modeloa erlazionatzen zituzten zurrumurruekin. Egiazkoa izango ote da albistea? Eta, hala izatekotan, nola bateratuko dituzte bikotekideek euren ibilbide profesionala eta ume bat hazteko lana?

Angelina Joliek helikoptero bat oparitu dio Brad Pitti

2012(e)ko Maiatzak 15 Lady Rox Iruzkinik ez

brad-pitt-angelina-jolieEz dute ezer berezirik ospatu, baina Angelina Joliek bere primerako oparia egin dio Brad Pitt senargaiari: helikoptero bat.

Bikoteak Frantzian daukan luxuzko etxean, heliportu bat dago eta helikoptero bat erostea erabaki du Angelinak, , hori aprobetxatuta. Dirudienez, Brad Pittek pilotu lizentzia dauka baina praktikatzea falta zaio eta horregatik erosi dio bere bikotekideak opari hori.

Bikotekideen inguruko pertsona baten arabera, milioi bat euro baino gehiago ordaindu du aktore ezagunak helikopteroaren truke, baina probetxua ateratzea espero du. Dirudienez, Frantziatik bidaiatzea atsegin du bikoteak, batez ere Cannesera, eta horretarako erabiliko dute.

Shakira, oso jeloskor

2012(e)ko Maiatzak 14 Lady Rox Iruzkinik ez
Shakira eta Pique. Argazkia: Getty.

Shakira eta Pique. Argazkia: Getty.

Shakira eta Piqueren artean arazoak sortu omen dira azkenaldian. Intouch aldizkariak dioenez, abeslaria oso jeloskor dago bere mutil-lagunaren mugikorrean aurkitutako argazki batzuk direla eta.

Dirudienez, Piquek eta bere lagunek modelo ezagunen argazkiak trukatzen dituzte noizbehinka mugikorraren bitartez, eta Shakirak ez du batere gustuko futbolariaren ohitura hori.

Ondorioz, kolonbiarra Piqueren mugikorra kontrolatzen hasi da, eta etengabe gainbegiratzen ditu bere mutil-lagunak jasotzen dituen mezu eta irudiak. Bikotearen inguruko pertsona baten arabera, Piqueren lagunek ez dute batere ondo ikusten abeslariaren jeloskortasuna eta bere mugikorra begiratzea eragoztea gomendatu diote Bartzelonako jokalariari.

Asteotan, bikotea garai latza pasatzen ari dela zioten zurrumurru ugari izan dira; krisian egongo ote da Shakira eta Piqueren arteko harremana?

Rihanna, emakume batekin maiteminduta?

2012(e)ko Apirilak 23 Lady Rox Iruzkinik ez
Rihanna eta Melissa Forde. Argazkia: Splash News.

Rihanna eta Melissa Forde. Argazkia: Splash News.

Begi bistakoa da Rihannak atentzioa ematea atsegin duela. Azken garaian astero hitz egiten dizuegu abeslariaren inguruko polemikei buruz. Izan ere, kazetarien ahotan dago etengabe. Badirudi Barbadoseko abeslariari berdin diola jendeak berari buruz zer pentsatzen duen eta  Twitterreko bere profilari begirada bat emanez gero ikus daiteke hori.

Horretan, zita bat zuela eta bi urteren ostean norbaitekin afaltzera joatekoa zela jakinarazi zuen. Adierazpenaren ondorioz, komunikabideen ikusmina piztu zuen abeslariak.

Afaria Melissa Forde lagun minarekin izan zen, Los Angeleseko jatetxe batean.  Bertatik eskuak helduta irten ziren biak eta ondoren, The Roxbury diskoteka ezagunera joan ziren.  Orduan Rihannak bere lagunarekin ateratako argazki bat igo zuen Twitterrera “Gaurko maitalea” testuarekin batera.

Rihannaren sexu-joera aurretik ere izan da albiste. Izan ere, 2011n Natasha Burton modeloak abeslariarekin amodio-harremana izan zuela argitaratu zuen Low Down Dirty Shame liburuan.

Jennifer Lopez, mutil-lagunaren esanetara

2012(e)ko Martxoak 31 Lady Rox Iruzkinik ez
Argazkia: FameFlynet Pictures

Argazkia: FameFlynet Pictures

Jennifer Lopez abeslaria Mexikon egon da “Follow the Leader” abestiaren bideoklipa grabatzen. Kanta Wisin eta Jandel musikarien lankidetzarekin prestatu du New Yorkeko abeslariak eta segur aski uda honetako abesti entzunenen artean egongo da.

Kantaren bideoklipa zuzentzearen arduraduna Casper Smart, abeslariaren mutil-laguna, izan da. Bideoa filmatzen zuten bitartean, oso maitekor azaldu dira biak; etengabeelkar  musukatzen eta besarkatzen.

Badirudi bien arteko harremana indartzen ari dela; izan ere, bideoklipa grabatzen hasi baino egun batzuk lehenago, Rio de Janeirora bidaiatu zuten egun batzuk elkarrekin pasatzeko. Hilabete hasieran, Rumorfix webguneak bikoteak Hawaiin ezkontzeko asmoa zeukala argitaratu zuen, baina Jennifer Lopezen agenteak berehala ezeztatu zuen albiste hura.

Shakirak eta Piquek luxuzko etxea erosi dute Bartzelonan

2012(e)ko Martxoak 27 Lady Rox Iruzkinik ez
Argazkia: EFE.

Argazkia: EFE.

Azken boladan krisian zeudelako zurrumurrua bazebilen ere, Shakira eta Piqueren arteko harremana indartzen ari dela ematen du. Bikote gazteak etxe handi eta dotorea erosi du Bartzelona kanpoaldean elkarrekin bizitzeko.

Une honetan, David Meca igerilariaren etxea alokatuta zeukan bikoteak, Bartzelonan; baina Shakirari ez zaio hirian bertan bizitzea gustatzen eta ondorioz, etxe berri baten bila hasi zen bikotea duela hilabete batzuk.

Dirudienez, aukeratutako etxea lursail erraldoi batean kokatuta dago, guztiz baztertuta. Intouch aldizkariaren arabera, etxebizitzak itxura modernoa dauka eta kristal tindatuak. Era horretan, pribatutasuna eta argazkilarien irismenetik kanpo egotea lortu nahi du bikoteak.

Shakira eta Pique pertsona ezagunak dira eta euren lanbidean arrakasta handia dute; beraz, ez da harritzekoa etxe garestia erostea. Gainera, abeslariak oso harreman ona omen dauka futbol jokalariaren familiarekin, eta horregatik erosi dute etxea Bartzelona inguruan, Piqueren familiaren etxetik hurbil.

Marilyn Manson eta Lana del Rey lagunak baino zerbait gehiago?

2012(e)ko Martxoak 26 Lady Rox Iruzkinik ez
Argazkia: Target Presse

Argazkia: Target Presse

Marilyn Manson eta Lana del Rey artistak Berlinen egon ziren joan den astean. BZ alemaniar egunkariaren arabera, elkarrekin afaldu zuten biek, Mansonek Rammstein taldearekin kontzertua eman ostean.

Grille Royale jatetxean afaldu ondoren, bakoitza bere aldetik joan zen, baina, lekuko baten arabera, gero hotelean elkarrekin egon ziren. Dirudienez, biak batera sartu ziren igogailura Mansonen logelara joateko.

Albistea nahiko harrigarria da, Lana del Rey Barrie O’Neil musikari irlandarrarekin egon baita azken zazpi hilabeteetan. Kontzertu batean ezagutu zuten elkar, Lana del Reyren “Video games” kanta elkarrekin abestu zutenean.