Duela aste batzuk Scarlett Johanssonen eta Mila Kunnisen argazkiak filtratu zituzten, eta mundu osoan zabaldu ziren. Orain, biluzik agertzen den beste famatu baten argazkiak ari dira zabaltzen, Madonnarenak.
Irudi hauetan artista ez da itxura onarekin agertzen, izan ere, makillajerik gabe eta pelukarekin ikus dezakegu. Gainera, kuleroak aldatzen agertzen da argazki horietan. Dirudienez, ustekabean harrapatu zuten abeslaria, eta modu horretan, zaila da itxura onarekin agertzea.
Hala ere, Madonnaren adina kontuan izanda, gorputz ezin hobearekin agertzen dela azpimarratu beharra dago: bular tenteak, sabel laua, eta gorputz-adar sendoak.
Duela bi urte Dolce & Gabbanarentzat argazki-sesio bat egin zuen estatubatuarrak, eta Steven Klein izan zen argazkilaria. Argazki ofizialak 2009ko martxoan argitaratu zituzten, W Magazine aldizkarian. Dirudienez, garai horretakoak dira argazki hauek, eta Madonna aldagelan zegoen bitartean atera zizkioten orain filtratutako irudiak.


nen argazki intimoak sarean zabaldu dira azken egunotan. Baina, zabaldu duten hirugarren argazkian agertzen den neska ez da Johansson. Argazkiak ez du inolako ukiturik, eta pertsona askok argazkia zabaltzean aktorea bera zela uste zuten arren, oker zeuden. Eta zein da ba neska? Scarletten antzekoa den porno aktore bat da argazkian ageri dena.
Aurreko astean Scarlett Johanssonen argazki intimoak zabaldu zituzten sarean, eta orain, aktore estatubatuarraren hirugarren argazki bat zabaldu dute. Argazki hau ez du aktoreak berak atera, argazkia begiratuta, beste pertsona batek atera diola dirudi eta.