Labezomorroz betetako txapela nahi du Lady Gagak

Share Button

LGAGAHaragiz egindako soinekoarekin ikusi dugu Lady Gaga aurrekoetan, baita arrautza erraldoi baten barruan ere. Oraingoan, labezomorroz betetako txapela prestatu nahi du abeslari bitxiak.

Ameriketako Estatu Batuetan egin duten ikerketa zientifiko batean, labezomorroek Lady Gagaren musikari beste abeslari batzuenari baino hobeto erantzuten diotela frogatu dute, eta ikerketaren emaitza hori oso bitxia iruditu omen zaio abeslariari.

Hori dela eta, labezomorroz betetako txapela prestatu nahi du artista ezagunak; horrela, berarekin eraman ahal izango ditu bere “munstro maiteak”. Dirudienez, txapel baten gainean, kaiola moduko bat eraiki nahi du, sare batekin estalia, intsektuak horretan zehar mugi daitezen.

Zer iruditzen zaizue abeslariaren azken erokeria hori? Atentzioa emateko daukan ohituraren ondorio, agian?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>