Artxiboa

Abendua, 2011 (r)entzako artxiboa

Lady Gagak hasiko du Urteberriko atzerako kontaketa Times Squaren

2011(e)ko Abenduak 30 Lady Rox Iruzkinik ez

545169_Lady_Gaga_copia_original_imagenNew Yorken ez dituzte hamabi mahats aleak jaten urte berria datorrela ospatzeko, baina milaka pertsona biltzen dira Times Square plazan. Esfera bat jaisten da guztiek urtearen amaiera adierazten duen atzerako kontaketa egiten duten bitartean. Aurten Lady Gaga arituko da aurkezle lanetan eta sorpresa gehiago ere izango dira plaza mitikoan.

1907. urtetik hona, herritarrak eta turistak erromes antzera bertaratzen dira Times Squarera urte aldaketaren aurreko hamar segundoak kontatzera.

“Inoiz lorik egiten ez duen” hiriko alkateak, Michael Bloombergek, aurreratu du Lady Gaga izango dela gonbidatu berezia. Oraindik elkar ezagutzen ez duten arren, alkateak horretarako irrikan dagoela aitortu du.

Abeslariak sakatuko du kristalezko esfera martxan jarriko duen botoia. Esfera Times Squareko eraikin baten gainetik jaitsiko da urtearen azkeneko hamar segundoetan zehar.

Hala ere, festa handi horretan ez da bakarrik egongo Gaga. Bere alboan egongo dira, besteak beste, Justin Bieber eta Pitbull.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Sinead O’Connor: ezkondu eta banatu, biak bat

2011(e)ko Abenduak 28 Lady Rox Iruzkinik ez

spl_sinead_oconnor_jef_111227_wblogAbuztuan, Sinead O’Connor abeslari irlandarraren web orrian, harrituta irakurri genuen bere printze urdinak bete behar lituzkeen baldintzen zerrenda. Arrakasta izan zuela argi dago, orain dela gutxi Las Vegasen ezkondu egin zen eta.

Barry Herridge deitzen da gizona eta banandu dira jada. Abeslariarekin ezkonduta 18 egun besterik ez du iraun! Charlie Sheenen parranda batzuek gehiago irauten dute eta!

18 egun horiek Kim Kardashianen eta Kris Humphriesen artekoak iraun zuen 72 egunei alde nabarmena atera diete. Izan ere, O’Connorrek bizitzak daraman abiadurarekin, 72 egunetan beste gizon bat ezagutu dezake, ezkondu, ezkon bidaian Patagoniara joan, Eraztunen Jaunaren trilogia osoa ikusi eta banandu… behin baino gehiagotan. Eroturik daude ospetsu horiek!

Espero dugu Kardashianek bere errekorrari estimazio handirik ez izatea eta O’Connorrena gainditzen ez saiatzea… Beno, saiatzen bada ere dibertsioa ziurtatuta daukagu!

Categories: Bitxikeriak Tags:

“Etxe Zurian mozkortzea” atsegin du Scarlett Johanssonek

2011(e)ko Abenduak 23 Lady Rox Iruzkinik ez

411570_3_detalle_1Ez da modaz pasatzen Hollywoodeko ilehoririk ederrena. Gainera, denen ahotan jartzea lortzen du bere adierazpen eta amodio kontuekin. Blake Livelyrenganako jeloskortasuna dela, Ryan Reynolds maite duela… Oraingo honetan,  Scarletten adierazpenek Washington dute jomuga.

Hasteko, Hugh Jackmanekin txoratuta dago, izan ere, aktoreak enkantean 23.000 euro inguru ordaindu ditu mutilaren bustitako kamiseta bategatik. Diru guztia karitateko ekintzetan erabiliko dute behintzat.

Ez dakigu Jackamen izardiaren usainak eragindako lilura egoerarengatik izango den baina Scarlettek badirudi kontrola galdu duela. “Etxe Zuriko afarian mozkortzea” gustatuko litzaiokeela adierazi du. Aktorearen esanetan, ez du nahi dantzaldi horretan zeharo engaiatzea.

“Mozkortzeko eta barregarri geratzeko itxaroten ari naiz”, esan du txantxetan. “Senatari errepublikarra da ondo jokatu beharra duena”. Aurreko udaberrian ere Etxe Zurian afaltzera gonbidatu zuten Johansson eta Sean Penn orduko mutil-lagunarekin azaldu zen. Lekuko batek dioenez, afaria etiketakoa izan arren, aktoreak “Pennen altzoan jarrita pasatu zuen gau osoa”.

Laster ikusiko dugu zein den aktorearen jokaera Etxe Zurian. Bere eskandalu eta komunikabideetako agerpenek, film oso bat egiteko balio dute!

Categories: Bitxikeriak Tags:

Ezkontza haizeak jo ditu Justin Timberlake eta Dani Martín

2011(e)ko Abenduak 22 Lady Rox Iruzkinik ez

justin-timberlake-and-jessica-biel-pics-splash-554603939Aurrekoan banandutako bikote ospetsuen inguruan aritu ginen. Denak ez dira berri txarrak, ordea. Badirudi hainbeste banantzeren erdian gelditzen direla ezkontzean pentsatzen duten erromantiko gutxi batzuk.

Izan ere, zurrumurruek diote Dani Martín Huga Rey bikotekidearekin ezkontzekotan dela. Bi urteko harremanaren ostean, eraztuna jartzeko prest daudela dirudi. Hori bai, ezkontza apala izango da, etxeko eta lagun kuttunekin egindakoa; inoiz ez baitute nabarmentzeko grinarik izan.

Zurrumurruen arabera, hurrengo urteko uztaila da aukeratu duten garaia; eta lekua, berriz, Toledoko jauregi bat, Griñoneko markesarena, hain zuzen ere.

Ezkontzen zaigun beste bat Jutin Timberlake da. Abeslariak Jessica Biel neskalagun ederrari ezkon-hitza emanda omen dauka. Twitter bidez zabaldu dira zurrumurruak eta oraindik baieztatuta ez dagoen arren, egia izateko itxura guztia du. Proposamena Wyomingen (AEB) egin omen dio, bikotea oporrak pasatzen dago bertan eta.

Zorionak denei! Hala ere, horrelako neska eta mutil katxarroak merkatutik kanpo geratzea pena handia da…

Categories: Bitxikeriak Tags:

Urteko banantze sonatuenak: haserreak, desleialtasunak…

2011(e)ko Abenduak 21 Lady Rox Iruzkinik ez

571293_moore_kutcher_foto650Zinema eta musika munduko bikote ospetsu eta egonkorrenetakoak banan-banan hausten joan dira urte honetan zehar. Batzuk iragartzen errazak ziren baina beste batzuena zeharo ezustekoak izan dira. Ez al ziren Demi Moore eta Ashton Kutcher zoriontsu eta banaezin aurreko Gabonetan? Aurtengo krisiak, dibortzioak, banantzeak… errepasatuko ditugu.

Shakira eta Antonio de la Ruaren banantzearekin hasi zen urtea. Kolonbiarra Pique futbolariarekin zebilelako zurrumurruak Hego Afrikako Munduko Txapelketatik zetozen baina guztia gezurtatu zuten. Azkenean, urteko bikote ospetsuenetakoa bilakatu da abeslaria eta futbolaria.

Hollywoodeko banantze entzutetsuena izan da seguruenik Aston Kutcher eta Demi Mooreren artekoa. Irail aldean hasi zen guztia. Demi Twitterren mezu misteriotsuak idazten hasi zen; gauzak ondo ez zihoazen seinale. Ondoren etorri ziren Ashton parrandan erakusten zuten argazkiak, krisiaren ukapenak, bikote terapiak mendian, pelikulen estreinaldiak ezkontza-eraztun gabe…

Marc Anthony eta Jennifer Lopezen artekoa ere amaitu da. Abeslariak ez du denborarik galtzen, ordea, eta 24 urteko dantzari batekin dabil orain.

Bestalde, 25 urteko ezkon bizitza “eredugarriaren” ostean, Arnold Schwarzenegger eta Maria Schriver ere banandu egin ziren, maiatzean. Hortik gutxira jakin ahal izan genuen Terminatorrek neskame batekin haur sekretua izan zuela.

Bi urte. Hori iraun du George Clooney eta Elisabetta Canalis modeloaren artekoak. 2009an ezagutu zuten elkar afari batean eta ordutik banaezin bihurtu ziren. Neskak ezkondu egin nahi zuen, baina aktoreak horrelakorik berriro probatu nahi ez zuela esaten zuen. Ezin bateragarriak izan.

Categories: Pertsonaia ezagunak Tags:

Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira

2011(e)ko Abenduak 20 Lady Rox Iruzkinik ez

alonso-raquel--zFernando Alonso eta bere emaztea, Raquel del Rosario abeslaria, banandu egin dira. El Mundo-ren  edizio digitalak adierazten duenez, pilotua agiri bat prestatzen ari da, ezkontza-hausturaren berri emateko. Alonso eta Del Rosario duela hiru urte baino gehiago ezkondu ziren, Asturiasen, isilipean.

Albisteak zalaparta handia sortu du goizean, La Sextako kirol erredakzioak Twitterren mezu hau argitaratu ondoren: ‘ Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira… Bikote erlazioa eten dute…’. Argitaratu eta minutu batzuk geroago, kateak berak ezabatu du mezua, nahiz eta sare sozialean oraindik aztarnak egon, hainbat jendek “retuiteatu” egin baitu.

Pilotua eta El Sueño de Morfeo taldeko abeslaria bananduko ote ziren zurrumurruak duela zenbait aste hasi ziren zabaltzen. Bikotea 2009ko azaroaren 17an ezkondu zen, Limanesen (Oviedo), zeremonia txiki batean. Hedabideak ez zuten horren berri hainbat hilabete pasatu arte izan.

Categories: Pertsonaia ezagunak Tags:

Birtney Spearsek ezkon-hitzeko festa zaurituta amaitu du

2011(e)ko Abenduak 19 Lady Rox Iruzkinik ez

585831_britneyspears_jason2011_konpromiso_original_imagenGaua “bizitzako magikoenetakoa” bezala definitu duen arren, Britney Spearsek hankan zaurituta eta ez hain erakargarri amaitu zuen. Argazkiei begiratuz, badirudi diskoteka gudu-zelai bihurtu zela.

Britneyk eta Jason Trawickek bazuten zer ospatu. Gizonak 40 urte betetzen zituen eta ezkontzeko proposamena egin zion abeslariari; Las Vegaseko diskoteka ospetsuenetako batean parranda egiteko aitzakia ederra.

Guztia glamour eta sofistikazio handiarekin hasi zen. Bikotea zoriontsu eta alai zela begi bistakoa da.

Dena dela, ospakizunaren ostean, trago batzuen eta dantza askoren ondoren, perfekziorik ez zen jada. Britneyren makillajea eta orrazkera desagertu egin ziren, eta ikusi ohi ez dugun aurpegiera erakutsi zigun.

Janzkeran ere aldaketak jasan zituen. Abeslariak soineko motzari gizonezkoen jaka bat gehitu zion, ziurrenik gizon prestu batek utzitakoa. Denok dakigu gaueko hotzak kalte egiten diela izarrei.

Hala ere, parrandaren ostean Britney ikustean gehien harritu gintuena bere ezkerreko hanka izan zen. Zauri bat zeukan oin-bular inguruan; zer gertatuko ote zitzaion?

Categories: Bitxikeriak Tags:

Clint Eastwood ‘reality’ bateko protagonista izango da

2011(e)ko Abenduak 16 Lady Rox Iruzkinik ez

Clint_EastwoodBizi-bizirik dagoen zinema munduko mitoa da Clint Eastwood. Urte askoan Hollywoodeko aktore entzutetsuenen artean egoteaz gain, zuzendari bezala ere arrakasta nabarmena lortu du (“Million Dollar Baby”, “Gran Torino”, “Unforgiven”…). Lan horri esker bost Oscar sari eta bost Urrezko Globo irabazi ditu.

Horrelako ibilbidea izanda, zer behar dauka gizon horrek reality batean sartzeko? Ez dadila izua zabaldu, ordea, ez da Lindsay Lohan bezala “Big Brother” saioan sartuko eta. Horrelakorik inoiz ez egitea espero dugu.

Aktoreak eta haren familiak reality bat izango du telebistan, familia bizitzari buruz. Falta zena, Hollywoodeko mito bat aitorlekuan emazteaz eta harrikoa egiteaz kexatzen. Badakizue, denak dauka prezio bat eta esku bete dolarren truke

Categories: Bitxikeriak Tags:

Miley Cyrus: “Titiak hazi egiten zaizkit”

2011(e)ko Abenduak 15 Lady Rox Iruzkinik ez

mileytetas moztutaAurreko astean Miley Cyrus eskote ikaragarriarekin azaldu zen eta haren bularrek denon arreta erakarri zuten. Naturalak ote dira edo operatutakoak? Naturalak ezin direla izan, adierazi dute aditu batzuek.

Orain dela hilabete gutxi Twitter bidez “gizen” deitzen ziotenei aurre egin behar izan zien eta orain, berriz, titien operazioa gezurtatu du sare sozialean: “19 urte ditut. Titiak hazi egiten zaizkit”.

Hori ez da izan, ordea, Hanna Montana ohiak Twitterren gai horretaz idatzi duen bakarra. Zurrumurruen aurrean, bere edertasuna ebakuntza-gelatik pasatu gabe lortu duela berretsi du: “Eskerrik asko laudorioengatik baina txiki hauek nireak dira. Politak izateko ez dute faltsuak izan beharrik”. Hori da eta!

Adituen esanetan, “bere bularrak politak eta biribilak dira; operatuak dirudite”. “Bolumenean arreta jarriz gero, handitzeko inplanteak jarri dituela ikusten da”.

Zeinek dio egia, Mileyk edo adituek? Argazkiak konpara itzazu; ezkerrekoa joan den udakoa da eta eskumakoa igande honetakoa.

Categories: Bitxikeriak Tags:

Argal egoteaz nazkatuta dago Scarlett Johansson

2011(e)ko Abenduak 14 Lady Rox Iruzkinik ez

563154_johansson-vanity_fair_original_imagenHollywoodeko edertasun kanonak betetzeko gogor egiten du lan Scarlett Johanssonek. Hala ere, gizarte moldeak hautsi eta eder mantentzeak eskatzen duen diziplina utzi nahi du.

Aktoreak argal egoteko egin beharreko lanak “gorroto” dituela adierazi du; baita zer egin eta jan behar duen agintzeak. Gaur egungo arau estetikoak betetzeak lan handiegia ematen dio Scarletti.

“Ariketa asko egin eta ondo jaten dut, baina noizean behin gozatzea ere gustatzen zait. Botila erdi ardo edan nahi badut, ez dut kalorietan pentsatzen”, aitortu du 27 urteko aktoreak.

Lanak, ordea, sasoiko egotera behartzen du: “Lanean ari naizenean goizeko lauretan esnatzen naiz egunero hiru orduz entrenatzeko. Horretaz gain, ezin dut edan diziplina nazkagarria jarraitu beharra dudalako”.

Dena den, ez da ariketa fisikoa bakarrik Scarlett gogaitzen duena. Ilea tindatzea ere ez zaio gustatzen: “Ilea ez dut berriro gorriz tindatuko. Mantentze lan asko eskatzen du eta ez dut ile-apaindegira joan nahi egunez egun, usaina gorroto baitut”.

Badirudi aktoreak ez duela nahi eder izateko gehiago sufritzerik; naturaltasuna eta erosotasuna nahiago ditu.

Categories: Bitxikeriak Tags: