Edurne Pasaban, Reala, Ibiur, Illargi Coupage gastronomia astea, Eskola txikiak…
Egun batzuk igaro dira,Tolosako taldearen laburpena egiten ez dugula eta, gaurkoan azken egunetan jasotakoen emarien bilduma zuregana ekarri dugu.
Lehenik eta behin, eta atzekoz aurrera egiteko, tontorrera igo eta….
Omenaldi hunkigarria egin diote Edurne Pasabani Tolosan. Pasabanek ez du atseden hartzeko denborarik izan. Beste ongi etorri bat egin diote. Gaurkoa baina, berezia, mendizalearen herrian, Tolosan.
Edune Pasaban: “hobetzeko adibidea” esaten zuen lerroburuak. Espainiako presidentearen eskutik bere lanaren saria jaso zuen. José Luis Rodríguez Zapaterok Kirol merezimenduko urrezko domina eman zion.
Edurne Pasaban Uyyyyy!-ko platoa bisitatu du.
Bestalde, kirolzale bezain jatunak garen herrian, Tolosa, bixiguaren “hiria” bilakatu zen. Maiatzeko azken asteburuan, edo ekaineko lehendabizikoan (bakoitzaren gustura) Oria ibaiaren ondoan, bixigua “Orioko erara” prestatu zen.
Ekainaren 13an bukatuko den ibilbidean Reala Primeran egongo da, eta nola ospatuko duzu zuk? Edurne Pasaban: ‘Mendi bat igoaz eta bazkari on bat eginaz ospatuko nuke’. Edurne Pasaban alpinista tolosarrak Realak igoz gero behar den moduan ospatu behar dela esan du.
Lurra eta zelaia zapaldu ondoren, orain ura falta zaigu; Ibiur urtegiko urak Tolosaldeko etxe gehienetan izango dira. 60.000 herritarrei iritsiko zaie hango ura, eta horrenbestez osotuta geratzen da Gipuzkoako urtegi sarea.

Ibiur
Tolosako Illargi Coupage Asteak artea eta gastronomia batuko ditu. Gastronomiak eta arteak bat egingo dute Tolosan egingo den Illargi Coupage Astean. Ekainaren 7tik 13ra bitartean egingo dira ekitaldi guztiak Tolosako Zerkausi plazan. Illargi Delicatessen saltokiak antolatzen du ekimena Tolosako Udalaren eta Tolosaldea Tour, Tolosaldea Garatzen eta Tolosa Gourmet…

Tolosa, Zerkausi plaza. Argazkia: ILLARGI CAMPAGE
Txikientzat ere tokia gorde dugu, ezinbestean jakina: ekainak 13an Altzok bere altzoan hartuko zaitu. Lema horrekin deitu nahi dituzte Euskal Herriko Eskola Txikietako ikasle, guraso eta irakasleak ez ezik, Tolosaldeko herritar guztiak ekainaren 13an, igandean Altzora hurbildu daitezen. Giro bikaina ez ezik, egitarau oparoa egongo da bertaratzen direnentzat.
Bukatzeko, aisialdirako proposamena ekarri nahi izan dugu: Irteera kulturala Hutsunea Betezekin. Hutsunea Betez elkarteak irteera kultural bat antolatu du hilaren 20rako. Urederraren jaiotza ikusi, eta Lizarran bisita gidatua egingo dute. Irteera 9:00ean Olaederra kiroldegitik eta itzulera 20:30 aldera. Prezioak: 20 euro helduek eta.8 euro 14 urte bitarteko haurrek Bazkaria norberaren kontu izango da. Izena emateko azken eguna, datorren asteartea, hilak 15, da. Deitu: 943690505 (Begoña) edo 658.243.629 (Engrasi).
Eskerrik asko guztiagatik eta laster arte.
Asteburu ona igaro dezazuela opa dizuegu.


Zure iritzia