Artxiboa

‘Nafarroa eguna’rekin etiketatutako sarrerak

Edurne Pasaban, Egunkaria auzia, Done Jakue biderako bulegoa…

2010(e)ko Apirilak 16 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi!

Ostirala! Bai bai! Eta gainera biharko eguraldi ona iragarri dute Euskalmet-etik beraz….ez dago batere gaizki ezta?

Blog-arekin aurrera jarraitzen badugu, zuei esker da, beraz ezer baino lehen zuen partehartzea eskertu nahi dugu.

Tolosako hesian jasotako mezu guztien laburpena egiten ahalegintzen gara beti, eta mezu bidez helarazi beharrean estreinatu berri dugun Blog-ean taldean izandako mugimendu guztien errepasoa topatuko duzu.

Lehenik eta behin larunbatak utzitako albiste lazgarria ekarri nahi izan dugu gurera, beste behin ere genero indarkeria puri-purian jarraitzen du eta gainera ez du begirik, ez du emakumea erresapatzen ezta haurdun egon, adin txikikoa izan edota bestelakoak badira ere. Tolosan gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean haurdun zegoen bikotekidea jipoitzeagatik.

Oraingo honetan, herriko mendizale handiari bere tokia utzi behar diogu gainera, nahiko goian dagoen lekua jakina. Animuak bidali nahi dizkiogu hemendik. Edurne Pasabanen saiakera berri bat Annapurnan tontorra egiteko.

Egunkaria Auziko” bost lagun aske geratu direla eta, astelehenean bertan albiste ona jaso bezain laster, Berriako zuzendaria den Martxelo Otamendik ere berba egin du eta zera esan du: “Zorretan gaude jende askorekin”.

Ostirala izaki, bestelako planak egiteko aprobetxatu dezakezu esate baterako: Kanta-kantariren saioa egingo da gaur iluntzean.

Aurrerago joko dugu eta apirilaren 25erako plana egiten joateko autobusak egongo direla jakinarazi nahi dizuegu. Nafarroa eguna, autobusak Tolosatik.

Done Jakue bidea egiteko informazioa behar izaten da uneoro eta gainera toki askotatik datorren jendearentzat, albiste ona jaso dugu asteon izan ere jada Done Jakue Bidea egiten dutenentzat edo besterik gabe informazioa nahi dutenentzat bulegoa zabaldu dute asteon.

Eskerrik asko zuon kolaborazioagatik eta asteburu ona igaro dezazuela opa dizuegu.